Gaur goxin, 8rak pasautxu entera ga bertan bixi dizen herritxarran bitxartez txapel gorrixak errekaleorrea bidin ixuzela, eta eurakin batea Iberdrolako langilik auzo osuko argi inddarra kentzeko. Ohiku dan morun txapelgorrixak jarrera oldalkorra eta biolentu ibilitxe desaloja dabe auzotarrak argi inddarran kaji babesteko einddako “giza harresixe”.
Errekaleor Gasteizko kanpoaldin kokatute dan okupatako auzo aski de. Bertan 150 auzotar inguru daz (tartin ondarrutarrak) gaur egungo sistemik ezartzen dozkunai alternatibak sortu eta beste era batea bixitxeko erramintxak eraikitxen.
Guztire 3 atxilotu, hainbat identifikau eta heritxuk egon diz. Gazteizen dazen herritxarrak esazkunez, zeixan zabaldu de auzun aldeko aldarrixe hiri osun eta orduk aurrea jun ala Euskal Herri guztin. 19:00 etan eraso hau salatzeko manifestaziñoi jendetsu ein dabe.
– Txo! Ikusizu herriko dendetako eskaparatitan zertzuk ipinitxuezen?
– Artelan ezberdinak daz eztaba?
– Bai zu, herriko eta inguruko artista ezberdinak euran artelanak emotxuez zozketa bat etxeko. Ta zozketa horren bitxartez lortzen dan diru, greziko Himaya ixeneko elkarte batei emoteko asmu dakarre Ahlan Wa Sahlaneko kidik.
– Zelako idea ona! Herrixe herritxarran artelanakin apaindute eta gainea esko bat botateko aukeri akau.
– Ba baakixu ordun matxi, aide eta ata patrikaran dakazuzen txaponak! Aa ta zabaldu mezu idatziz eta ahoz-aho!
Anima eta parte hartu! Herriko taberna eta dendetan eskuratu zeinke boletuk euro 2 ren truke!
Irakasli: Setem Hego Haizea (GGKE, genero ikuspegixe oinarri hartute, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak helburu daukena). Ordutegixe: Baixakun 17:00etatik 21:00eta, eta zapatun, 10:00etatik 14:00etara. Leku: Etxelila
Gaxe: Ikastarun bi arlo ezberdin landuko diz. Alde batetik, aztertuko dou kontsumuk eta kapitalismuk zelan areagotzen daben ohiko genero estereotipun eraikuntza (iragarkixak, adibidez) eta beste alternatiba batzuai bidi zabalduko dotzau: kapitalismun bidetik zein pertsonen aniztasunan bidetik. Beste aldetik, etxeko produktun, estetika elementun eta bestelako arlutako kontsumoa ikertu ostin, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailin arlun ikuspegi feminista batetik lan etxeko bidik zabalduko diz. Zentzu horretan, pertsona fisikuk nahiz gizarte-erakundik ikastaro honetan galdera eta erantzun lagungarri batzuk billatuko dotxue, batetik, euran kontsumo-jokabide eta ohiturak analizateko, eta, bestetik, indarkexa matxistaik gabeko kontsumo eredu bat bultzateko jarraibidik ixateko.
Amnistixin aldeko astin 40.urteurrena, dispertsiñoin 30.urteurrena… ezker abertzali hainbat ekimen da burutzen preso eta iheslaxan kaleratzi, etxeratzi eskatzen. Ondarruko kalitan be suma dou aldarrixe!
Dispertsiñoin salaketi eitteko: KALERA ekimenetik kartzeletako martxak plantea diz; 6 kartzeleta jungo gaz, 3 estatu Frantsezin dazenak eta beste 3 estatu españolin. Egun ondio jasaten gazen dispertsiñoi salatziaz gain, presuai geure elkartasun eta maittasune adierazti de helburu, eta zentzu horretan dispertsiñoin helburuk ez dizela bete ozen aldarrikatzeko etsaxai, presuk urrundu arren gu ez ga-eta eurakandik urrunduko, ez lehen, ez on.
Ondarrutarrok Picassentea guz, bertan Asier Badiola herritarra dakarre beste hainbat kideaz batea; beraz, Asierrei eta bertan dakarrezen presuai geure elkartasun eta maittasun guzti adierazteko aukera modun ulertzen dou Turrunetik M20ko martxak! Barrotin artetik pasa daittin geure maittasune!
“agian, hasieran bertan ekibokatu ginen…”
30 urte. 30 urte urrundu zintuztetela. 30 urtez, dispertsioa gure Herria eta gure gorputza zeharkatu duen mina izan da. Eta da.
Nekatuta nahi gaituzte, etsituta. Kateak gero eta astunago sentiarazi nahi dizkigute. Horrek asetzen du haien mendeku gose
Baina zutik jarraitzen dugu. Gure lagunak dira, seme-alabak, kideak. Maite ditugu. Askatasuna amets, duten onena emateko prest egon direlako sartu dituzte lau hormen artean. Mundua beste era batez sentitu eta bizi daitekeela sinetsita borrokatu direlako.
Ez, ez ginen okertu. Ordainarazi nahi izan digute euskaldun sortzea, baina gure maitasuna ez dago preso.
Nagiak kendu, irribarrea atera eta ukabila estutu. Borroka garaia da.
Larunbatean zuekin, zuengatik milaka kilometro egingo ditugu beste behin ere. Ilargira ere joan eta buelta egingo genukeelako. Bat loturik dagoen bitartean ez garelako libre izango.
Zuen askatasuna borrokatuz Herri honen Askatasuna dugulako irabazteko. Preso eta iheslariak #kalera!