

Gaur Diada nazionala Catalunyan! Pillo bat lagunek urten dabe kalea Herrialde Katalanan Independentzixi eta askatasune aldarrikatzen, tartin euskaldunak barrurarte sartute dazen autodeterminaziñoi prozesuai sustengu eta babes osu emoteko!
Aurten iñoix baino gexa, “SI” n aldeko Diadi ixanda… Urrixan 1in bozkatzeko asmu dakarrela eta BAI bozkatuko dabela argi laga dabe milaka lagunek estatu Españolan mehatxu eta erasun gainetik! Mezoik entzunena…VOTAREM!
Ondarrun be elkartasun keinuk nabarixak ixan diz Udaletxin eta balkoi bat baino gehixauatan:
Eta zelan ez Ondarrutar batzuk Catalunya aldin be ibili diz eta mobilizaziñoitxan parte hartu dabe. Honetxek argazkixak bixalduzkuk!
Diada aurreko mobilizaziñoik:
Honek gaur (Diada egunin) atatakuk:
Fossareko ekitaldixan
Eguerdixan Bartzelonako kalitan euan giru… Euskaldune ugari!
Atsaldin 17:14 an hasi de ANC k antolatutako ekitaldi orokorra. Guardia urbanak diñonez 1.000.000 lagunetik gora batu diz. (Honek euskaldunan zutabeko argazkixak)
Sare sozialetan holakoxe irudixak topaleikez…
Iluntzin CUP, Arran, Endavant, SEPC… Ezker independentistako talde eta antolakundik deitxutako manifa eta ekitaldixak egon diz:
Baixakun (irailak8) jente asko urreatu zan Alde Zaharrea, fibrosi kistikun nazioarteko egune zala eta Arnasa elkartik antolatutako ekitaldire.
Dantzak egon zin, denda solidaixu be bai, eta ume askok herriko erramolaxakin argazkixe ata ben. Ixan be aurten arraun taldik erramo baten erun dau Arnasa elkartin logu.

Eskerrik asko herritxarrai eta arraun elkartiai zeuen elkartasunatxik!
Atzo eurixak ezin ixaban izorra Zubi zahar ikastolik antolatutako TXAPEL EGUNE! Aurten gainea txapel egunaz batea Ikastolin 50. Urteurrena be ospatu ben.
Eguerdixan bandi, zanpantzarrak eta txistulaxak Antzosolotik urtenda herrixai buelti eitzen txapel handixe sorbalda gainin hartute
50.urteurrena dala eta ikasle ohi talde batei be eitzen omenaldixe.
Gero aurkezpen ekitaldixaz batea bertsolaxak girotu ben alamedi
Eguerdixan marmitxako ederra bazkaldu eta atzaldin unintzako jokuk eon zin batxe 2. txapel jaurtiketi be
Eta gabaz egunai amaieri ganoraz emoteko, karpan kontzertuk eon zin Gaitzerdi, Dzaust! eta Dj Elepunton eskutik!
Eta hamen egun guztiko laburpenan bideo ederra hitzan eskutik:https://youtu.be/a_6zFIf7MkM
Argazkixak: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gaur arratsaldin kofrai zarrin TASIOk beran liburun aurkezpena eindau MIKEL ETXABURUn hitzaurriaz. Irudixakin lagundute beran bixitxin irakurketi eindau ezker abertzaleko militantin ikuspegitxik. Gero jentin galderai erantzun dotza eta amaitzeko antolatzallik opari txiki bat eitze, urten aurretik liburuk siñatzen egon da. Hamen irudixak.









Amatxu danin hitzaldixe ta eguena ixan danez pintxo potin be ibili de gure artin. Hamen atatzauen argazkixe

Baixakun de fibrosi kistikun nazioarteko egune, eta Arnasa elkartik jaialditxu bat antolatu dau Ondarruko Alde Zaharrin, iluntzin. Musiki egongo da, dantzak eta sorpresa gexa.

eta dudaren bat badakazu zer dan gaxo hau, hamen dakazu azalpen erreza
Gaur jakin dou Lekatxoko Antzar egunin (irailak5) emakume bat bortxatu ebela. Horren aurrin herritxar guztik mobiliza eta eraso larri hau gogor salatzeko atzo eskolapin burrunbadi einben eta gaurko KONTZENTRAZIÑOI da deitxute Lekatxoko plazan 19:00etan “Txosna batzordi, Potxuak Martxan eta Lekittoko neska gaztiak” deitxute.
Herrixan kedadi ipini de 18:15 Mesonanako paradatik kotxitan Lekatxoa juteko!
Emakume batek salatu du Lekeitioko Antzar Egunean bortxatu egin dutela
ERASOTZAILIK SUTA! 11ERASO 12 ERANTZUN!
ZUBI-ZAHAR ikastolatik idatzi hau jaso dou:

Gaur ipinitxuez salgai MARABILLI festibaleko antolatzailik AMPARANOIA+EL GANCHO SONIDERO DJak (Urriak6) eta ZEA MAYS+ELEPUNTO DJ (Urriak7) kontzertun sarrerak salgai BEIKOZINAN eta ZURRUMURRUN! Beste hainbeste ekimen eongo di baine jende gexen mobiukotxuezen kontzertuk honetxek ixango dizela aurreikusten da.
Aurreko urtitako sarreran salmentin abixari ikusitxe sarrerak ahalbaitx ariñen erosti gomendatzen dou, eun gitxixin salduko diz eta…!