Herrixan sortze bidin dan “TXILIXOKA” musikarixan kolektibuk eta OGAk antolatute, mikro iraixe eongo da gaztetxin. Bakotxak beran instrumentuk erun eta bakarrik, taldiaz, ezaunakin, ezesaunakin inprobisa eta musiki sortzeko aukeri egongo da atsaldin hasi eta gabearte! Anima!
Hondartza eta itxosotik be… PRESO ETA IHESLAXAK ETXEA!
Urtero modun Etxerat preso eta iheslaxan senidin elkartik antolatute, gure mezu hondartzeta erungou hainbat herritxan! Ondarrun domekan (abuztun 6) 12:00xetan alamedan batukoa…
Hamen aurreko urte batzutako argazkixak! Zoritxarrez pankartan erungo douen leluk bardiñak ixango diz! Baine akorda domekan gure artin bat gexa eukikouela eta bat gitxia espetxin!



JAXAK MARTXAN dinamikin idatzixe herrixai!
KEPA DEL HOYOn herixotzi salatu dou Ondarrun!
Gaur pillo bat lagun batu ga alamedan ein ddan asanblean eta manifestaziñoin KEPAn herixotzi salatu, Danak etxin eta bixik nahi douzela aldarrikatu eta espetxe politika kriminal hau behingoz gelditzeko!

Eta honetxek diz hurrengo egunetako deialdixak:
Galdakaoko manifa juteko autobuse eongo da Ondarrutik! Apunta betiko lekutan!
Bixar(abuztuak 1) MANIFESTAZIÑOI Kepa Del Hoyon hilketi salatzeko!
Gaur triste esnatu de Euskal Herrixe! Kepa del Hoyo Euskal preso politiku hildde espetxe politikin ondorixoz Badajozeko kartzelan (700KM) 20 urte bahitxute eon eta gero ! Espetxe politika honeaz amatxu bihir dou! Preso eta iheslai politikuk ETXEA!
Hau salatzeko bixar iluntzin mobilizaziñoik deitxu dotxuez herri guztixetan, hamen ondarruko deialdixe:
Honetxek kartelak eta pankartak agertu diz herrixan:
Aurten be PLAZAGAINI AURREA!
Jaxak badatoz eta urtero modun PLAZAGAINI jantokixe be bai! Atun eta sardiña errre usaine laste zabalduko da ixe herri guztin eta batzun erropetan, marmitxakoik ederrena be eukikou, lagun artin herri jantoki baten bazkaldu eta afaltzeko aukeri be bai!
Hau bihar guztiau aurrea eruteko hamaike txanda, montajeako jenti, eskarixak etxeko ekipu… bihir ixaten da eta plazagaini AUZOLANIN oinarritxutako herri jantokixe danez DANOK GA BEHARREZKUK!
Hainbeste urtetan (hogeta hamalau) plazagainik aurrea urten ixan badau bertan biharrin ibili dizen danai esker ixan da! Beraz, jarraitxu datxile beste urte askun plazagainik martxan! Txandak be iraitxe daz apunta nahi dabenantzako!
Hamen lagaten dotsuau MONTAJE eta DESMONTAJEKO egunan kartela:

Barruko montaji eindde:
Eta TURRUNEtik, honek argazkixak erakutzitxe onarte hau dana aurrea atateko hor egon dizen guztiai ESKERRAK emoti tokaten gasku! ZUEK BAIK HAU DANA EZAN IXANGO IÑUNDIK IÑOA POSIBLE! ESKERRIK ASKO PLAZAGAINER@ GUZTIAI!






Eta hauxe bixalduzku herritxar batek Portugal aldetik!😜😎
Udako musika ikastaru MUSIKA ESKOLAN

Uztailak 31 (astelehena) San Inazio kaleko ospakizune
Aurten be usain gozuk eukikouz Iñaki deunan uztailak 31an. Sardiña jana, mus txapelketi, erromexi eta danan gañetik giro ona. Hurreatu eta gozatu!

ONDARRUko jaxetan TXOSNETAKO EGITARAU!!!
Hamen da urtero modun txosna batzordi Andramaxetan egurre emoteko prest! Jaxetan auzolanin eta elkarlanin antolatuko dizen ekimenan kartela ata dabe!
Aurten gainea nobedade batzukin! Txosna gune bixeta mugatu baik herriko beste leko batzutan be prestatu dotxuez gauzak…Elegante egune, baltsa jeitsieri, pala-zartain txapelketi, play-back ak….
…baine beti be…
JAXAK HERRITXIK ETA HERRIXANTZAT!!!
2017ko ANDRAMAXETAKO EGITARAU!
Kaleratu dabe aurtengo jaxetako egitarau! Aurten be pilobat ekintzaz beteta dator egitarau, nausixak ,gaztik, umik… danok jaxakin gozatzeko lakoxe egitarau! Egitaraun libruxkan egitarau osuandik aparte… jai batzordin eta alkatin agurre, hainbat elkarrizketa, argazkixak, herritxarran iritzixak…. eukikouz!
Hamen egitarau osoik ikusteko:
















