VISCA CATALUNYA LLIURE!

Gaur Diada nazionala Catalunyan! Pillo bat lagunek urten dabe kalea  Herrialde Katalanan Independentzixi eta askatasune aldarrikatzen, tartin euskaldunak barrurarte sartute dazen autodeterminaziñoi prozesuai sustengu eta babes osu emoteko!

Aurten iñoix baino gexa, “SI” n aldeko Diadi ixanda… Urrixan 1in bozkatzeko asmu dakarrela eta BAI bozkatuko dabela argi laga dabe milaka lagunek estatu Españolan mehatxu eta erasun gainetik! Mezoik entzunena…VOTAREM!

Ondarrun be elkartasun keinuk nabarixak ixan diz Udaletxin eta balkoi bat baino gehixauatan:

Eta zelan ez Ondarrutar batzuk Catalunya aldin be ibili diz eta mobilizaziñoitxan parte hartu dabe. Honetxek argazkixak bixalduzkuk!

Diada aurreko mobilizaziñoik:

Honek gaur (Diada egunin) atatakuk:

Fossareko ekitaldixan

Eguerdixan Bartzelonako kalitan euan giru… Euskaldune ugari!

Atsaldin 17:14 an hasi de ANC k antolatutako ekitaldi orokorra. Guardia urbanak diñonez 1.000.000 lagunetik gora batu diz. (Honek euskaldunan zutabeko argazkixak)

Sare sozialetan holakoxe irudixak topaleikez…


Iluntzin CUP, Arran, Endavant, SEPC… Ezker independentistako talde eta antolakundik deitxutako manifa eta ekitaldixak egon diz:

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.