Gaur Abendun 3an ospatzen da EUSKERIN EGUNE Euskal Herri guztin eta ekintza asko engo diz gai honen ingurun. Hamen erakustetzuau adibidez herriko eskola publikoko ikaslik eindaben bideu.
Abenduak 3 (domeki) IBON ETXEA BIXIK! leluaz konzentri Itxas aurrin
Domekan batuko gaz osteabe Itxas aurreko plazan eguerdiko 13:00tan pankarta atzin IBON IPARRAGIRRE BURGOAn askatasune eskatzeko.

Aste honetako argazkixak diz behekuk. IRUÑA aldin jo ta fuego dabiz IBONen askatasune eskatzeko mobilizaziñoitxan, hamen adibidik





eta beste honek GASTEIZko Santiagoko eta Txagorritxuko ospitxaletan atatakuk


Herrixan be ez gaz geldik egon, Kamiñaldeko aszentsorin adibide bat

KRESALA K.E. mariskadako zenbaki sarituk
Gaur goxin KRESALA K.E. ein daben mariskadin zozketin zenbaki saritxuk honek diz


Negu bete betin sartu de, KONTUZ biditan!!
Gaur be ehundaka lagun jungo diz biditan euran senide eta lagunak ikustea, 40 minutu kristal hotz atzin egoteko, bidin urteko lelengoko edurrak topakotxue, behangañe izoztuk, euri zaparradak…bañe elkartasunak ez dauke atsedenik, edonun dazela be, han eongo gaz. PRESO ta IHESLAI guztik etxin ikusi arte gu eurakin.


AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz asteburu honetan Aurrerako taldik jokatuko dotxuen partidun ordutegi eta tokixak. Gogoratu Eskola Kiroleko taldik ez dabela partidoik eukiko hurrengo bi astetan.

Europako parlamenture be alla da IBON FREE eskakizune
IRLANDA, FLANDRIA, SUEDIA, LETONIA, GALIZA, KATALUNYA eta EUSKAL HERRIKO europar parlamentaxun eskakizune da azpixan ikusi eta entzungo dozuena.
Abenduak 1 (baixaku) Hitzaldixe + Erakusketin inauguraziñoi: “King Kong Teoria” eta “King Kong Ehiza” ETXELILAn

Hizlaixak: Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainara Lasa
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila
Gaxe: Virginie Despentesen “King Kong teoria” euskeratu dau Itziar Diez de Ultzurrunek eta Eskafandra bilduma feministak argitaratu dau. King Kong teoria saiakerak, feminismun barrun, begirada erradikal eta kritiko bat dakar. Despentesek 2006an emon ban argitxa, hain zuzen Frantziko Estatu Kontseiluak Baise-moi filma zentsuratutzenetik sei urtea. Eta momentun berebiziko arrakasti euki ban. Ez alferrik, gizonkexan kontrako saiakeri bortitz bat ixatiaz gainera, feminismo kontserbadorin oinarrixak durduzarazi dituen liburu de. Despentesek bere bixipenetatik abiatute osatu dau saiakera hau, hau de, prostituziñoin jardun eta bortxatu ixan ondotik jabetu zenaren gaineko saiakera gordin eta sakona dakar liburuk.
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel euskeraz argitaratu berri daben Despentesen liburun gainin arituko diz. Ostin, Ainara Lasak liburu berin oinarritutako “King Kong Ehiza” erakusketi inauguratuko dau
Abenduak 2 (zapatu) ENERGIA BURUJABETZAN ihardunaldixe Berritxuko kultur etxin

Lea Artibain beste haize bat dabil!
EUSKERIN EGUNE dala ta (Ab 3) asteburu ekintzaz beteta dator

Abenduak 2 (zapatu) TXILIXOKA EGUNE Ondarrun
Musiki gustoku badozu eta Ondarrutarra baza ezin zeinke galdu egun hau. Egun guztin tzir entzungo diz herriko musika sortzallin lanak Alamedan (leku aldaketi egon dalako) ipini dan karpan. Eguerdixan marmitxako jana be eongo da (tikik ANAITAN egongo diz saltzen) eta egune amaitzeko Gaztetxin jarraitxuko dau jaxak. Jai hau TXILIXOKA MUSIKA KOLEKTIBUK antolatu dau