Azaroak 20 (astelehena) EKIMEN IBILTARIXE Ondarrure allako da

Azarun 20xan Prekaritatin aurkako ekimen ibiltarixe allako da Ondarrure. Lan duine bizi duine lemapin, Itsasaurren eongo gaz 10:00tatik 14:00ta eta 17:00tik-19:00ta Alamedan. Bertan prekaritati azalin pairatzen dabenn langilin errealitatik ekarriko dou gogora eta batxe be arrantza mundun lan etxen daben langillin aldarrikapenak.
Formatu berezixe dauke ekimen ibiltari honek. Furgoneta, karpa, arrantziai buruzko erakusketi, prekaritati borrokatzeko tallerrak, etorkizuneko arrantzin alde ekimena eta konzentraziñoi…

1 (2)

1

ATAKO BANDAN 5.1/ CD+DVD estutxe bakarrin saltzen ONDARRUN!

Idatzi hau jaso dou herriko abeslaxan eskutik: Bixar 4 urte beteko diz Atako Bandan 5.1 ikuskizune egin zanetik Goiko Zinan. Ondarrutar kultur emankizun hau zabaldu behar zala erabakitxe, Kantaize abesbatzak CDa eta DVDa plazaratu dotxu.
Datorren astetik aurrea eta 10 euron trukin saltzen eongo diz herriko prentsa eta liburu salmenta puntutan… Ze opari egokiaua Santa Zezilirako! On egin dagizuela!

atako bandan

[ERAKUSKETI + BISITA GIDATU/BIDEO EMANALDIXE]: Arte dela medio. “ARTibismo feministi: Emakumik bazterretan. Feminismu, arti, aktibismu eta kartzeli”.

ERAKUSKETI Azarun 16tik 30ea

Eraikiz Kolektibun eta 7 Mujeres en Movimiento elkartin eskutik, azarun 16tik 30ea arte “ARTibismo feminista: Emakumeak bazterretan. Feminismoa, artea, aktibismoa eta kartzela” (Itziar Moreno presun eta Oihana Garmendia preso ohian lanak osatzen dabena). Bigarren erakusketa honei bideo emanaldi eta bisita gidatu bateaz emongo gako hasieri, azarun 16an 19:00etan.