Abenduak 1 (baixaku) Hitzaldixe + Erakusketin inauguraziñoi: “King Kong Teoria” eta “King Kong Ehiza” ETXELILAn

king kong

Hizlaixak: Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainara Lasa

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

Gaxe: Virginie Despentesen “King Kong teoria” euskeratu dau Itziar Diez de Ultzurrunek eta Eskafandra bilduma feministak argitaratu dau. King Kong teoria saiakerak, feminismun barrun, begirada erradikal eta kritiko bat dakar. Despentesek 2006an emon ban argitxa, hain zuzen Frantziko Estatu Kontseiluak Baise-moi filma zentsuratutzenetik sei urtea. Eta momentun berebiziko arrakasti euki ban. Ez alferrik, gizonkexan kontrako saiakeri bortitz bat ixatiaz gainera, feminismo kontserbadorin oinarrixak durduzarazi dituen liburu de. Despentesek bere bixipenetatik abiatute osatu dau saiakera hau, hau de, prostituziñoin jardun eta bortxatu ixan ondotik jabetu zenaren gaineko saiakera gordin eta sakona dakar liburuk.

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel euskeraz argitaratu berri daben Despentesen liburun gainin arituko diz. Ostin, Ainara Lasak liburu berin oinarritutako “King Kong Ehiza” erakusketi inauguratuko dau

Iruzkin bat utzi

Feminismu, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.