Gaur (zapatu – U18) Lea-Artibaiko Desbiaun jaxe Ondarruko Gaztetxin!

Gaur (Urtarrilak 18) ospatuko da Ondarruko Gaztetxin Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiaun hirugarren jaxe. Desbiauk herrixetan saretu, antolatu, dinamika heterosexualak interpela eta honek apurtzeko helburuaz datoz eskualdeko transmaribolluk.

Saretik deixe etxen dotse Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiau guztiai, jaire etorteko eta batxe be, sarea animateko. Bixar, Ondarru desheterosexualiza eta eguneroko normaltasunaz apurtzea!

PENTSIONISTAK borrokan 2025 in!

Urte barrixaz batea hasi diz elkarretaratzikin herriko Pentsionistak. Hotza euan eguerdiko 12 xetan pankarti zabaldu dabenin eta hori zala ta urteko lelengoku zala 85 lagun batu diz gaur Alamedan. Beti lez 20 minutun egon diz eta datorren astin be bertan batzeko gelditxu diz. Jo ta Ke Pentsionistak Duiñak lortu arte! Borroka bidez gauzak lortzen dizelako.