5. ZIENTZIA eta TEKNOLOGIA ASTI Ondarruko Institutun

Herritxarrak eta eskualdeko adituk ixango diz protagonistak Ondarroa BHI-k bosgarren urtez antolatu daben Zientzia eta Teknologia Astin. Egitarau bete-beti hiru egunetan banatute; betiko modun, ikasliai zuzendutako saioz gain, herritxarrai bideratutako saiuk be eskiniko dabe. “Zientzixi eta Teknologixa arlutako ikaslin grine sustatzeko helburu dauke ekimen honek” diรฑue antolatzailik.

Ixez hasitxako ilduai jarraitxuz, herritxarrangana aiateko asmoz, bost hitzaldi streaming bidez jarraitzeko aukeri egongo da. Berrikuntza modun, hitzaldi bat ingelesez eta beste bat gazteleraz eskeiniko diz; gainontzeko guztik euskeraz . Streaming bidezko emanaldixak azpitituluk eukiko dabe irisgarritxasune bermatzeko, eta gainea, Ondarruko eta Berritxuko tabernetan emitiuko diz.

Eguaztenin (maxatzak 28) hasiko diz hitzaldixakin, eta zehazki, ingelesezko saiuaz, forest biometrics: from Pitagoras to iphone. Ondoren, gizakixan bixotza ixango da aztergai: Bihotz eusgarria, egoera akutu zein kronikoan. Horretaz gain, urteroko hitzordu bilakatu dan dronen tailerra eingo dabe eta parte hartzeko interesa dakarrenak ixena emon biko dabe, lekuk mugatuk diz eta. 11 eta 17 urte bitxartekuai da zuzendute tailer hau eta ixena emoteko zigoraldazabal@ondarroabhi.netย  posta elektronikure idatzi bihir de. Eguenin (maxatzak 29), 2D animaziรฑoi, robotika autonomu eta loturak eraikitxiai buruzko hitzaldixak egongo diz. Baixakun (maxatzak 30), motorrek, osasune, nutriziรฑoi eta astrotopaketak landuko dabe saio ezberdinetan. Azkan jarduera hau gabeko 22:00etan burutuko da lonja barriko gaineko plazan.

Hitzaldixak streaming bidez helbide honetan jarraitxu ahalko diz:  https://www.youtube.com/@zaldazab/streams

EGITARAU

Maiatzak 28, asteazkena

  • 09:00-10:00. Forest Biometric: from Pitagoras to iphone. Nahia Gartziarekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
  • 10:45-11:15. Rubik kuboaren lehiaketa.
  • 12:10-14:00. Bihotz eusgarria egoera akutu zein kronikoan Unai Estandiarekin.
  • 16:00-17:30. Dronen tailerra, Institutoko gimnasioan. *Izena eman behar da aurretiaz.

Maiatzak 29, osteguna

  • 08:00-10:00. 2D Animazioak Beรฑat Etxabururekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
  • 10:20-11:15. Robotika Autonomoa Lara Burgoarekin.
  • 11:15-12:10 Loturak Eraikitzen Izaskun Etxabururekin.

Maiatzak 30, ostirala

  • 09:00-10:00. Moto student Aitzol Etxeberria eta Koldo Urrutiarekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
  • 11:15-12:10. Osasuna eta Kirola Iรฑigo San Millanekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
  • 12:10-13:05. Nutrizioa eta Teknologia. Jon Feijoorekin. *Streaming bidez jarraitu daiteke saioa.
  • 22:00-23:00. Astrotopaketak Gorka Buruaga eta Joxe Mari Urteagarekin. Kofradia berriko plazan.

PENTSIONISTAK kalin beste behin!

Asteleheneroko irudixe ikusi dou gaur be Alamedan. 12xetan zabaldu dabe pankarti ta beran atzin 126 herrittar ipini diz (tartin jarduneko alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat). 20 minutuz egon diz bertan eta astin egon dizen barrixan barri emon dabe. Batu zitxuen siรฑadurak (145.142) Eusko Jaurlaritzan eskun dazela ta pazientzixiaz hartuko dabela, baรฑe erantzunan zain geatzen dile. Esan dabe be bai, gaur bertan Gasteizen manifestaziรฑoi ein dabela Lehendakarixaz eta Lehendaki ordiaz batzarra eskatzeko. Ikustan dan modun… ez daz geldik eoteko prest. Amaitzeko bertsuk kanta eta datorren astelehenin be bertan batzeko deixe eiรฑaz amatxu de gaurku. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Lea-Artibaiko PENTSIONISTAk be elkarretaratzikin jarraitzen dabe.

50 urte diz KOLDO ARRIOLA ARRIOLA erail ebena. Gaur Maiatzak 24 (zapatu) HERRI OMENALDIXE Maskulo Etxin aurrin!

1975eko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko gabaz hil eben Guardia Zibilak KOLDO ARRIOLA gazti 19 urte eukazela. Institutoko kurtso bukaerako afai ostin, 34 dantzalekuruntz ixuzela, Guardia Zibil batek deitxu eta tiro bateaz hil ben kuartelin bertan.

Urtero gogoratzen dou KOLDO. Aurten erailketin 50. urteurrena dala eta HERRI OMENALDIXE antolatu de Maxatzak 24 (zapatu) 12:30etan Maskulo Etxin. Erail eben lekun bertan. MEMOIXI gorde birdalako, ta belaunaldi barrixak jakin birdabelako GUK EZTOU AHAZTEN!

HERRI OMENALDIXE ๐ŸŒน
Koldo Arriola Arriola
1975eko Maxatzan 24an Guardia Zibiliak eraile

50 urte diz Koldo Arriola 19 urteko gazti Ondarruko Guardia Zibilan kuartelin tiroz erailbena.
Institutoko batxillergoko ikasturte amaierako afaxe. Goxaldeko ordu bat eta erdixak aldea 34 dantzalekure duz gaztik, Guardia Zibilan koartelan aurreko losatik pasa diz. Guardia Zibil batek Koldo Arriola kuartel barrure deitxu dauโ€ฆ Tiro bat entzun deโ€ฆ

Omenaldixe:
๐Ÿ“…Maxatzak 24 (Zapatu)
๐Ÿ•ง 12:30 etan
๐Ÿ“Maskulo Etxin

โ€œ๐“—๐“ฎ๐“ถ๐“ฎ๐“ป๐“ฎ๐“ฝ๐”ƒ๐“ฒ ๐“พ๐“ป๐“ฝ๐“ฎ๐“ด๐“ธ ๐“ถ๐“พ๐“ฝ๐“ฒ๐“ต ๐“ฎ๐“ญ๐“ฎ๐“ป๐“ป๐“ช, ๐“ถ๐“ช๐“ฒ๐“ช๐“ฝ๐”ƒ๐“ช๐“ป๐“ฎ๐“ท ๐“ฑ๐“ธ๐“ฐ๐“ฎ๐“ฒ๐“ฝ๐“ช๐“ต๐“ช๐“พ๐“ช๐“ท ๐“ฒ๐“ฝ๐”ƒ๐“ช๐“ต๐“ฒ ๐”ƒ๐“พ๐“ฝ๐“ฎ๐“ท ๐“ฒ๐”ƒ๐“ช๐“ป๐“ป๐“ชโ€

AITORTZA โ€ข ERREPARAZIOA โ€ข EZ ERREPIKATZEKO BERMEAK

FERNANDO AGIRRE ARAMAIO junde gure artetik!

FERNANDO AGIRREk agur esazku gaur, 79 urte eukazela. Baten batek Ondarru eta Ondarrutarran histoixi landu badau, berau ixanda. NAO VICTORIA itsasontzixe zala (Ondarrun einddaku), SATURRANgo kartzelako kontuk zile edo Erdi Arun Ondarrun sorreri nundik noa ixan zan… Hori dana aztertu dabena FERNANDO ixan da. Estatuko artxibo guztik pasa zitxun herrixai buruzko dokumentuk topaten!

Karlista jatorrizko familixan jaxo zan, gaztetaz seminaxure jun eta abade abertzalik ezautu zitxun, eta bera be abertzale bihurtu zan. Handik Monachilea (Granada) jun zan fralle ein nahixan (arrunte zan hori sasoi hartan) beste herrittar bateaz, baรฑe ez zala beran bidi ta herrire einban buelta. Hasiera baten partikularrak emoten hasi zan soldati ata nahixan. Gero asesoixi ipini ban, ta hortxe jarraitxu ban biharrin jubilaziรฑoirarte.

Frankismo garaxan zinegotzi sartu zan udalin (Tercios familiares lez) barrutik gauzak aldatzeko helburuaz. Familixa karlistaku zanez, errezaua euki ban eta oztopoik eztotzen ipini (hasiera baten behintzat). Beraz batea ANTONIO ARGOITIA eon zan ta bixan artin herrixan hasitxe euazen mugimenduk erreztu ein zitxuen, bai kultura mallan, bai hezkuntza mallan. Frankismu amaitzen eta herri mugimendu borborka euala, ALKATIN mugimendu sortu zan Euskal Herrixan (demokrazixi bultzatu nahixan). Bergaran batu zin mugimendu horretako alkatik 1976an. Nahiz eta Fernando bakarrik zinegotzixe ixan, herriko ikurre hartu eta orduko alkatin (XAXI) permiso baik, han jun zan bera be.

“Sasi demokrazixi” bixi ixan gendun ordutik aurrea ta alderdi desbardiรฑak jun zin agertzen. Berak E.S.B.n (Euskal Sozialista Biltzarra) parte hartu ban, ta gero HERRI BATASUNAko herriko mahaiko partaidi ixan zan urtitan. Behin baino gexauatan aurkeztu zan udal hauteskuditako HBko zerrendetan, eta 1987ko hauteskunditan zinegotzi bihurtu zan atzea be.

Zubi Zahar herri ikastolako finantzak zuzentzen be egon zan sasoi baten, hezkuntza herrikoi ekonomikoki lagundu nahixan.

FERNANDO 1980. urtin atxilotu ben guardia zibillak, beran lagunan (ANGEL 34kun) enterrun desagertu zan pistolin gorabeheri argitzeko. (Euskal Memoriako txostenin agertzen dan latxeik)

Hortik aurrea beran benetako pasiรฑoi lantzen hasi zan, Ondarruko HISTOIXI argitzi. Artxibuk arakatzen, lagun artin herriko ondare historiku elkarbanatzen, OHZ (Ondarruko historiazalin elkarti) sendotzen.

ONDARROA urtekari desberiรฑetan agertzen diz beran idazlanak, baten batek nahi badotxu irakurri. Zemat hitzaldixetan toka gakon mahaixan egoti, beti prest zalantzak argitzeko!

Turruneko kidion partez, besarkada estu bat familixia, eta doluminak. Beti akordako gaz Fernandoaz!

PENTSIONISTAK borrokan gaur be!

Egueldi mamu ta euri arriskuai aurre eiรฑaz gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK. Pankarta atzin 117 lagun ipini diz, tartin jarduneko alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat. 20 minutun egon diz bertan eta komenta dabe pasan eguenin Gasteizen eizan manifestaziรฑoin ingurun baloraziรฑoi baikorra eibela; ixan be, jende asko batu zan eta giro paregabi eukibela. Bertan, 145.142 siรฑadura aurkeztu zitxuezen GUTXIENEKO PENTSIร‘OI=GUTXIENEKO SOLDATI parekatzi eskatzen. On peloti agintarixan teilatun da eta erantzunan zain geatzen diz pentsionistak.

Horrez gain, aipatu dabe Euskaraldixe martxan dala eta Udaleko beheko bulegutan eskatu leikezela Belarriprest edo Ahobizi txapak.

Bertsuk abestu eta JO TA KE LORTU ARTE!!! oihukatu ondoren amaitxu dabe euran egonaldixe. Datorren astin barriro elkartuko diz.

50 urte diz KOLDO ARRIOLA ARRIOLA erail ebena. Maiatzan 24an HERRI OMENALDIXE Maskulo Etxin aurrin!

1975eko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko gabaz hil eben Guardia Zibilak KOLDO ARRIOLA gazti 19 urte eukazela. Institutoko kurtso bukaerako afai ostin, 34 dantzalekuruntz ixuzela, Guardia Zibil batek deitxu eta tiro bateaz hil ben kuartelin bertan.

Urtero gogoratzen dou KOLDO. Aurten erailketin 50. urteurrena dala eta HERRI OMENALDIXE antolatu de Maxatzak 24 (zapatu) 12:30etan Maskulo Etxin. Erail eben lekun bertan. MEMOIXI gorde birdalako, ta belaunaldi barrixak jakin birdabelako GUK EZTOU AHAZTEN!

HERRI OMENALDIXE ๐ŸŒน
Koldo Arriola Arriola
1975eko Maxatzan 24an Guardia Zibiliak eraile

50 urte diz Koldo Arriola 19 urteko gazti Ondarruko Guardia Zibilan kuartelin tiroz erailbena.
Institutoko batxillergoko ikasturte amaierako afaxe. Goxaldeko ordu bat eta erdixak aldea 34 dantzalekure duz gaztik, Guardia Zibilan koartelan aurreko losatik pasa diz. Guardia Zibil batek Koldo Arriola kuartel barrure deitxu dauโ€ฆ Tiro bat entzun deโ€ฆ

Omenaldixe:
๐Ÿ“…Maxatzak 24 (Zapatu)
๐Ÿ•ง 12:30 etan
๐Ÿ“Maskulo Etxin

โ€œ๐“—๐“ฎ๐“ถ๐“ฎ๐“ป๐“ฎ๐“ฝ๐”ƒ๐“ฒ ๐“พ๐“ป๐“ฝ๐“ฎ๐“ด๐“ธ ๐“ถ๐“พ๐“ฝ๐“ฒ๐“ต ๐“ฎ๐“ญ๐“ฎ๐“ป๐“ป๐“ช, ๐“ถ๐“ช๐“ฒ๐“ช๐“ฝ๐”ƒ๐“ช๐“ป๐“ฎ๐“ท ๐“ฑ๐“ธ๐“ฐ๐“ฎ๐“ฒ๐“ฝ๐“ช๐“ต๐“ช๐“พ๐“ช๐“ท ๐“ฒ๐“ฝ๐”ƒ๐“ช๐“ต๐“ฒ ๐”ƒ๐“พ๐“ฝ๐“ฎ๐“ท ๐“ฒ๐”ƒ๐“ช๐“ป๐“ป๐“ชโ€

AITORTZA โ€ข ERREPARAZIOA โ€ข EZ ERREPIKATZEKO BERMEAK