PENTSIONISTAn enkarteladan etenaldixe!

Gaurkuaz emotze amaieri aurtengo “kurtso”ko Alamedako enkarteladai. Astelehenero lez zabaldu dabe pankarti 12xak puntun, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI parekatzeko eskatzen. 20 minutuko egonaldixan komentatxue asteko albistik: Hego Euskal herriko hiriburutan mobilizaten jarratxu dabela; EAEko lehendakarixaz eta lehendakariordiaz bileri etxeko eskakizune ein dde dakarrela; beste alderdi politikukin be eskatute dakarrez bilerak, bañe momentuz EH Bilduko Nerea Kortajarena eta Pello Otxandianoaz batu diz eta azaldutze ados dazela pentsionisten eskakizunaz eta euran eskun dana eingo dabela gutxieneko pentsiñoi gutxieneko soldatiaz berdintzeko.

Aurtengo ikasturteko azkanengoko elkarretaratzi ixan da gaurku, eta irailan 30a arte “oporrak” hartukotxue Alamedako pentsionistak.

Amaitzeko, bertsuk kanta aurretik pentsionistan bozeramailiai, Jose Felixei, babesa eta animuk bixaltzeko pankarta berezi bat eta eskuorrixak zabaldutxue.

Jose Felix, animo eta JO TA KE lortu arte!!!

Hamen dator aurtengo DINAMARTXI (Tolosa-Ondarru)!

Atzo, Zapato Azuleko kartelan aurkezpena eiben, gaur, 2025ko DINAMARTXI aurkeztu dabe Radixu irratikuk.

Aurten be bai! Aurten be Tolosatik Ondarrure etorriko diz, bai menditxik bai Bizikletaz DINA BILBAOren omenez etxen dizen ibilbidetan. Kartelin ikusiko dozuen latxeik bertan azaltzen diz, noiz ixenak emon, kamisetan kostu, parte hartuko dabenai aholkuk emon… Gogoratu, EZ dala karreri ta helburu ondo pasati dala.

PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Eztabe hutsik ein gaur be Alamedan herriko Pentsionistak. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI, eta beran atzin 125 herrittar ipini diz. Beti lez, 20 minutu egon diz bertan ta astin egon dizen barrixak komenta dabe. Alde batetik, Udalai eskertu dotze siñadura bilketan emondako babesaatxik; eta, bestetik, EAEko Gasteizko Legebiltzarreko partiduai be eskerrak emon dotze HEL aurrea atateko aukeri emoteatxik. On, hainbeste siñadura batu eta gero, espero dabe Lagebiltzarrin bertan ekimena eztabaidatu ahal ixango dala.

Amaitzeko, gogoratu dabe be bai, datorren asteko elkarretaratziaz amatxuko dabela kurtso honetako mobilizaziñoikin eta udako oporrak hartukotxuezela. Jo ta Ke LORTU ARTE!