KATALUNIAZ BAT! ELKARRETARATZI gaur (Martxoak 25, domeki) 13:00etan alamedan!

Atzo jakin gendun Españiko justizixa faxistik kataluñan euran lan politiku ein eta herritxarran berbi betetea bidin hartutako erabakixak atxik beste 5 conseller sartu zitxuezela kartzelan!

Hau salatu eta katalanai euran albun gazela eta beti egongoazela erakusteko, gaur (martxoak 25) 13:00etan ELKARRETARATZI egongo da Alamedan! Ekarri ikurriñe eta esteladi!

Ikastaru ETXELILAn Apirila 12 txik Maiatzak 31ea: Jende aurrin berba etxeko trebezixe landuz

1

Irakasli: Idoia Eizmendi Aldasoro (Berdintasunerako teknikarixe, kazetarixe  eta Noka talde feministako kidi) Egutegixe: Apirilan 12txik maiatzan 31ea, eguenero. Ordutegixe: 18:00etatik 20:30eta. Leku: Etxelila *Ezinbesteku de aldez aurretik ixena emoti.

Ikastaruaz: Ikastarun helburu de entzuliai era ezberdinen aurrin berba etxeko trebetasune eta ziurtasune lortzi. Horretako, dakauen beldurrak identifikatu eta aztertu eta horrei aurre etxeko teknikak praktikan jarriko dou, beti be, generuk komunikaziñoi prozesun dauken eragine kontun hartuz. Metodologixe parte hartzaili ixango da, teorixi eta praktiki uztartuz.

 *OHARRA: Martxoan 26tik apirilan 9re Etxelila itxite egongo da. Tarte horretan, ixen-emotik Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egin ahalko diz, goxetan.

 Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

 

 

Martxoak 22 (eguena) 2018ko KAMIÑAZPIko jaxak antolatzeko batzarra PIXAPE elkartin

KAMIÑAZPItxik barri hau zabaltzeko eskatuzku:

Kaixo danoi osteabe, bixar, Martxoak 22 (eguena) arratsaldeko 19:00tan eta Pixape elkartin (Zamora tabernako eraikiñin, erreka partin) billera barri bat eukikou KAMIÑAZPIko jaxak 2018kuk antolatzeko. Jaxak ekainak 1 eta 2 xin ixango diz. Nahi zatxuau anima parte hartzea antolakuntzan, laguntzeko prest dazen guztik ongi etorrixak ixango diz.

Bat eta bi KAMIÑAZPIk irabazi hiru eta lau…..

bazkaltzen

 

Martxoak 24 (zapatu) ARROSA sareko irratixan topaketak Ondarrun

Urtero latxeik, Arrosa Sareko Irratixan topaketak antolatu dabe eta aurtengu V. ediziñoi ixango da Martxoan 24an, zapatu, Ondarrun ospatuko dabena.

ARROSA V. TOPAKETAK kartela 2018-03-24

Honaku ixango da Topaketa honen egitarau:

10:30 / 10:50 Ongi etorria musika plazan

11:00 / 11:45 Tailerrak

-Radixu Irratian: Software librearen erabilera irratian

-Barnategian: Ahozkotasuna irratian

11:45 / 12:30 Tailerrak

-Radixu Irratian: RadioCloud automatizazio-softwarearen aurkezpena

-Barnategian: Nola egin eskaleta bat?

13:00 Mahain ingurua Barnetegian:

“Herri hedabideen funtzioa gatazkan bizi diren herrialdeetan”

15:00 Bazkaria Gaztetxean (10 €)

(izena emateko azken eguna Martxoak 21)

17:00 Kuña txapelketa Gaztetxean

17:30 Karaokea Gaztetxean

19:00 Kontzertuak Portuko ranpan 5 €tan

ANITA PARKER eta NOGEN

Radixuko Kontziertuk ANITA PARKER

Topaketetan parte hartzeko idatzi mezu bat arrosakoordinazioa@gmail.com helbidea