Martxoak 20 (martitzena) Emakume palestinar eta euskaldunan topaketak Etxelilan

martxoak 20 emakume palestinarrak eta euskaldunak

Hizlarixak: Maysoun Qawasmik (Hebrongo Woman’s Active Societyko kidea) eta Nerea Uriarte (UNRWA Euskadi, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia)

Aurkezpenaz: UNRWA Euskadi 2012tik lanin dabil euskal eta palestinar emakumin erakundin Elkartasun Sarin eraketan. Helburu de eremu feminista bat antolatzi. UNRWA Euskadik aurkezten daben “Bidaia koadernoa” liburuk hartu-emon horretako esperientzxia aberasgarrixe helarazi nahi dau.

Egutegixe: Martxoak 20, martitzena Ordutegixe: 19:00tan Leku: Etxelila

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

 

Gure Esku Dagon GIZA KATIN ixena emoteko epi zabalik! Domeketan (m18 eta 25) alamedan!

Ekainak 10in Donosti, Bilbo eta Gasteiz batuko dotxun 201km ko GIZA KATIn ixena emoteko aukeri egongo da domeka honetan (martxoak 18) eta hurrengokun (martxoak 25)eguerdixan alamedan.

Ondarruk Kilometro 2 daukez Ermu eta Zaldibar tartin (76.eta77.), horretako 1000 lagunetik gora jun bihir ga herritxik kilometro horrek betetea, bolondres lanetan ibiliko dizen 50 bat lagun be bihir diz…

Antolatzailik diñuenez urtitako mobilizaziñoirik jendetsuena eta handixena esperoten da!

Hamen 2014an Elorrixon 11.kilometrun egingiñaneko irudixak:

EKAINAK 10in DANOK GIZA KATEA!

Astelehenin (martxoak 19) ZUNBELTZ LARREA AZPIRI herrire dator!

Astelehen honetan, kartelak diñon modun BAT GITXIA eukikou barrun eta horrek BAT GEXA eukikouela kanpun nahi dau esan! 15urte ta erdi eta gero geure artin egongo da ZUNBELTZ LARREA AZPIRI euskal preso politiku!

Lehengoko harreri Durangon eingotze arratsaldin, eta iluntzeko 20:30xak aldea aiako da Ondarruko alde zaharrea!

Astelehenin, kartzelatik urteten daben momentutik TURRUNIN argazkixak zuzenin sartzen jungo ga!

Martxoak 15 (eguena) Antzerkixe Etxelilan: ERRADIKALAK GARA

1

Antzezlik: Ane Labaka (bertsolaxe) eta Beatriz Egizabal (antzezli eta ipuin kontalaxe).

 Egutegixe: Martxoak 15, eguena Ordutegixe: 18:30tan Leku: Etxelila

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

Sinopsixe: “Erradikalak zarete” esaten dosku. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dou. Bi emakume elkartu gaz eta maletak kontraesanez beteta dakauz, bertso eta bakarrizketa fomatun. Erraietatik ariko gaz, umorez, erruta iritsi nahixan. “Erradikalak gara” esango dotzuau. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatuko dozue.