LASTERBIDEANeko biharreko taldin batzarra! Apirilak 20 (baixaku) 18:30etan kofrai zaharrin.

Hauxe mezuau bixaldu dabe lasterbidean nazio elkartasun lasterketako antolatzailik. Deixe etxetze esko bat botateko prest dan edlzein herritxarrei batzar horretan parte hartzea, behian dakazue dazen arduran zerrendi batzarrea idea bateaz juteko:

Aupa herrikide.

Lasterbidean euskal presun aldeko elkartasun lasterketako hilebete 2 pasau geatzen di, horretxeatxik, antolakuntzako lantaldin ixenin, datorren baixakun Apirilak 20 18:30xetan lantaldin ingurun eingo douen batzarrea gonbidatzen zatxuau.

Bertako aztergai nagusixak honetxek ixango di:

1) Ibilbidin lantaldi: Ekainak 17an karrerak amatxu arte.

– Ibilbide luze zein motzin bidegurutzitan biharrezkuk dizen boluntaxuk lotu. (40-50 pertsona)

– Abituallamientutak prestatu eta matexala lortu.

– 4-5 bizikleta eta motor 1 lotu.

2) Dortsalak eta Kontsigni: Ekainak 17an karrerak baino ordubete arinauatik karrerak amatxu arte. 25-30 pertsona

– Boltsan zer jungo dan erabiki (patrozinatzailikin zehaztu). Zapato goxin 15 pertsona preparateko.

– Ordenadora + inpresori. 4 silla eta 8 mahai.

– Txipak kentzeko 10 pertsona.

3) Segurtasune: Lasterketak hasi baino ordu erdi arinaua arte. 10-15 pertsona.

– Lantaldi osatzen hasi:

– Aparkalekun kudeaketi.

– Seinalizazinoik.

– Baimenak (egoeri azaldu).

4) Bazkaxe: 60 pertsona danea.

– Domeka goxin 20 pertsona montajeako.

– Bazkaiko lantaldik banatu: (

  • Montaji
  • Sarreri
  • Sukaldi
  • Zerbitzatu
  • Jaso

– Matexala lortu.

– Montajeko krokise + kontenedorak.

5) Egitaratu (lotute)

6) Sari banaketi:

– Senidik lotu.

– Inguruko zeozeinen sariren bat?

7) Patrozinatzailik eta komunikazinoi:

– Eskualdeko enpresa edo komertzixukin harremana: diru laguntzi edo “en especie”.

– Sare sozialetan zabaldu + pegadak eskualdin eta Euskal Herriko kirol ekitaldi desberdinetan.

Iruzkin bat utzi

agenda, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.