Mexikon ikasten dan Irati Ondarrutarrak hauxe mezu bixaldu dosku:
«Kaixo! Mexikon ikasten dagoen gazte bat naiz eta zuen laguntza eske nator. Irailaren 19ko lurrikara dela eta hainbat kaltetu daude epizentroa izan zen Morelos estatuan. Hainbat familia etxerik gabe geratu ziren eta beste hainbaten etxeek kaltearinagoak izan zituzten. Herri kaltetuenen artean dago Totolapan, estatuaren iparraldean kokatua. Estatuaren laguntza eza dela eta, kaltetu asko inolako baliabiderik gabe geratu dira euren etxea (ber)eraikitzeko. Egoera hau ikusita hiru arkitektok eta permakulturista batek osatutako talde bat herri honetara hurbildu zen lan komunitarioa ardatz izanik familia bati laguntzeko asmoz, adobe material antisismiko, ekonomiko eta ekologikoa erabiliz. Hainbat familia bisitatu eta kalte eta beharren azterketa egin ostean, taldeakCastro familia aukeratu zuen, lau kidek osatzen dutena. Jada abian dago proiektua, baina jaso dituzten donazioak ez dira izango nahikoak etxea osorik amaitzeko. Proiektua gertutik ezagutu eta bertan parte hartzeko aukera izan dudanez, zuen laguntza eske nator. Laguntza hau ekonomikoa da, gutxienekoa bada ere guztiz eskertuko dena. Momentuz, familia bakarra bada ere laguntza jasoko duena, aurrerantzean beste familia batzuei laguntzea da proiektuaren bultzatzaileen asmoa, lan boluntarioa eta komunitatearen parte hartzeabultzatuz, besteak beste. Laguntza emateko prest bazaudete kontaktatu nirekin eta gustura emango dizuet informazio gehiago, bai nola lagundu dezakezuen eta baita proiektuaren inguruan ere.
Mila esker!!
Irati.
Whatsappa: +34 688637283
E-maila: iratibile.tx@gmail.com
Proiektuaren facebooka, proiektuaren bilakaera ikusi nahi ezkero: RECOnstruir a Mor.
Proiektuaren inguruko bideotxo bat:
Zabaldu mesedez!!