
Bazatoz 29. LILATOIre? Autobuse atako da
Dei hau zabaltzeko eskatuzku:
Datorren martxoan 4an, 10:30etan, Donostin ospatuko dan 29. Lilatoi-re juteko autobuse antolatu dabe aringaingalaxak. Interesatute dazenak emon ixena Etxelilan otsailan 28xe orduko. Arin ibili, autobus bakarra egongo da ta!

ERAKUSKETI Etxelilan Otsailak 6tik 27re: El burdel de Lola

“EL BURDEL DE LOLA”
Inoiz ez dut egunkaririk idatzi, ez haurtzaroan ez nerabezaroan. Norbaitek hau aurkitu eta eratu gabeko nire gustuen berri izatearen ideiak beldurtu egiten ninduen.
Jostera behartu ninduten eskolan, naiz eta ikasi aurretik ahaztu.
Domekero, era ofizial eta kristauan, neskaz janzten ninduten. Eta horregatik da soineko eta leotardo ia ezinezkoekin erlazio arraroa mantendu nuela.
Nire aliatu txikiekin batera eraiki nituen nire lehenengo askatasun idealak, arbendolondoko etxe fantasiatsuen bidez, iraungipen goiztiarregidun loredun adarren gainean.
Elkarri zin egin genion desirak eta sentimenduak giltzarrapoz gordeak izan behar ziren tokitik ihes egingo genuela.
Horrela egin genuen.
Burdela izan da gure gordelekua, gure gotorlekua. Infinitua bistara eskuragarria den tokia, gure instintu oinarrizkoenak elikatzen dituen zintzotasun gordinak bakarrik balio duen tokia.
Zabaldu atea, Madamme Lolak harrera egiten dizu. Arindua. Zoraldiaren urre-koloreko ileguria.
Dianarik gabeko bala formadun irudiak eratzen dira nire gogoan, hitzik gabeko mundutik ihesi.
Sentitzea erabakitzen dugu, eta gure bihotzek basakeria erritmoan ponpatzen dute.
Ongun Ondarrutarrak Bermioko ARATUSTIta! AUTOBUSE EGONGO DA!
Gogun dakazue gabon aurretik Bermiotar talde bat etorrizala Ondarrure, euran herriko euskerin egoerin kritiki ein, hizkuntzin ingurun hausnartu eta egun guztiko egitarauaz jai estiloa topaketak etxeko? Ba ongun Ondarrutarrak ixango ga euran ARATUSTItako inbitau berezixak!
Hauxe mezu zabaldu dabe Ondarruko Gaztetxekuk:
Bermeotik Ondarrure etorri zin hizkuntza topaketak burutzea ta on Ondarrutik Bermeoa guz!
Bermeotarrak Ondarrutarroi deialdixe zabalduzku Aratustitan parte hartzeko! Eun horretako gazte autobuse ata eta bermeotarrak antolatutako egitarau aberatsin parte hartukou danok batea!
Adi!
Mozorrotute juteko jaxe aldeanuntzat baserritxar eta olatuk ekarritxakuntzako itsosu.
Gazte autobusin apuntateko gaztetxeko listan edo ogaondarru@gmail.com ea idatzi.
Guazengatxin danok Bermeoa!

Hamen Bermeotarrak einddako bideu!
LASTERBIDEAN karreri prestateko batzarra Kofrai zaharrin Otsailak 9 (baixaku)

Otsailak 11 (domeki) IDIOT TXOU antzezlana Goikozinin
Primerako antzerkilaxak hurreatuko diz herrire otsailak 11an, Asier hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea, Garbi Losadan zuzendaritzapin. Sarreran saltzen daz ZURRUMURRUn eta ZUBI ZAHAR herri ikastolan 12 euroren trukin.

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz asteburu honetan Aurrerako taldik jokatuko dotxuen partidun toki eta ordutegixak:

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” gure oroimenetan jarraitzen dozu
Gaurko egun batez on dala 38 urte hil ben gure herrikidi, JHISA. 22 urte eukazen bahitxu eta hil benin. Aginaga auzun, mendixan bide bazter baten botata agertu zan beran gorputze. Bederatzi tiro botatzen, bost gorputzin eta lau burun. Batallon vasco español taldik hartu ban beran hilketin erantzunkizune. Gaur de egune iñor ez dabena auziperatu hilketiatxik.

Hildde agertu zan tokixe

Beran omenez eindako oroitgarrixe

IV. PANDERO ikastaru Unanue udal musika eskolan

Otsailak 1 (eguena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin: PARKINSON gaxu dala ta
Lea-Artibai eskualde guztin landuko dan gaxe da PARKINSON deitxutako gaxu eta gaur Ondarrun jorratuko da arratsaldeko 17:30tan Kofrai zaharrin. Hizlari lez NEREA eongo da, BIZITZEN elkargoko Psikologu.
