ERAKUSKETI Etxelilan Otsailak 6tik 27re: El burdel de Lola

1

 “EL BURDEL DE LOLA”

 Inoiz ez dut egunkaririk idatzi, ez haurtzaroan ez nerabezaroan. Norbaitek hau aurkitu eta eratu gabeko nire gustuen berri izatearen ideiak beldurtu egiten ninduen.

Jostera behartu ninduten eskolan, naiz eta ikasi aurretik ahaztu.

Domekero, era ofizial eta kristauan, neskaz janzten ninduten. Eta horregatik da soineko eta leotardo ia ezinezkoekin erlazio arraroa mantendu nuela.

Nire aliatu txikiekin batera eraiki nituen nire lehenengo askatasun idealak, arbendolondoko etxe fantasiatsuen bidez, iraungipen goiztiarregidun loredun adarren gainean.

Elkarri zin egin genion desirak eta sentimenduak giltzarrapoz gordeak izan behar ziren tokitik ihes egingo genuela.

Horrela egin genuen.

Burdela izan da gure gordelekua, gure gotorlekua. Infinitua bistara eskuragarria den tokia, gure instintu oinarrizkoenak elikatzen dituen zintzotasun gordinak bakarrik balio duen tokia.

Zabaldu atea, Madamme Lolak harrera egiten dizu. Arindua. Zoraldiaren urre-koloreko ileguria.

Dianarik gabeko bala formadun irudiak eratzen dira nire gogoan, hitzik gabeko mundutik ihesi.

Sentitzea erabakitzen dugu, eta gure bihotzek basakeria erritmoan ponpatzen dute.

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Feminismu, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.