Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak

Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak

Hilebete eskaz falta danin ekainak 10eko GIZAKATEako Ondarruko Gure Esku Dago motorrak aspaldi berotzen hasitxe egon arren, kanpañin azkanengoko txanpan sartu de!
Ondarrutik 1000 bat lagun inguru juti de helburu momentuz gitxike gitxike jenti apuntaten jun bada be, ondio helburu beteteko jentetxu falta da.

Ondarrutarran kilometruk ERMU eta ZALDIBAR tartin toka diz:

Hamen GIZAKATIN ingurun ata daben bideo informatibu:
Ekainak 10eku gizakate sinple bat baño askoz be gexaua ixango da, Euskal herritxarrok gure etorkizun politikuaz zelan, zeatxik… eta erabakitxeko dakauzen arrazoik mahai gainin ipini eta herritxar libre eta zoixontzuk nahi douela ixan aldarrikatuko dou alkarrei eskutik agarrata!
Arrazoi honek batzeko herriko buzoi guztitxa orri bat aia da, paper hori bete eta bakotxan arrazoi ero aportaziñoiaz herriko leko ezberdinetan banatute dazen buzoitxa botateko aukeri eukiko dou.

Eta honek herrixan agertu dizen pankartak gizakateako deixe etxen:




Beste urtitan latxeik inguruko herriko jaxetatik bueltako autobus zerbitzu martxan egongo da. Arrisku bako jaxan aldeko apustu de GABABUSE. Ondo pasa eta seguru etxeratu lagunartin.


“Saiakerak, hutsegiteak eta beste” izenburuaz erakusketI antolatu dau JOSUNE LAKA ARTETXEk. Ikasi, esperimenta, saiatu eta erabili dotxun teknika eta lan asko azaleratukotxuz bertan. Nahibazue ezagutu, gonbidapena bixaltzen dotzue, bera bertan egongo da pozarren erakusteko.

Bidarteko (Lapurdi) erailketa matxisti salatzeko, gaur 19:00etan KONTZENTRAZIÑOI da deitxute alamedan! NAHIKURE! ERASOIK EZ ERANTZUNIK BAIK!

Hamen gaur arratsaldin Alamedan batu gazen herritxarron irudixe

Ondarruko Gaztetxin asteburu potente dator. Batetik, baixakun TALKA bertsiñoi taldin kontzertu egongo da 22:00etatik aurrea.

Eta bestetik, Zapatun egun guztiko egitarauaz PLAZATIK GAZTETXERA bertsolai gaztik protagonista dizen bertso txapelketin FINALA eukiko dou. Eguerdixan bertso poteuaz hasi, bazkaxe, saio FINALA eta kontzertu egongo di!
Bazkatxa juteko Anaitan edo ogaondarru@gmail.com ea idatzi bihir de.

Hamen 2016an Mutrikun ein zan Plazatik Gaztetxerako finaleko bideu:
Ongo baixakun, hilak 11, enkarteladin ostin, 5. elkartasun bertso saiu ixango ra Kalare Deuna kofraixan (barran). Danak Etxea!n eskutik lau bertsolari bizkaitxar etorriko gaskuz: Nerea ibarzabal Salegi, Ane Labaka Mayoz, Malen Amenabar Larrañaga eta Miren Amuriza Plaza. Gaijartzaile biharretan Esti Alberdi Burgoa ondarrutarra eongo ra. Sarreri 5 euro ixango ra bertan. (aurretixaz ez tiz salduko)

Zientziaren Giltzak elkartik antolatu dau 2.Zientzia asti maxatzan 11tik 20 bitxartin. Azpixan ikusiko dozuen egitaraun hitzaldi mordu entzuteko aukeri eukiko dou. Erakusketi eta filmak be ez diz faltan botako. Gozatu!

