GAZTE EGUNAN eta GAZTETXIN ingurun iritzixak eta ekarpenak jasoteko inkesti zabaldu dabe!

Hasi diz gazte eguneko komunikaziñoin biharrin dabizenak martxan! Lehenengoko pausu Gazte egunan eta Gaztetxin ingurun herriko gaztik dakarrezen iritzi, ekarpen eta aportaziñoik batzeko inkesta bat zabaltzi ixan da internet bidez.

Honen inkestin helburu, gazte eguneko batzarreta eta antolaketa begire hobetu leikezen gauzak batu eta mahai gainin ipintxi de eta emaitzan ingurun eztabaidak sortu eta hausnartzi.

Beraz deixe etxen dotse herriko gazte guztiai inkesta hau betetea eta ahalik eta geixen aportatea, 5 minutuko kontu de:

Epa!🙋🏾
Aurten be barator gazte egune! Eta inox baino gexa… zeure iritzixe nahi dou jakin hobetu eta biharrin jarraitzeko!
Horretxeatxik, gazte eunai buruzko inkesti ahalik eta gazte gexenek betiti nahi dou. Anima ta bete zeuk be!
Inkesti guztiz anonimu de.
Zabaldu🔈🔈🔈

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeyw18grkz24_3IEV4fwsdQA38D8urln5KxgvwhzVX7GtBZ9Q/viewform?usp=sf_link

GAZTETXIK 13+15=28 urte! Asteburo biko egitarau!

Urtero latxeik Ondarruko Gazte Asanbladik GAZTETXIN URTEURRENA ospatzeko asteburo biko egitarau antolatu dau!

Lehenengoko ekimena maxatzak 19an (antxoa egune) ixango da KONTZERTUKIN!

Eta maxatzak 26an (urteurren egune) egun guztiko egitarau egongo da, karro poteuaz hasi, bazkaxe, kantaldixe, barriro poteu eta amaitzeko kontzertu eta musika jartzaili!

Zapatun (m19) BAIETZA SORTZEN ekitaldi nazionala Bilbon! Autobuse egongo da!

489ec798eb4de60f5d368f60491900b4banner940-sortu-baietza-sortzengif

60 urteko aru amatxute eta etorkizunea begire dakauzen erronkai aurre etxeko SORTUk ekitaldi nazionala antolatu dau Bilboko miribillako aretun, BAIETZA SORTZEN ipini dotse lema modun.

Bilbon (Miribillan), 17:30etan.

🚌 Ondarrutik:

*🕒16:00etan*
*📌ZALDUPETIK*
🗒APUNTA: Kulixkan edo-eta Anaitan.

Konpromiso eta ilusioak eraberritzen!

Hau ERNAIk ata daben bideu gaztiai ekitaldire juteko deixe etxen:

Zelan ikusten dozu EUSKERI urte batzuk barru ONDARRUn?

Udaleko Euskera zerbitzutik jaso dou idatzi hau:

euskeri ondarrun

Euskerin Plan baten jaso zin, duela bost urte, herritarran ekarpenak. Amatxu de 2014-2017 aldiko ha Plana, barri bat eittera guz on. Galdera hori eukiko dou burun. Erantzunan bille gabiz eta lanketa hori zuekin egin nahi dou, ganoraz egin nahi dou-eta.

 Batzar bi hauetan parte hartzeko dexe egin nahi dotzuau: maiatzan 24an eta,handik bi astea, ekainan 7xan, 18:30etatik 20:30eta, Kofrai Zaharrin; bixetan alkarreaz landuko dou gaxe eta aztertuko dou zer aukera dakauen gure alde Ondarrun euskeriai bultzada bat emoteko.

Saiutako ixena emoti gomendatzen dou. Edozein etorri leike; baina, egoki prestateko, nahixa genduke aldez aurretik jakitxi zenbat jende batuko gazen. Hori dala ta, eskertuko gentzuke ixena emoti, maiatzan 22xe baino lehen. Detxu Udal euskara sailea ixena emoteko 946833668 edo idatzi posta honeta: mrey@ondarroa.eus

Lehenenego saiun: azkan 4 urtitan egindakun errepaso txiki bat eta, aurrea begire jarriko gaz, zer indartu behar douen zehazteko. Lana egingo dou, baina ondo pasatuko dou.

 Bigarren saiun: lehen saioko ekarpenak zehazten jungo gaz eta pentsatuko dou zer egin Euskaraldia kanpaini Ondarrun zabaltzeko.

Ariketa kolektibo bat egin gendun on dala bost urte eta oraingo honetan ostera be egingo dou. Zu be guzti honen partaide ixati nahiko genduke. Eskerrik asko, aldez aurretik, zure prestutasunatxik.