ZAMARRAn arazu konpondu beharra aldarrikatzen dou!

Idatzi hau jaso dou ONDARROA ZERO ZAMAR taldekuk bixaldute:

Herrixan bolo bolo dabil Zapato Azulin jente asko ibili zala eta be bai kalitan zamar asko geatu zala. Zoritxarrez Euskal Herriko jai handi guztixetan errepikatzen dan irudixe da.

mmmmmmm

Guk proposamen batzuk landu douz, eztabaidi sortu eta egoeri hobetzen juteko eta datorren urteko Zapato Azule garbixaua ixateko (eta herrixan eta eskualdin ospatzen dizen beste jai batzuk be bai).

Urtero lez, aurten ere hondakinez beteta amaitu dabe Ondarroako kalik Zapato Azulin. Zabortegixan amaituko daben hondakin pillu.

Urtetik urtea neurri gehixaua hartzen diz hau ez gertateko, bañe argi da ondioik pauso gehixaua emon bihir dizela.

Zapato Azulin hondakinan arlun ondo eta txarto egin dana idatzi dou, hurrengo urteetako neurrixak hartu ahal ixateko.

ONDO EGIN ZANA:

  • Alde Zaharrin eta Alamedan beira eta ontzi arinentzako bi edukiontzi ipini
  • Txosnetan baso berrerabilgarrixak emon
  • Mikrofonotik baso berrerabilgarriak erabiltzeko errepikatu, eta “litruk” etxen ebizen  gaztiai gero dana edukiontzixeta botateko eskatu
  • Txosna barrun birziklatzeko potuk ipini

 

TXARTO EGIN ZANA

  • Tabernetan behin erabiltzeko plastikozko basuk emon
  • Kalin “litruk” edan eta gero botilak eta poltsak bertan laga
  • Tabernetako beirazko botilak zamartza bota, eta ez birziklatzea

 

EGOERA HOBETZEKO NEURRI BATZUK

  • Taberna guztin konpromisu beira guztixe birziklatzeko
  • Baso berrerabilgarrixak bueltatean diru itzuli, (Antxoa Egunin egin zan latxeik) baso honek lurrin ez amaitzeko
  • Gaztik “litruk” egiten dotxuen lekutan birziklatzeko edukiontzixak ipini (horxiak eta berdik, eta neurri txikixauakuk). Boluntaxo edo hezitzaile batzuk ipini gaztiai esateko nun dazen edukiontzixak, edo hutsik dazen botilak jasotzen juteko
  • Behin bakarrik erabiltzen dizen plastikozko edalontzixakin amatxu bihir dou
  • c
  • ccc
  • ppp

p

cc

mmmm

 

AITZOL ETXABURU ARTETXE Ondarrutar preso politiku MONT DE MARSANea hurreatu dabe

AITZOLen argazki bat

Hasteko esan, AITZOL, ETXIN NAHI DOUELA IKUSI! Ta hori argitxu eta gero, pragmatikuk nahi dou ixan. Lehen 2040 km einbir zitxuezen familixakuk eta lagunak bera ikusteko ta hamendik aurrea 414 km eingo dabe (biajeko 1600 km gitxia, ezta bromi).

Erreza da ulertzi gure poztasune: bidin gerta leiken arriskuk gitxitzen diz, diru aldetik (gasofak, autopistak, lotako lekuk, janak…) ezta esan biharrik, kidikin egoteko aukeri zabaltzen gako, bertoko telebista ta irratiko albistik ikus-entzuteko aukeri… ONDARRUtik ordu bi terdire da, ziur gaz herriko sirena hotsak be entzungo dotxule!!!

Isurketi Artibai errekan

Urtero lez, uda sasoi aila da eta Artibai errekan isurketak agertzen hasi diz. Atzo be koipi agertu zan errekan, fabrikan batetik botata?

Jenti errekan eta hondartzan bainaten dabilela kontutan hartute, halako isurketak osasun publikun kontrako ekintzak dizela pentsaten dou, eta baitxe ingurumenan kontrakuk.

Herritxar batzuk udaltzainetan salatu ben pasa zana, eta hamendik aurrea be herritxarrak animaten douz halako egoerak salatzea.

po

NESKAN taldik osatzeko jokalai beharra dauke AURRERAk

AURRERA K.E. taldik zabaldutako mezu de azpixan irakurriko dozuena:

⚽️NESKEN TALDEA | Aurrerak Infantil eta Kadete mailetako jokalaxak behar dotxu neskan taldik osatu ahal ixateko. Infantilak, 2018/2019 denboraldixan 2005 eta 2006 urtitan jaiotakuk ixango diz eta Kadetik berriz, 2003 eta 2004 urtitan jaiotakuk.

Ixena emoteko nahiku de Zaldupe zelaiko bulegoa hurbiltzi, 94 683 10 53 telefono zenbakire deitzi edo cdaurrera@telefonica.net helbide elektronikure idazti.

neska fuolistak bir diz

[ARGAZKIXAK] 2018ko ZAPATO AZULE!

Hamen gaur egunak laga doskuzen argazkixak! Egun ederra da ixaten benetan! Iluntzerutz eueldixe okertu harren, gabeako aterri emon dau…eta gaba luzi de!

Turrunetik ZOIXONAK RADIXUAI eta EURAN BORONDATEZ EGUN HAU AURREA ATATEN DABIZEN HERRITXAR GUZTIAI!

 

 

 

 

Argazkixak jasoten jun ahala altzaten jungo ga!