HERRI-BUSE martxan da!

Kosta da, bañe HERRI-BUSE martxan da osteabe. Kamiñazpiko auzotarrak herrire juteko ibiltxen daben ibilgaillu denbora gexei eon da geldik ta ulertzeku de auzotarran hasarri. Beste aldetik, badakiau udaletik dizenak eta bi ahalegindu dizela martxan ipintxeko. Halako baten konpondure arazu.

herri buse martxan

Hau de HERRI-BUSAN udako ordutegixe:

Ondarroako-Herri-Busaren-udako-ordutegia

Herri-buse irailearte Bustindui enpresik erungo dau Autobus honeaz

3

4

2

Hondartzi danona dalako….

KARENKA elkarteko kidin oharra:

z

CIKAUTXO enpresiai esker, KARENKA elkartik proposatute, Arrigorri hondartzan dan anfibio zerbitzun (lagundutako bañun), atzo goxin aurrerapausu bat emon dabe, uretararte allaten dan pasarela bat jarriz. KARENKA elkartik bere eskerrik beruena eman nahi dotza CIKAUTXO Kooperatibiai egin daben esfortzuatxik. On zerbbitzu ibiltxea gonbidatzen dotzau beharra dauken Ondarrutar eta inguruko herrixetako biztanle guztiai. Hondartzi danona dalako eskubidi erabil ahal ixateko. ONDARRU irisgarri baten alde! Ohar bat be pasa dosku KARENKAkuk: Mesedez eskatzen dou pasarelin erabiliera zuzena eitxi, balixo handixe daukelako.

zz

zzzzz

zzzz

Kalin da 2017ko ONDARROA urtekarixe

Aurten berandutxua (AGUSTIN ZUBIKARAIn denboretan latxeik), bañe urten dau 2017ko ONDARROA urtekarixak, artikulo interesante askoaz: IMANOL ORUEMAZAGAn autobiografixi, Balandrak, Plaiko Zubixan konponketi, 1909ko Galarreni, Portun arrañe zelan saltzen dan, Erretratun otzari, Arraun elkartin denboraldixe, JOSE MARI ARGOITIAn biografixi …. eta beste gai mordo bat.

Herriko kontuk (atzokuk eta gaurkuk) gogokuk badozu ez galdu berau erosteko aukeri. IRKAITZ, IDIAKEZ, ZURRUMURRU, GAROA, KURIKEn eta TURISMO BULEGUn egongo da saltzen 6 eurotan

2017ko historiazalin urtekarixe

2018ko Andramaxetako gazte txosnagunin harire…

Hauxe mezu zabaldu de herriko gaztin sare sozialetan… iritzi diferentik entzun diz kalin honen ingurun… espero dou erabaki honek inflexiñoi punto modun balixo ixati eta datorren urtita begire beste inddar bateaz txosnak aurrea urteti.

“2018ko gazte txosnagunin harireAurtengo jaxak aldaketa nabarmenak ekarrikotxuez, min handixaz baine erabakixe zabaltzeko ordu aila da:

Aurten goiko txosnaguneik ezta eongo.

Erabaki mingarri zein oso beharrezku betxantzen gazku.Nahitxe geure gogo guztikin saiatu urtero txosnak aurrea eruten, oztopo asko topa douz bidin; lan-karga eta erantzunkizun handixak pertsona gitxi batzuntzat, turnuk ezin bete ixana, turnutan jenti inbitateko praktiki guztiz zabaltzi, diro galera handixak…

Eragiliai ekonomikoki laguntzeko txosnak ixatetik, arazo ekonomiko ixatea pasa di…

Honek inflexiñoi puntuk hausnarketa-prozesu bat hasi eta beste jai eredu batzuk sortzeko aukeri emon leike.

Amaitzeko, beste edozein eragile edo taldek txosna guni aurrea atati erabakitxen badau, horrek dakarren guztiaz, geure laguntza guzti emongotzau.”

Ondarruko Gazte Asanbladi eta Ondarruko Ernai