Ekainak 21 (eguena) billera zabala Etxelilan: BILLURRAK GUAZ JAI! gaxaz

ekainak 21 BELDURRAK GUAZ JAI

Jai usañe igarten dozue daneako? Zapato Azule ate joka dakau eta Andramaxak be uste baino lehenaua allako diz! Jaxak plazerez lehertu nahi dou eta horretako eraso eta zurrumurru matxistai aurre etxeko kanpaina bat prestatu nahi dou, JAIAK ASKE BIZI NAHI DITUGULAKO!

Sorginkexak pentsatu eta alkarreaz inddarrak eta ideak trukateko asmoz EKAINAk 21in, EGUENA, 19:00etan alkartuko gaz Etxelilan!

EKAINAK 23 (zapatu), GAUERDIA/ San Juan bezpera: AKELARREA.

ekainak 23 san juan gaba 2Idatzi hau jaso dou ARTELAN KULTUR ELKARTIn eskutik:

Gutun honen bittartez jakinarazi nahi dotzuau ekainan 23ko gauerdixan Artelan Elkartik urteroko Akelarri eingo douela. 

1988an hasi giñan Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sue egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bixik jarraitzen daben ekintza dou hau.

Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatute zaze! 

Etorri Erdi Aroko erropakin jantzitxe, eta ez badakazue, geuk lagako dotzuau. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun eongo gaz jazten. 

Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasuok, eta nahi duzuen lagun guztikin etorri, danon eskutan dalako gau majiko honetako giro berezixe mantentzi, irrintzike, dantzan eta kantun. 

Bide batez, ikastetxeko irakasleoi ikasturteko azken egunetan udako solstizixuai buruzko euskaldunon ohiturak ikasliai kontati idea ona dala iristen gasku giru berotzen juteko: sorgiñan ipuinak, akerranak, gure mitologixako pertsonaiak, konjuruk, ukenduk, bedarrak, garbitzen daben su berritzaili, paperin idatzitakuk suta… 

Edo San Juan sutako ondarrutarron ohitxuri, sutarako egur zaharrak batzen, zeiñek tontor handixaua, endreruk”, erdiko “palu”, auzuk eta auzutako kantak…

Aumak eta atxitxak prest ixango dozue txikitxazko pasadizuk kontateko, seguru!


Hamen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gaba honetako idatzitako bertsuk:

Astilleru ta Kanttoipe,

Kamiñazpi, Kamiñalde,

San Juan bezperan suak eitxeko, 

beti prest gerade.

Gabaz eta arratsalde, 

gazte eta ume talde,

pozik gabiz gu oihu eginaz

bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak,

gainetik egur igarrak,

abe ondoan pilloturikan

tresna za(ha)r ta abarrak.

Gora Astilleruko larrak!

Gora Kanttoipeko garrak!

Umeak pozik, gazteak alai, 

zoraturik zaharrak (bis)

 

[Argazkixak] Asteburu oso bizixe euki dou herrixan!

Asteburu hau oso bizixe ixan da, batetik zapatun Zubi Zahar ikastolako egune ospatu zan, eta bestetik domekan Lasterbidean nazio elkartasun lasterketi!

Hamen zubi zahar ikastolako eguneko argazkixak, ikaslik, ikaslik ixandakuk, gurasuk… danak batu eta kriston egune pasa gendun 50.urteurrena ospatzeko!

 

 

 

 

 

as

as

ñ

Hamen Hitzak einddako egun osuko laburpen bideu:

Ta domekan LASTERBIDEAN nazio elkartasun lasterketi egon zan! 700 korrikalari eta ikustea etorri zin pilobat lagun batu ginan! Eta egun guztiko egitarauaz gozatu gendun! LASTERBIDEAN LAISTER ETXEAN!

Asteburo beti dakau ate joka

Zapato domeka bete beti aurrikusten da ongun be. Gaur, ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50. urteurrenan ospakizunan amaiera mundiala emongotze. Ekitaldi handixena eguerdixan ixango da Itsas Aurreko karpan (600 lagunentzako bazkaxe) bañe egun guztin tzir ekintza desberdiñak eukikouz, beheko egitaraun ikusiko dozuen latxeik.

zapatun

Beste aldetik, bixar (Domeki) LASTERBIDEAN herri lasterketi ospatuko da herrixan. 1.000 bat lagun aringaingan ikusteko aukeri eukikou. Eguerdixan herri bazkai handi bat eongo da (600 lagunentzako hau be) ta egun guztin tzir, musika emanaldixak, umintzako jolasak, pilota partiduk…. Egitarau behian dakazue.

LASTER EGITARAU

Hau dana aurrea eruteko jende asko ibili de prestaketan lanin. Hamen sare sozialetatik hartu douzen argazkixak hori erakusteko.

laster 2

laster 1

er