
AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz AURRERAko futbol talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

Maiatzak 17 (baixaku) IZARO abeslaxe Portuko Ranpan
Ez galdu aukera hau. Radixun eskutik dator IZARO Ondarrure. Sarrerak aurretixaz hartu leikez NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburu dendan 15 euron trukin. Gogoratu be bai, Portuko Ranpan gabeko 10:00 tan hasiko dala emanaldixe.

Ta ezin ixan dozuenak hartu kontzerturako sarreraik, bigarren aukera bat dakazue zapatun (Maiatzak 18). Ez hartu lorik eta di da baten sarrerak hartu lehenbaitlehen!

ONDARRUko GAZTIOK EH Bildu
Arrazoik sobran dakauz datorren Maxatzan 26 xan hautesontzixak gazte bozka ezkertiar, abertzale, feminista eta errebeldez beteteko! Onarte einddakuai jarraipena emoteko, Ondarruko EH Bilduk aurkeztutako zerrendi konfixantza osoz babestu eta bozkatukou!
GAZTION aukeri EH Bildu!!!
Maiatzak 16 (eguena) ZUNBELTZeaz berbetan KAMIÑAZPIn
Alkategaixaz berba etxeko saio bat antolatu dou Kamiñazpiko parkin (eguenin, 19:00 retan). Bertan, herrittarrakin elkarbanatuko dauz Zunbeltzek proiektuk, kezkak, zalantzak, asmuk, iritzixak…

Maiatzan 13 tik 31 ea UNANUE udal musikako ikaslin udaberriko entzunaldixak
Hor behean dakazue egunak tokixak eta ordutegixak emanaldikuk:

Maiatzak 15 etik 23 re: 3. ZIENTZIA ASTI (50 urte Ondarrutarrok itargire alla giñana!) Zientziaren giltzak elkartin eskutik

Hamen egitarau:

JOSE TXIKIXAN etxekun eskertzi
Eskutitz hau jaso dou gure postan:
Kaixo lagunak!
Jose Txikixe zenaren familiari gustatuko litzaiguke nolabait hurrengo mezua zuen aldizkarian argitaratzea. Bere bizitzan zehar oso loturik egon zen Euskal Kultura eta Ezker Abertzalearekin. Horren fruitu izan da bere heriotzaren ondoren jaso dituen omenaldi eta esker onak. Mila esker zuen laguntzagatik. Argitaratzeko textua honako hau izango litzateke:
“Joan den Maiatzak 3a egun berezia izan zen Jose Txikixe zenaren familia kide garen guztiontzako, jende ugari bildu zen bere oroimenean. Zeharo hunkiturik eta harriturik geratu ginen gure Jose Txikixek bere bizitzan zehar landu eta sortu zuen hurbileko lagun taldea ezagutzeagatik. Argi asko ikusi ahal izan genuen jende ugarik asko maite zuela. Bertan maitasun hori baieztatu ahal izan genuen antolatu zenituzten ekintzekin, hala nola, aurreskua dantzatu izana, botatako bertsoa,…
Une latz horietan sendiak asko eskertu genuen bertan azaldutako hurbiltasuna.
Baino dena ez zen bere heriotzarekin hasi, ospitalean igaro zituen azkeneko egunetan ere jende ezaguna laguntzeko prest zegoen bere une latz horiek samurtzeko asmoarekin eta horrexegatik eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotz bihotzez.
Ziur gaude Jose Txikixe ere harro sentituko litzatekeela azkeneko asteetan jasotako gertutasunagatik eta eskaini diozuen omenaldi bereziagatik.
Mila esker bera agurtzera etorri zineten guztioi.
Jose Txikixen familia.”
PENTSIONISTAK gaur be Alamedan egon diz
Betiko jende kopuru (270 bat lagun) batu de gaur be Alamedan Pentsionistan deixai jarraitxuaz. Gogoratu, elkarretaratze honek astelehenero (12 xetan Alamedan) etxen jarraitxuko dabela, pentsiñoi eta bizi baldintzak duinak lortu arte.

Maiatzak 17 (baixaku) Mugimendu tallerra GARAZI ETXABURU AULESTIAz kofrai Zaharrin
