JOSE TXIKIXAN etxekun eskertzi

Eskutitz hau jaso dou gure postan:

Kaixo lagunak!

Jose Txikixe zenaren familiari gustatuko litzaiguke nolabait hurrengo mezua zuen aldizkarian argitaratzea. Bere bizitzan zehar oso loturik egon zen Euskal Kultura eta Ezker Abertzalearekin. Horren fruitu izan da bere heriotzaren ondoren jaso dituen omenaldi eta esker onak. Mila esker zuen laguntzagatik. Argitaratzeko textua honako hau izango litzateke:

“Joan den Maiatzak 3a egun berezia izan zen Jose Txikixe zenaren familia kide garen guztiontzako, jende ugari bildu zen bere oroimenean. Zeharo hunkiturik eta harriturik geratu ginen gure Jose Txikixek bere bizitzan zehar landu eta sortu zuen hurbileko lagun taldea ezagutzeagatik. Argi asko ikusi ahal izan genuen jende ugarik asko maite zuela. Bertan maitasun hori baieztatu ahal izan genuen antolatu zenituzten ekintzekin, hala nola, aurreskua dantzatu izana, botatako bertsoa,…

Une latz horietan sendiak asko eskertu genuen bertan azaldutako hurbiltasuna.

Baino dena ez zen bere heriotzarekin hasi, ospitalean igaro zituen azkeneko egunetan ere jende ezaguna laguntzeko prest zegoen bere une latz horiek samurtzeko asmoarekin eta horrexegatik eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotz bihotzez.

 Ziur gaude Jose Txikixe ere harro sentituko litzatekeela azkeneko asteetan jasotako gertutasunagatik eta eskaini diozuen omenaldi bereziagatik.

 Mila esker bera agurtzera etorri zineten guztioi.

 Jose Txikixen familia.”

Iruzkin bat utzi

Geure jenti atalean

Erantzunak itxita daude.