Zapatun osatuko da Ondarrun udal gobernu gainontzeko herri guztitxan modun. Plenu ekainak 15, zapatun, goxeko 11 etan ixango da kofrai zaharrin, bertan Zunbeltz barriro alkate ixendatu eta zinegotzixak kargu hartuko dabe.

Zapatun osatuko da Ondarrun udal gobernu gainontzeko herri guztitxan modun. Plenu ekainak 15, zapatun, goxeko 11 etan ixango da kofrai zaharrin, bertan Zunbeltz barriro alkate ixendatu eta zinegotzixak kargu hartuko dabe.



Astelehenero latxeik gaur be herriko PENTSIONISTAK Alamedan batu diz pankarta atzin, PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN leluai jarraitxuz. Antolatzallin arabera gaur 272 lagun batu diz. Gora gure edadekuk!

(…..) galdetzen dostenin ia nundik ataten doten inddarra….KEMENA erantzutetzet. Ze bixitxan zir agertzen gatzuzen oztopuai aurre etxeko balixo dau, bestelan zelan ein aurrea oztopuai? Batez be, euki bir de KEMENA gustoko douen hori etxeko bixitxan, bestelan zer dakau? Ezin dosku nortasune kendu! (Nekane Lasarte Makulegi, margolari eta soprano ohia)

SIERRA CEBOLLERA Camerosko parke naturalin da kokatute, RIOJA ta SORIAko mugan. 3 eguneko irteeri antolatu dabe AURRERAkuk ta 125 euron trukin, biaji + 2 lo + 2 gosari eta afai bat eskeintzen dosku ta garrantzitsuena dana, paraje politxak ezautzeko aukeri. Ixena emoteko epi ekainak 13 ixango da betiko tokixan, ANAITASUNA tabernan.

AURRERA KIROL ELKARTIK zabaldu daben mezu:
Domeka honetan Kadete mallako nesken txapelketa jokatuko da Zaldupen, “II. Neskatila Txapelketa”, dakixuenez horrela deitua Ondarroan hainbeste lan egin eta beti itzalin egon dizen neskatilen omenez.
Domekan, 09:00etan hasiko da txapelketi eta zortzi talde arituko diz lehian bi multzotan banatute: SD Eibar, Amaikak Bat K.E., Zarautz KE eta Club BIZKERRE FT A multzoan eta Aurrera KE, Zumaiako Futbol Taldea eta Eibarren eta Bizkerreren beste talde bana B multzoan.
Etorri Zaldupea! Jarraitu dezagun nesken kirolari bultzada ematen, txikitik eragiten!


