
AURRERA K.E. taldin asteburuko futbol partiduk
Honek diz AURRERAko taldik jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

Maiatzak 11 (zapatu) PENTSIONISTAk deitxutako manifestaziñoi DANON eskubidin alde!
Zapatun pentsiñoi duiñan aldeko aldarrixe argi eta garbi entzungo da Hego Euskal Herriko kalitan. Aldakeka soziala behar-beharrezku dou: guazen mobilizatea. Ondarruko hitzordu: Alamedan 12 xetan.

LEISTERKA DENAK ITXAA! Maiatzak 19 xan ARBIZU-LAKUNTZAn
Aurten 1.500 lagunek aringaigan etxi lortu nahi dabe @lasterbidean ekimenin. Bi herrik hartu dabe antolatzeko arduri, Arbizuk eta Lakuntzak, maiatzan 19 xan eingo dan aurtengo ediziñoin. Betiko lez ONDARRUTARRAK lelengoko lerrun eongo gaz, argazkixak erakusten daben latxeik.

Hamen egun osoko egitarau:

Maiatzak 18 (zapatu) 2019ko ANTXOA EGUNE
2o19ko ANTXOA eguneko egitarau aurkeztu dau udalak. Daneta 26 taberna eta 15 elkartek hartuko dabe parte. Iaz ez latxeik aurten pintxo lehiaketi eguaztenin ixango da, tabernaxak eskatu dabelako.

Badator gaztetxeko urteurrena! 13+16=29 urte!
Aurten gaztetxe barrixak 16 urte eingo dotxuz, gaztetxe zaharrak 13 urte eizitxuzen Zaldubiden, danak batute 29urte handi! Zoixonak!
29 urtin zemat ekimen, tailer, kontzertu, hitzaldi, burruka… horrek danak ospatu eta aurrea jarraitzeko inddarrak hartzeko egitarau edera prepara dabe OGAko kidik! Hamen lagaten dotsuau maxatzan 11 an eta 18 rako (antxoa egune) ata daben kartelak!

Maxatzak 11 an (zapatu) eguerdiko 12xetan “Poble rebel” dokumentala aurkeztea etorriko diz egilik, dokumentalan proiekziñoi amatxutakun kolokixo estiloko bat be egongo da gaixan ingurun.

Ta maxatzan 18 xan, Maravillas, Iruñako Alde Zaharreko gaztetxiaz elkartasunin, kontzertuk egongo diz plaza musikan!

ZOIXONAK OGA! ZOIXONAK GAZTETXI! Urte askotako! 🎂
Maiatzak 31 (baixaku) KAMIÑAZPIko PLAY BACK LEHIAKETI 2019
Hamen datoz aurtengo KAMIÑAZPIko jaxak eta urtero lez PLAY BACKa eingo da maiatzak 31 an. Ixen emoti betiko lez AMARRATZA tabernan eta Maiatzak 25 a da azkanengoko egune ixena emoteko. Ez laga azkan eguneako!

Maiatzak 10 (baixaku) Familia eskolako saiu Etxelilan
Gogoratu datorren baixakun, maiatzak 10, familia eskolako saiu eukiko douela Hezkidetza Ondarroaren eskutik, 18:00etan, Etxelilan. Ongun, ‘sexu-genero eta identitate aniztasuna’ gaia landuko dugu. Animatu!

Maiatzak 12 (domeki) Mendi irteera irisgarrixe
Datorren domekan Maxatzan 12 aurreko urtitako ohitxuriai jarraitxuz mendi martxa irisgarrixe eingou. Goxeko 9:30 tan urtengou Alamedatik eta Kalamendire jungo gaz (ezta apunta bir iñun). Bueltan Asterrikan gelditxuko gaz Txirrimorraskikukin euran urteurrena ospatzeko jolasak etxeko. Gero otarteku (bakotxak berana erun birdau) jan eta eguerdirutz herrire buelta. Anima danok! KARENKA Guraso taldi.

2019/2020 ikasturtin matrikulaziñoi zabaldu de UNANUE udal musika eskolan
