AURRERA KIROL ELKARTIK zabaldu daben mezu:
Domeka honetan Kadete mallako nesken txapelketa jokatuko da Zaldupen, “II. Neskatila Txapelketa”, dakixuenez horrela deitua Ondarroan hainbeste lan egin eta beti itzalin egon dizen neskatilen omenez.
Domekan, 09:00etan hasiko da txapelketi eta zortzi talde arituko diz lehian bi multzotan banatute: SD Eibar, Amaikak Bat K.E., Zarautz KE eta Club BIZKERRE FT A multzoan eta Aurrera KE, Zumaiako Futbol Taldea eta Eibarren eta Bizkerreren beste talde bana B multzoan.
Etorri Zaldupea! Jarraitu dezagun nesken kirolari bultzada ematen, txikitik eragiten!