Antolatzallik diñuen latxeik motorrak hasitxe daz berotzen. Ekitaldiz bete beteta eukikou Urrian hasieri (3,4,5 eta 6) eta daneako hasitxe daz lelengoko kartelak lotzen. Hamen dakazue hasierako batzuk.



Antolatzallik diñuen latxeik motorrak hasitxe daz berotzen. Ekitaldiz bete beteta eukikou Urrian hasieri (3,4,5 eta 6) eta daneako hasitxe daz lelengoko kartelak lotzen. Hamen dakazue hasierako batzuk.



Zatozte Ondarroako Dendari Elkartik antolatute Merkatu Txikia eongo da Alamedan, goxeko 10:00 etatik arratsaldeko 19:00 eta.

TURRUNE etxen douenok eta irakurlik oporretan jarraitzen dou Abuztu amaierararte. Udi amaitzen du eta geldike geldike etxeratzeko sasoi allako da, bañe bitxartin inguruk ezautzen eta gozatzen jarraitzen dou. Hamen dakazue ASTURIAS aldeko mendixetatik eta BURGOS aldetik jaso douen mezuk eta argazkixak.
ASTURIAS aldekuk:
“Jaxak eta gero be Picos de Europako mendixetan (Asturias) falta gaskun herritxarrak gogun. Euskal Preso eta Iheslari Politikuk Etxea”
JTK!



Beste honek BURGOS hirixan atatakuk diz. Kuriosu de Burgosko kastilluko miradorin ONDARRU agertzen dala beste hiri batzun artin.



Ondarroa Arraun Elkartik Kontxako sailkapen estropadarako autobusak antolatu dau. Abuztun 29 xan (eguena) ixango da eta Noya eta Alai tabernetan emon bihir de ixena, 10 euron trukin. Autobusak 14:30tan urtengo dabe Astilleruko geralekutik eta 20:30tan bueltatuko diz Donostitxik. Abuztun 27a (martitzena) baino lehen emon bihir de ixena, eta ordainketa egin ixena emoterakun.
Kontxako estropadetako sailkapen proban Ondarroa Arraun Elkarteko neskak eta mutillak parte hartuko dabe. Neskak lehen aldiz jokatuko dabe arraun munduko goreneko sailkatze estropadi eta mutilak berriz 23 urteren ostin histoixi egin nahi dabe osteabe, sailkapena lortuz.
Abuztun 17 xan amatxu zin herriko jaxak eta herrixe beranea etorten dabil ontxe. Udaleko bihargiñak jo ta fuego dabiz lanin. Bestalde herriko elkarte desbardiñak eurak ibili dotxuen tokixak txukuntzen ibili diz gaurko egun guztin. PLAZAGAÑIn euan txozni hustu eta lekuai beran betiko itxuri emoten saiatu diz gaur goxetik. Arratsaldeko 5 etan atatako argazkixe da azpiku.

Beste irudi honek KAFEKO ATZEKUk diz. Bertan ibili dizenak eguerdirako txukun txukun eta topa ben baño hobeto laga dabela esasku. Beatu bestelan.




Amatxu diz jaxak Leokadin near eta erruki guztikin batea. Batzuk penatan, beste batzuk “nahikure” esan eta pozik, biharra einddabenak deskantsa ta aji daukenak rekupera!
Jaxak aurrea atateko norbanako eta talde askoren izerdixe bir ixan da, euran borondatez DANOK ondo pasa ahal ixateko. Askotan jaxan ingurun berbetan gabizenin zeixan urteten doskue “aurten ez da ixe” ero “hau holaik ero bestelaik einbikitxake”… moduko esaldixak. Kritikati ondo da, batezbe jarrera eraikitzailiaz bada baine danok, jende honen biharra, esfortzu… balora bir geunke! Eskerrik asko egitarau antolatzen, txosnak aurrea ataten, plaza gainin biharrin, ekimenetan esko bat botaten… ibili zazen guztioi! Jaxak herritxik eta herrixantzat!
Hamen lagaten douz jaxetan ataten eta jasoten jun gazen argazkixak:

-Andramai egune, gaba:
Marmitxako eintzallin ekipu











Musika plazako kontzertuk



Kuadrilla egune:






Arrantzale egune:
ATAKO BANDAN
























Ta jaxetan ez badiz egon be, herritxar askoren paparretan egon diz gure artin falta dizenak


Ez dazenak gogun eukitxuez lagunak. Hurrengo traguk alkarreaz!

Agur Andramaxak! Datorren urte arte!

Hasi zin Andramaxak, bitxarte honetan egun ezberdinetako argazkixak batzen jun gaz eta hamen lagako dotsuau ekimenan argazkixak eguneka. Gogoratu zeuk be argazkixak ahaldozuzela bixaldu otzara@hotmail.com ea!
Ondo ondo pasa andramaxetan! Ganoraz liga, ezetza ezetza da eta erasotzailik suta! Faltaten dizenak gogun eta geuri defendiuten! Jaxak bai burruki be bai!

























Argazki gexa jaso ahala eguneratzen jungo ga argitalpen hau!

BOLIVIA aldetik dabizen herritxarran mezu jaso dou gaur.
ASKAPENA internazionalista taldiaz gabizen herrittarrak bat etxen dou gaur ospatzen zazen AMNISTIA egunaz. Barrun dazenak eta ihesin dana gogoratzen douz gaurko egunez urtez urte; ta nahiz eta gu BOLIVIA aldeko herri mugimendukin euran egoeri ezagutzen gabizen, PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA! aldarrikatzen dou. (Irudi honek BOLIVIAko senatun, UYUNIko gatzagan eta TITIKAKA aintziran atatakuk diz)


