2018ko urtekarixe salgai da!

Kostata bañe hamen da 2018ko urtekarixe. Inprenti dala, oporrak gañin euazela, artikulun azkan ikutuk zile….. bañe azkanin alla da. Herriko liburu denda desbardiñetan edo ta turismo bulegun topakozue 6 euron trukin Ondarruko Historiazalin Elkartik ata daben liburuxka eder hau. Erosi merezi dau eta.

ONDARROA 2018

Abuztuak 12 (astelehena) konzentri Alamedan. ERASO SEXISTA GABEKO ANDRAMAI JAXAK aldarrikatzeko

Berdintasun sailak gauzatu daben eraso sexistak saihesteko protokoluai jarraituz eta Andra Mari jaxetan inolako eraso sexistaik onartuko ez dala argi uzteko, kontzentraziñoi egingo da abuztuan 12an, arratsaldeko 8 etan Alamedan. Ondarruko jaxetan eraso sexistek ez dauke lekoik. “Horreatxik argi eta garbi esan eta erakutsi bihir dou herriko eremu desberdinetan ez douela inolako eraso sexistaik onartzen eta erasotzailik ez daukela lekoik gure artin”.

ERASO SEXISTEN AURKAKO TELEFONU: 688 772 772

– Ordutegixe: iluntzeko 20:00etatik goxeko 8:00 eta.
– 12 urtetik gorakuntzat
– Zerbitzun atzin indarkeixa matxistan arituk eta adituk dizen emakumik egongo diz.
– Edozein intentsitateko eraso sexistak erregistratzi dauke helburu, besteak beste.

telefonu sexisti