Gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin Lorentzo lagun eukela. 264 lagun kontatxue gaurko enkarteladan ta datorren asteleneako deixe etxen amatxu dabe mobilizaziñoi.

Gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin Lorentzo lagun eukela. 264 lagun kontatxue gaurko enkarteladan ta datorren asteleneako deixe etxen amatxu dabe mobilizaziñoi.

Casa de Galiciak 50 urte betetxuz aurten, eta atzo ospakizun egune euki gendun herrixan. Goxin ekitaldixe Beikozinin, eta eguerdixan bazkaxe. Kalez kale gaiteruk entzuteko aukeri euki gendun, Galiziko eta Euskal Herriko kantak joten. Eta Kantaizekuk be bi herrixetako kantak kanta zitxuen, euskeraz eta galegoz.
Ekitaldixak momento hunkigarrixak euki zitxun, batez be Alejandro Fernández Janoi omenaldixe eitzenin. Jano Ondarrure etorritxako lehenengokotariko galegu ixan zan, eta Casa de Galiciako presidenti urte askun. Gainea Ondarruaz eta Euskal Herrixaz be oso konprometiute dan pertsoni de. Horretxeatxik pentsaten dou merezitxe daukela omenaldixe! Zoixonak Jano! Parabéns!
Eta zoixonak be bai Ondarruko Casa De Galiciai, 50 urtin borondatez einddako bihar guztiatxik! Eskerrik asko!


Hitzaldi interesgarrixe entzuteko aukeri eukikou ongoxe astelehenin arratsaldeko 6:30 xetatik aurrea Beikozinin. Hizlarixe herritxarra ixango da: NAHIA GARTZIA BENGOETXEA edafologu eta gaxe be erakarrixe. Zer ete dabil gure oin azpixetan? erantzuten ahaleginduko da. Guk eztou galduko emanaldixe.

Gaurko osoko bilkuran bozkatu eta onartu de beste lau urtin ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA ixango dala Ondarruko alkati. EH Bilduk 7 zinegotzi eukiko dotxuz, PNVk ostea 6.
Plenun EH Bilduko 7 zinegotzitxik 6 egon diz bozketan eta bardinketi egon da, baine legik esaten daben modun alderdirik bozkatuenan alkate gaixe ixendatu de gobernu buru!
Zunbeltzek eskerrak emon dotse hauteskunditan EH Bildu eta zerrendi bozkatu daben guztiai, eta herrixe herritxarrakin eta herritxarrantzako aurrea ataten jarraitxuko dabela zihurtatu dau!
Beran hitzartzin herrigintzi herrittarrakin etxin garrantzixi azpimarratu dau, alkarlaneako prest dala esan dau eta gogu eta ilusiñoi lehenengo egunin bestekuk daukezela gehitxu dau.
Gogun nahi ixan dotxu euki batxe be etxin eztazenak, bai espetxitan eta bai erbestin dazenak.
ZOIXONAK ZUNBELTZ ETA EKIPO GUZTIAI!









Hamen dakazue aurtengo estropadan egutegixe. Gogoratu EMAKUMIN ligi (ETE) ongoxe zapatun hasiko dala eta MUTILLANA (TKE) hillan 22 xan hasiko dala.

Hamen geure neska/mutillan zerrendi:

Zapatun osatuko da Ondarrun udal gobernu gainontzeko herri guztitxan modun. Plenu ekainak 15, zapatun, goxeko 11 etan ixango da kofrai zaharrin, bertan Zunbeltz barriro alkate ixendatu eta zinegotzixak kargu hartuko dabe.



Astelehenero latxeik gaur be herriko PENTSIONISTAK Alamedan batu diz pankarta atzin, PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN leluai jarraitxuz. Antolatzallin arabera gaur 272 lagun batu diz. Gora gure edadekuk!
