Casa de Galiciak 50 urte. Parabéns!

Casa de Galiciak 50 urte betetxuz aurten, eta atzo ospakizun egune euki gendun herrixan. Goxin ekitaldixe Beikozinin, eta eguerdixan bazkaxe. Kalez kale gaiteruk entzuteko aukeri euki gendun, Galiziko eta Euskal Herriko kantak joten. Eta Kantaizekuk be bi herrixetako kantak kanta zitxuen, euskeraz eta galegoz.

Ekitaldixak momento hunkigarrixak euki zitxun, batez be Alejandro Fernández Janoi omenaldixe eitzenin. Jano Ondarrure etorritxako lehenengokotariko galegu ixan zan, eta Casa de Galiciako presidenti urte askun. Gainea Ondarruaz eta Euskal Herrixaz be oso konprometiute dan pertsoni de. Horretxeatxik pentsaten dou merezitxe daukela omenaldixe! Zoixonak Jano! Parabéns!

Eta zoixonak be bai Ondarruko Casa De Galiciai, 50 urtin borondatez einddako bihar guztiatxik! Eskerrik asko!

WhatsApp Image 2019-06-15 at 13.28.39

WhatsApp Image 2019-06-15 at 12.24.45

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.