

Gaur iluntzin ein dan urteroko ekitaldiko argazkixak:



EZ ZATXUAU AHAZTEN!





Gaur iluntzin ein dan urteroko ekitaldiko argazkixak:



EZ ZATXUAU AHAZTEN!



Irailak 27, baixaku, Txirrimorraskin ixena emoteko lelengoko epi. Apuntateko, beheko lokalin arratsaldeko 17:30tatik 19:00ta.
Erun bir dizen gauzak honetxek diz:
1. Lehenengo aldixe bara: 20€, Osakidetzako txartelan fotokoipixi, argazki bi eta ikastetxin banatutako panfletu beteta.
2. Ez bada lehenengo aldixe: 20€.
Oharra: Apuntateko hurrengoko epi urriak 5a ixango da arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak bitxartin (banatutako panfletutan urriak 6 da ipinitxe, baine txarto da). Ixelako dudaik euki ezkio idatzi lasai Txirrimorraskiko txatea edo korreure.

Ze pentsaten zendun ba, zuaz ahaztute geuazenela? 39 urte behin beteten diz eta TURRUNEko lagun guztin partez belarritxik tengada handi bat bixaltzen dotzuau. Gure posta elektroniku be keike dabil zu zoixontzen ta atzo bertan AITZOLek be gogoratuzkun matxe-matxe zaitxule. Eutsi lagun!

Hamen dakazue Barnetegixan eingotxuen ekintzak MARABILLI festibalan barrun, eta hasteko ongoxe baixakun hillak 27 xan, labur metrai lehiaketako apuntateko egune ixango da.

Kalbaixuta be aia ginan Endikan diru bilketi etxea. Txoixu eta sagardaun truke elkartasune adierazi dabe mutrikuarrak.
Datorren zapatun, hilan 28an, alde zaharrin egongo gaz bono-laguntzak saltzen. Anima ta hurreatu!
Muntaia polizialik ez!


Mijoa auzun, Mutriku-Ondarru bidian, holakoik eztezu topatuko mundu guztian! Holatxen aurkezten dabe euran jaxak. 3 egunetako egitarau antolatu dabe. Ia aurten esaeri ez dan beteten: San Jeronimo txixati!

OSKOLAk (Osasun eskola herrikoia) antolatutako hitzaldixe eukikou ongoxe eguaztenin Beikozinin arratsaldeko 7 retan. ENEKO LANDABURUk zuzenduko dau saiu ta medikuntza konbentzionalak dauken arriskukatxik berba eingo dau hitzaldixan.

Gaur be elkarretaratzi egin dabe herriko pentsionistak. Aldarrikapenak egin eta egoerin barri emon ostin, datorren astelehenin be 12:00 xetan Alamedan batzeko dexe ein dabe.

Ai Antontxu, Antontxu. Garbitxasune berbi ibili eta zentsuri praktika (diktadura garaixin latxeik?). Paetak garbixak euki bir eidou eta… paetak mutu, ala EZ?
G7 ko batzarra zala ta morro puntan pintadi agertu zan munduko mandataxan billeri salatzeko.


ta garbitxasunan atxikixi ipiniaz hurrengoko egunin portuko biargiñak erabiliaz, txukun txukun laga ben morro handiko paetak. Aste bete berandua barriro mural barrixe agertu zan ta ongun barrako agintarixak mezu ezkuta ta paeta holan laga ben. Denbori pasa ta han jarraitzen dau. On kontixu garbitxasun arazoik ezta. TURRUNEtik galdera hau etxen dou: Zeinde arazu garbiketi ala mezu?

Ta garbitxasune bada arazu… porto barrun astin agertu dan gasoil orbanan argazkixe bixaltzen dotzuau. Portu kamaraz jositxe ta iñok ixe ez daki? Zer ulertzen ete dau Ondarruko portuko nausixak garbitxasun berbin ixenin?

Zientziaren giltzak elkartik antolatute, hitzaldixe eongo da Irailak 30 in (astelehena) Beikozinin. “Klimaren aldaketa, uraren ikuspegitik: Nondik gatoz? Norantz goaz?” Galdera horrei erantzuteko, IÑAKI ANTIGUEDAD AUZMENDI (hidrogeologu) eukikou geure artin. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala ta berta ezin bazue jun, periscopen bitxartez ahalko dozuela ikusi zuzenin. Anima eta hurreatu!
