Otsailak 25 in esaskun agur LIBORIOk, herriko bertsolaxak. Askotan entzun ixan douz beran bertsuk herriko ekitaldi desberdiñetan, beti prest eualako esku bat botateko ta nun hobeto beran idazlan, argazki, liburo ta oroitzapenak gordeteko herriko artxibun baño. Etxekukin harremanetan egon da gero gure eskutan lagati berehala onartu ben, aurretik erakutsi ein gentzan gure lanan nundik norakuk. On geuri tokaten gasku klasifika ta ganoraz gordeti gure ondorenguntzako. Herri Memorixi etxen gaz!
Baixaku de barriro, gaur gainea, Preso Politikun Nazioarteko egune be bai.
Koronabiruse dala-eta, egunerokotasunin bizi dozuen salbuespeneko legedixe ondio be gogorra da. Ongo asteburun be ezingo dozue jaso gure bixitxaik, enkarteladaik be ezingo dou ein… baine gure maitxasunak iñoiz ez dau ezautu; ez oztopo, ez barroteik, ez mugaik alkarreaz aurrea eitteko, eta larrialdi egoera honek be ezingo dau gure maitxasun eta alkartasunaz.
Zeuentzat laurontzat… KONFINATAKO HERRITXIK, ETXIN FALTA ZAZENOKANA!
Eta geure konpromizu, askatasuneako bidi alkarreaz eitteku.
Pasan baixakun hasi ginan maitxasun eta alkartasun argazkixak jasoten, eta hamen emaitze. Asko ixan zarie, baine beste askok ezin ixan dabela aittatu nahi dou, gure nausi askok adibidez, whatsapak eta teknologixa barrixan saritatik kanpo dazelako.
Eskerrak emon be bai, Jon Maiai, espreski geutzako kantin aurrin ipiñi douen bertsu eittearren. Plazagainin horrenbeste urte alkarreaz… Entxufik zeozetako balixo biban! Eskerrik asko Jon!
Kanti, SIROKA taldine da, Bihotzetatik zintzilik kanti.
Aitzol, Anartz, Asier eta Ibon, maitxe zaittuau, eta geuaz, ETXIN nahi eta bihir zaittuau.
Apirilak 17 de gaur, Preso Politikun Nazioarteko egune. “Geurik” gogorarazten badouz be, gaurkun, ez douz nahi ahaztu, munduko herrialde desbardinetan, idea politiko askatzailikatxik borrokatzeatxik preso dazen laun guztik.
Larrialdi egoeri dala eta, ezingo dou gaur be enkarteladaik ein preso eta iheslaxan egoeri salatu eta etxin nahi douzela esateko, baine gaur, ordu bardiñin, 19:30etan, Turrunin batuko gaz.
Turrunin batuko gaz, etxin nahi douzelako, eta zuzenin ezin badotsau esan be, badakauelako zelan adierazi.
Anartz, Aitzol, Asier eta Ibon, etxin nahi eta bir zaittuau! Euskal Preso eta iheslari politikuk etxea!
Dimentsiñoi planetaxu hartu daben, osasun larrialdi egoera honek aurrea ein ahala, hausnarketa desbardinak ipiñi doskuz mahai gainin.
Ondorixo globalak eukiko dotsuz eta ezin di aurreikusi danak. Baine dakiauena da; osasun eta zaintza zerbitzuk erabat kolapsa dotsuzela. Ondorio sozial eta ekonomikuk be bistaratzen daz; asko biharretik bota, enpresa txiki eta autonomuk egoera oso larrixin, …
Egoera globalizatu honetan, ondio be kate gogorraua dakau Euskal Herrixan, ez dakauelako Estatu propixoik erabakitxeko ahalmenaz, burujabe. Españiko Estatuk alarma egoerin atxikixiaz ikusi dou zelan 155.a aplika daben autonomixan eskuduntzak (lehen asko ta!) bere einaz. Gainea, berandu eta txarto ibilli di. Baine hori EAEko Gobernuatxik be ahal dou esan. E, Urkullu… Berandu eta txarto, Gobernu Españolan eskutik. Azkanengoko egunearte EAEko hauteskundik eusten, on, egoeri normalizaten dunan mantriaz, ETB lagun… (komunikabide publikun inguruko eztabaidi be, emon bikou egunen baten, edo zuzenin TeleBatzoki ixena ipiñi ETBi).
Hauteskundik ekainin nahi dozuez ein halakoxi… Ez dotsue arduraik ixek. Egoeri normalizaten dala esaten: Benetan? Jenti biharrea bixalduaz osasune arriskun ipiñiaz? Horrei gehitxu biharrin hildako bihargin guztik. Gaur beste bihargin bat hil de Arrigorriagan. Joaquin eta Albertok be, Zaldibarko zabortegixan hile bi baino gehixa daruez lurperatute, eta PNVn kudeaketi horretan be…
“Saldu” asko eta ein gitxi, eta txarto. Autonomuntzako laguntzak? Ze adar jotze da hori… mesedez! Baine AHT bai, hori bai, konfinamendu egoeran be AHTn biharrak aurrea, nahidanbeste langile arrixkun ipiñiaz, herritxarrok ez douen bir abiadura handiko tren bateatxik. Eta milloik eta milloik horretxetan gastauaz, ingurugiro kaltik be ez dotsue arduraik.
3.000.000€ 150.000 autonomontzat. Horrek AHTko 100 metro diz. Ze nezezidade?!
Kulturgintzakuk, dendaxak, baserritxarrak, tabernaxak, autonomuk, kaleratutako langilik, osasun eta zaintza lanetan dabizen biharginak… bixitzen gazenak ez dotsue arduraik. Confebasken eskutik bidi eitteko hautu aspaldi ein zenduen.
EAEko hauteskundik ez dakiau noiz, baine ahalik ariñen nahiko dotsuz ein PNVk. Espero danok gogun eukitxi azken denboraldi honetan, ondio be agerikuaua dan gestinoi nefastu, kapitalan aldeku, danan gainetik diru eta alderdixe. Herri modun gauzak zelan nahi douzen ein, erabakitxeko ahalmenik baik gaz, iñoix baino gehixa burujabetzi bir dou!
Jaurlaritziatxik eta Aldundixatxik berbetan gabizenin, PNVatxik gabiz berbetan, batzutan ahaztu eitten gaskule emoten dau-eta! “Boterin” urte luzez euran era eitten nahi daben guzti! Baine aldaketi posible da, geure eskutan da, eta geure beharrixana da, geure bixitxakin modu duin eta osasuntsu baten aurrea ein nahi badou behintzat. Herri txikixak bixik nahi badouz, komertzixo txikixak zainddu bir douz. Itxi beixak, eta imajina momento baten herriko denda, tabernak… Itxitxe! Edo artista baiko herrixe… Hausnartu daigun beraz geure kontsumo ohitxurak be… Geuandik hasten da eta aldaketi. Ruper Ordorikak kanta baten esaten daben modun: “Zaindu maite duzun hori!”.
Bakotxak ein datxile ein biharreko hausnarketak, eta EAEko hauteskundik ipintxen doskunin, gogun hartu!
Horratxiokan benetan ez zaz ibilliko… ez dakixule zein dan Kitxicook? Kitxarra, Gorka Urresti, edo guk mobilin gordeta dakauen modun; Gorka Jarri Toki. Hauxea, ez dozue ikusi beran rezeta batik ordun? Guk batzuk ein be ein douz…
Gaurkun baine Turruneako bereziki eindako Kitxicook-en saioaz gatoz. Txoi txiki bat bixaldu geuntsan mandatuaz eta… Hamen Turrunero guztiontzat:
Herritxar baten e-maile jaso dou Otzaran, Jaurlaritzik autonomuntzako ata daben diru-laguntzan harire minddute. Ez da gitxiaurako! Lotsagarrixe beste behin be Jaurlaritzin kudeaketi.
Gaur Jaurlaritzik autonomuntzako diru laguntzak ata dotxuz. Geure kabuz negozixuk iñok baño ariñaua itxi genduzen. Hillabete pasa da eta diru laguntzak eskatzeko aukeri eukiko dou. 170.000 autonomo gaz gitxi gorabehera. Eta danontzako 3 milloi €ko fondu. 3.000.000 / 170.000 = 17,64€ Benetan? 3.000€ko kopuru ixangora laguntza altuena. 3.000.000 / 3.000 = 1.000 1.000 lagunek lortuko dabe? Zeintzuk? Ata daben dekretun arabera, ariñen eskatzen dabenak! Benetan? Gazen egoeran apurrak duz banatzea eta gañetik alkarren kontra ibili bigaz? Ia zeñek lortu? Ezta eskubideik! Serixotasun bixkat eta propaganda gitxia!
Aurrea herriko dendari, tabernari, autonomuk! Gu, zeuekin gaz!
Aurten, BOGA martxi apirilan 19an eitteko zan, baine beste makina bat ekimen modun, emerjentzixa egoera hau dala-eta, bertan behera geatu de. Edo-eta hobeto esanda, egungo egoera egokitxu de! Hori da, ze BOGA! alkarreaz eingo dou, bakotxak beran etxin baine… Domekan hitzordu dakau BOGA! martxiaz, edo kirolaz.
Guk listo dakau kamiseti gero!
Jantzi BOGA martxako kamiseti (ez badakazu ez da ixe pasaten) eta eiñ kirola etxin, eta bixaldu argazki edo bideu boga@zubizahar.eus helbidea. Apirilan 19an, domekan, jasotako argazki eta bideuk Zubi Zahar Herri Ikastolako Sare Sozialetan zabalduko dotsuez gero…
Zer pentsaten zenduen, ahaztu ein gaskunela atzo erronki altzati. Ez, Aberri Egunan osteko egune, hausnarketako ibilli gendun. Partehartzi balora, bisitak… eta badakixue zer konturatu gazen? Itxuraik itxura geu baino jankinmin handikuauak zazela, eta gehixen-gehixen argazkixak dazenin gustaten gatsuela. Konfundiu bagaz, esango dozue!
Beraz, domeketan, konfinamenduk irauten daben bitxartin, IÑOR EZAUTZEZU? atala ipiñiko dou martxan, eta ia zeiñek gehixen ezautzen dotsuzen.
Horretaz gaiz, etxin, herriko edo-ta ezker abertzaleko pegatinaik, argazkirik, paperik… agertzen bagatsu, akorda beti geuaz, artxibun beti dakau leku histoixin parte dan horrei tokixe eitteko-eta!