Lagun bat ezkina bakotxin…

PORTUGALgo Krabelinan iraultzin urteurrena dala eta, herritxar batek idatzi hau bixaldu dosku egun bixi douen egorin inguruko hausnarketako gonbidapena luzatuz:

Liluratua geratu omen zen Jose Afonsok emandako kontzertuaren ondotik herri hartan aurkitutako herri antolaketa eta komunitate senaz. Kontzientzia politikoaz eta iraultzaileaz. Lilura horretatik sortuko du, hamar urte geroago 1974ko apirilaren 25ean Salazar diktadorearen kontra abiatuko zen Krabelinen Iraultzari hasiera emateko abisu sekretu gisa erabilitako Grândola, Vila Morena kantua eta aldi berean iraultzaren ikurretako bat izango zena.

Grândola herrixka beltzarana, lagun bat izkina bakoitzean, berdintasuna aurpegietan, herria da gehien agintzen duena”.

2020ko apirilak 25ean, Covid19 gaitzak etxeratuak gaituenean, globalizazioaren adibiderik argiena bizitzen ari gara, mundu guztia, une berean. Gauza harrigarriak ikusi ditugu, Italia iparraldea kasu, Europa eta munduko zonalde industrializatu eta garatuenetakoa, txikiagoa, pobreagoa eta baliabiderik ezean elkartasuna jardunez ulertzen duen Cuba bezalako herrialdea eskertzen medikuak bidaltzeagatik. Maila txikiagoan, herriz herri, erakundeei aurrea hartuta askotan, antolatu diren herritar andana; gure herrian ere, auzokoei erosketekin, erizain eta medikuentzat maskarillak egiten, balkoi eta sare sozialetan askotariko keinuekin, kultur sortzaileen sormenaz, Radixu Irratiako uhinez… guzti hau eramangarriago izan dadin laguntzen.

Halakoetan indartu ohi da komunitate sentimendua, herri sena, agertu lagun bat izkina bakoitzean, zalantza barik bizi dugun krisi hau gainditzeko tresnarik eraginkorrena ere badena. Halaber, krisi larriek parada eskaintzen omen dute ordura artekoa auzitan jarri eta agertoki berriei, paradigma berriei bide emateko. Guztiona, auzolana, publikoa. Elkar zaindu eta sektore zaurgarrienak zaurgarri izateari utz diezaioten ekarpen kolektiboa. Zaldibarren ikusi dugu zerbait pribatua denean, etekin ekonomikoa lehenetsi eta beste guztia, baita langileen bizitza ere zikoizkeriak estaltzen duela. Politika egiteko eta gobernatzeko ereduak haize berriez astintzeko garaiak dira, hautu demokratizatzailea, herritarrak, komunean duguna, komunitatea indartzekoa… finean Grândolan bezala herria izan dadin gehien agintzen duena.

Kontu korrontin enbarguk martxan!

Barrixe irakurriko zenduen komunikabiditan, hasi de Audientzixa Nazionala herriko taberna eta elkartin kontu korrontin enbargu ejekutaten. 2002txik enbargata dazen kontu horretako diruk ostuteko pausu emoten hasi di beraz.

Betidanik era eta kolore diferentitako erasuk jasan douz.

Betitxik herritxarrai zabalik egon dan lokala ixan da TXOKU. Ezker abertzalin topagune, herriko taldiai zabalik egon dan gune aski. Batzarrak eitteko, txokolatadak eitteko, bazkaxak, pankartak eitteko…

“Aurrera beti aurrera!” lagunok. Onarte ez gaittue geldittu eta on be ez dabe gure bihar, borroka politiku gelditxuko. Datorrenai, aurre eingo dotsau, irriparri ahuan, haginak erakusteko beste era bat da-eta!

2020ko ANTXOAdi hamen da

Atzo portuk eukan itxuri ta gaur eukiko dabena ez dauke zer ikusirik. Galiza aldetik hurreatu dizen txalopa mordu bixitxi emongotza gure herrixai. Astelehen goxin urtengo dabe gure arrantzalik antxoa bille itsosa geldi aldi baten ostin. COVID 19 gaxuk plan guztik aldatutxu maiñelantzako, iaz sasoi hontan antxoa asko porturatute euan. Dana da zalantzi aurten, biharra etxeko eri, salmenti zelan eingo dan, arrañe prestateko tokixak nun jarrikotxuen, ez gaxotzeko ibiliko daben segurtasun neurrixak zelakuk ixango dizen, fabriketan zelan eingo daben biharra….. dana da zalantzi, esan latxeik. Aurten ez douela irudi honek ikusiko argi dakau:

Eusko jaurlaritzako arrantza sailak diño dana kontrolpin eida, bañe Gasteiz aldin epeletan dazen “buruzagixak” zer esango dabe ba?

L.A.B. (arrantza arlotik) sindikatuk mezu hau bixalduzku:

Eusko Jaurlaritzak arrantzarako COVID-19 aren protokoloaren gabeziak, antxoaren kanpainiaren aurrean.

Hilabetez geldirik egon eta gero, itsasoratzear dago euskal zerkoko flota antxoaren kanpainiari hasiera emateko. Arrantzako azpi sektore honen flota 53 itsasontzi eta 700 arrantzale inguruk osatzen dute, eta antxoaren kanpainiarako Cantabria, Asturias eta Galiziako hainbat gehitzen zaiela. LAB sindikatutik gogoratu nahi dugu ,arrantzale hauek lanaren berezko zailtasunei aurre egin behar diotela, eta kasu askotan egoera prekarioan egiten dutela lan. Guzti hau kontutan hartuta, arrantzaleek, EuskoJauralitzak COVID-19aren arrantzarako egindako segurtasun protokoloaren baldintza asko, ezin izango dituztela bete salatu nahi dugu. Gainera, protokolo honek ez dio erantzuten sektore honek historikoki izan duen eta COVID-19arekin asko larritu den arazoari, hau da, arrainaren salmenta prezio baxuari. Kontuan izanda arrantzaleek “ a la parte” kobratzen dutela eta lehen sektore honen errentagarritasuna kolokan jartzen duela.Egoera honen aurrean, LAB sindikatutik berriro salatu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzak sektore honekiko erakutsi duen sentsibilitate eza eta gure ustez, arrantzaleen segurtasuna eta lan baldintzak hobetuko lituzketen neurriak proposatzen ditugu:Itsasontziak irten aurretik desinfektatuak izan daitezela, eta arrantzaleek behar dituzten EPIak izan ditzatela.Itsasoratzea era eskalonatuan egin dadila.Itsasoratuko diren arrantzaleei COVID-19aren Testak egitea, tripulazioaren artean egon litezken kutsatze arazoak saihesteko.Arrantzaleak, segurtasun neurriak errespetatzearen garrantziaz kontzientziatu.Arrantzaleak, portuko lanak bukatzean, itsasontzian geratu behar direla kontzientzatu.Arrantzaleen lan egunak mugatu. Lan egun hauek, astelehenetik (10:00etatik) ostegunera (12:00etara) izatea proposatzen dugu.Harrapaketen salmenta ez dadila enkantean egin, orain arte egin den bezala. Honek, ordu berean karga-deskargak egitea eta portuko langile, arrantzale, erosle,… aglomerazioak eragiten dituelako, honek dakarren arriskuarekin.Harrapaketen salmenta itsasontziak lehorreratu aurretik egitea ahalbideratu. Prezio justu batean, espeziearen tamaina, harrapaketak suposatzen duten kostuak (BOE), eta azken 2 urteetan izandako prezioaren bataz bestekoa kontutan izanda.Arrainaren banaketa itsasontzitik erosleari, eta arrain freskoaren salmenta puntuetara eta kontserba fabriketara eramango dituen garraioari, zuzenean egin ahal izatea.Azpi sektorearekin erlazionaturik dauden saregile, neskatila, kofradiako langileek,… behar dituzten EPIak izatea, beraien lana egiten duten bitartean segurtasun eta osasuna bermatuta izateko.Kofradiek, azpi sektorearen zerbitzura dauden instituzio bezala, lan guztien erregulazioaren arduradunak izatea: Harrapaketen kudeaketa, kontrola,salmenta eta banaketa. LAB sindikatutik, ziur gaude inplikatuk dauden administrazioek arazo honi behar bezala aurre egiteko nahia izango balute, aurretik aipaturiko neurri guztiak aplikagarriak izango liratekela. Horregaitik, hemen aipaturiko neurriak lehen bait lehen aplikatu beharko liratekela uste dugu.COVID-19ak sortutakoegoera honek jarraitzen duen bitarteanneurriakmantendu, eta egoeraren aldaketak edo espeziearen kudeaketak horrela eskatuko balute, beharrezkoak diren moldaketak egin beharko liratekeela uste dugu.

Domeketako erronki TURRUNIN. Zeintzuk diz argazkixan agertzen dizenak?

Domeketa pasa dou TURRUNEko erronkak. Beste behin, Ondarruko Ezker Abertzaleko argazki bildumatik ata douz behian erakutsiko dotzuauen argazkixak. Sasoi desberdiñetan atatakuk diz, ia ezautzen dozuen bertan agertzen dizenak.

  1. 1977 xan Donostiko frontoi baten atataku de behian ikusiko dozuen argazkixe. Goxan ezkerreta mutil bakarra agertzen da. Nahiz eta argazkixe illun samarra dan ezautu ixan douenok (on dala gitxi junde gure artetik) di da baten ezautukou.

Erantzune: Jose Mari Argoitia

2. Beste argazki hau 1970 in atataku de. Zeintzuk ezautzezue hamengo argazkixan?

Erantzune: Irune, Itziar,…Imanol Oruemazaga

3. 1.979 xan atatako argazkixe da hau. Iparraldea jun zin herrittarrak dantzan etxea. Zeintzuk daz kaxi eusten?

Erantzune: Kepa Perez Urraza, JoseMari Naberan, Gerardo Garramiola,

4. 1.973 an Asterrikan atataku de beheko argazkixe. Zeintzuk diz dantzan dabizenak?

Erantzune: Estitxu Artetxe eta Andoni Ugartetxea

5. 1.978 xan atatako argazkixe da behian ikusikozuena. Dantzaxan ixenak asma bizue (gaztiauak zin danak be ordun)

Erantzune: Joseba Andoni Agirretxea, Gotzon Itsaso, Mikel Etxaburu,Aitor Urkiz,Kepa Belaustegi, behian Anartz Aranbarri,Gotzon Ferreira

6. Beste hau 1.979 ku de. KRESALA K.E. dantzaxak diz beheko argazkikuk. Zeintzuk ete diz.

Erantzune: Jon Iñaki Alkorta, Aitor Artetxe, Ramon Osa, Andima Lertxundi, X, Ibon Ibazeta, Andoni, behian, Gotzon Itsaso, Koldo Ituarte, Josu Garalde, Mikel Etxaburu, Ferreira, Asier Lertxundi, Anartz Aranbarri

7. Atzerutz eingou 1976 rarte. Tanborradan agertzen dizenan ixen batzuk eskatzen dotzuau. Dale…

Erantzune: Ruben Bilbao, Ramon Osa, Alatz Urresti, Iñaki Arriola, Gorka Urkizu

8. 1.980 re salto engou. Ondarrutarrak diz honek?

Erantzune: Agurtza, Arantza Etxebarria, Amaia Egaña, Lurdes, Karmele Bizkaia eta behian Sorkunde Etxebarria

9. Aurrea eingou denboran. Hamendik aurrea erakutsikotzuauen argazkixak atzokuk dizela esan geinke. Zeintzuk diz Baxonan atatako argazkixan agertzen dizenak?

Erantzune: Juanito, Jose Txikixe, Txapin, Iñaki Burgoa eta Luken Otxoantesana

10. 1.999 atataku de hau. Pikoloz inguratute dazen goi mallako emakumin ixenak esango zendueke?

Erantzune: Karmele Bizkaia, Karmele iparragirre, Sorkunde Santakruz

11. Ze txarangakuk ete diz behian dazenak? Zeintzuk diz ba.

Erantzune: Baraiku, Jose Felix, Pie de Hierro, Elisabet, Ibai, Iera. behian Maribi, Julen Karril, Aramaio, Nekane Euskadi

12. Herriko Takolo, Pirritx eta porrotx zeintzuk ete diz.

Erantzune: Iera Arantzamendi, Oier Lertxundi, Leire Beitia eta Irati Markes

13. Lotsi etxin lagata urten dabe honek. Zeintzuk diz ba?

Erantzune: X, Laiene, X, Bitxore, Mari Paz, Miel Mari

14. Fuolin be badakiauela erakusteko hamen lagaten dotzuau hau. Baloi kuadrau dala pentsaten dabenak be badaz tartin.

Erantzune: Agurtza, Mikel, Salba, Botx, Kirmen, Danel, jarritxe, Ikurne, Aitor,Aitziber Ibaibarriaga, Abel, Ekain, Julen, Gontzal

15. Amaitzeko argazkixe. Honek serixuauak diz (jakintsuk). Esautzezue batenbat?

Erantzune:X, Aramaio, Brontxe, Epi, Kaniki, Ion Kirru, X ,X, X, Zubikarai,, Solabarrieta, X, X, X, X behian, Iriondo, Ruiz, Eider,, Toxu, Azpillaga, Solabarrieta, Zubikarai, Solabarrieta, Julen, Laka, x, Alex pite.