Nundik gatoz? Noa guz? ERRAIAKek erantzune dauke? Hurreatu Etxelila ongoxe baixakun arratsaldeko 6 retan

Nundik gatoz? Noa guz? ERRAIAKek erantzune dauke? Hurreatu Etxelila ongoxe baixakun arratsaldeko 6 retan

Aterkin azpixan eurixai aurrea etxen batu diz gaur herriko PENTSIONISTAK euran eskubidin alde. Gaur be betiko jente kopuru (250 bat lagun) batu dela esasku antolatzalletako batek. Bi urte bete dabe Alamedan batzen ta eztauke errie etxeko asmoik. Zahartzaro duine merezi dabelako danok babesa emon bitzau. AURRERA!

Sarrerak aurretixaz ZURRUMURRU edo NOYAn ahalko diz hartu. Ez bazendueke euran musikaik ezautzen azpixan entzuteko aukeri dakazue euran abestixak.

44 urte pasa diz 1976. urteko Martxoan 3an, Gasteizen, polizi armatuk bost langile hil zituenetik. Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda Zaramagako Asisko San Frantzisko elixan euazen, langile grebalarixan batzar baten parte hartzen. Polizixik elixi gaseatu eta bertan euazenak tirokatu ei zitxuezen; bostak hil zin, egun berin edo ondorengo egunetan. Manuel Fraga Iribarne (P.P. alderdiko sortzalletako bat) zan sasoi hartan Barne Ministru, eta 2012an hil zan, Gasteizko sarraski horreatxik epaitu ixan gabe. Fragaz gain, beste ixen bat euan egoera horren ardurapin: Rodolfo Martin Villa (Sindikatu Harremanetako Ministru).
Egun triste hau gogoratzeko Ondarruko L.A.B. sindikatuk konzentraziñoi eta lore eskaintza bat antolatu dau Martxoak 3 an (martitzena) Monolito aurrin arratsaldeko 7 etan.
Ekitaldi ugari antolatutxue herrixan aurtengo EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNAN ingurun. Gaur bertan, herrittar ugari jun diz Donostin eingo dan LILATOIre adibidez azpixan agertzen dan argazkixan ikusten dan latxeik. Azpixan dakazuen kartelin azaltzen da egitarau osu.


Domeka goxin Alamedan eukikou beste behin MERKATU TXIKIA goxeko 10 etatik arratsaldeko 3 eta. Eguraldi eskasa egon ezkeo Plaza Berdura aldatuko litxake.
Etxe ondun dakauzelako edozertako, alkar ezautzen douelako eta azken fiñin Ondarruai bixitxi emoten dotzelako, ZAINDU BERTOKU!

Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Eup! Bixar, Otsailak 28, arratsaldeko 18:00etan Kofrai Zarrin Apustuetxin Kontrako Plataformi aurkeztukora herrixai. Erozein herritxar gonbidatute zaze etortea, parte hartzea, dudak argitzea… Anima eta etorri! ZABALDU!

Gaur, Otsailak 27xe, 1976an Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku aldarrikatu eben. Españolak Mendebaldeko Sahara abandona eta hurrengoko egunin aldarrikatu eben errepubliki Bir Lehlu herritxik radixo bidez. El Uali 28 urteko buruzagixe ixan zan SEAD aldarrikatu bana, handik denpora gitxire hil zan Mauritanian aurkako ekintza armatu baten.
Gaur egun, herri sahararrak Marokoko estatuandik zapaldute jarraitzen dau. Herrixan beste zati handi batek exilixun, 45 urte baino gexaua Argeliko errefuxiatu kanpamentutan.
Egun hau dala eta Ondarruko saharan aldeko Yaalah elkartik kartel hau ata dau eta Ondarruko Udalak saharar banderi ipini dau mastan. SAHARA ASKATU!


BOZKETA PRESENTZIALA Legebiltzarreko Bizkaiko zerrendi bozkatzeko Ondarruko bilgunin ongoxe eguenin (O-27) arratsaldeko 6 etatik 7:30 ta eta modu telematikun elkarrekin.ehbildu.eus|en.
