Ondarrun be hondartza jun gaz!

Ezin gendun hutsik ein, gaur be Arrigorriko hondartza hurreatu gaz PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! aldarrikatzeko. Oñez lurretik ta txalopetan itsosutik han eonga beste urte batez, tartik lagata, maskarillak soñin (nahiz ta batzuk etxin geatu bihir ixan dizen derrigortute) herrixai buelti emotzau pankartak eskutan gero Saninazio kalin amaitzeko sardiña janin. Ekimen honeaz amaitzeko desiaten gazelako, DANAK ETXEA ahalik eta ariñen!

ASTERRIKAn Abuztuak 7 xan(zapatu), GURE ETXE BUELTAKO AZOKA!

ASTERRIKA aldetik mezu hau zabaltzeko eskatuzku ta gu geure irakurlin esanetan gazelako hor du:

Nobedade modun aurten Asterrikan bigarren eskuko, bertako produktun eta eskulanan azoka bat antolatu dou abuztun 7 rako, goxeko 10:00etan hasiko dana. Berreralbiltxin aldeko apostu gerua ta garrantzitsua ixan bir dela uste dou eta animaten dou jentik be horretxeaz bat etxea.Auzoko elkartin albuko parkin eingo dou azoki eta elkartin txosna zerbitzu be emongo da pintxo ta guzti! Kanpun ixango da, covid arauak zaindute. Eurixe baleo, egune atzeatuko litxake.
Anima eta etorri gure etxe bueltako azoka!

AITZOL ETXABURU ARTETXE lekuz aldatu dabe.

Berak eskatute ta nahiz eta lehen baño herritxik apartia egon, AITZOL Lannemezango kartzela aldatu dabe. Len, Mont de Marsanen (260 km) euan ta on Lannemezanen da (330 km) bañe kartzela barruko baldintzak hobik dizela ta hartu dau erabaki hau, beste kide batzukin batea.

Udi sasoi aproposa ixaten da falta dizenakin gogoratzeko eta lau lerro idazteko karta bidez, hori dala ta hamen lagaten dotzuau herrittarran “helbidik”. Seguru gaz barrun dazenak eskertuko dabela.

Hamen da plaiko zubixe!

Halako baten alla da Plaiko zubixe herrire. Herri guzti zain euan noiz allako ta… hamen da. Sare sozialak ikusten eonga ta argazki ta bideo muntu ikusi dou beran etorreri jasoten ta guk (gexen bat herritxik kanpun dazenantzako) batzuk altzati pentsa dou TURRUNEa.

ITZIAR IRUSTA ARGOITIA lagune ta kidi jun gasku!

Gaurko egunak albiste txar bat ekarri dosku, ITZIAR junde gure artetik 67 urteaz, bixitxako sasoi ederrenin.

Ondarruko EH Bilduk agiri bat ata dau sare sozialan bidez bere atsekabi erakusteko:

Emakume langile eta zintzu, ezkertiarra eta idea argiku. Bihar ederra ein ban Ziortza-Bolibarko udalin eta azkanengoko hauteskunditan Ondarruko zerrendakide be ixan gendun.


Eskerrik asko Itziar, eta muso handi bat etxekuai!

2019ko udal hauteskunditan herriko zerrendan juteko baiezko borobille emon ban, ta nahiz eta zerrendan atzealdin kokatute egon (12.) ilusiñoi handixe ipini ban taldin lana etxeko goguaz. Gero hainbat ekimen ezberdiñetan be ikusi ixan dou: Gure Esku Dagon ekintzetan, Bittore Lakan muralin beran aportaziñoi emoten, aringainga taldin…Beti esko bat botateko prest.

Etxelila ingurun ibili dizenak seguru gogoratzen dabela Itziat hitzaldixetan edo ikastarutan edo talde lanetan, aringainga taldin….Emakume geldi ezine, langilli, gozu, beti errespetuz eta laguntasunetik. Bittore Lakan omenez, 14 lagun batu zin hilabetitan tzir eskuz baldosak etxen ikasteko, eta bai ein be elegante! Tartin euan Itziar bera. Iraileko azkanengoko eguraldi ederreko asteburu aprobetxa ben, boskote bat kalea urten eta Bitxore gogoratzen dozkun irudixe herrixan ipintxea jun.