
Jatorri desbardiñetako Ondarrutarrak batu gaz gaur eguerdixan Alamedan ABDOULAYE DIOME arrantzalin herixotzi salatzeko. Alkati eta kontzejalak eta Senegaldarran komunidadeko partaidik euki dotxuez pankartak eskutan eta atzin pillo bat herrittar euazela. Ordu erdi inguru egon ostin bertan (truxuk botaten euazela) Udalak 7 puntuko irakurketi eindau: familixiai eta komunidadiai elkartasune erakutsiz, bi eguneko dolu egune be ipini dau herrixan herriko ikurrak masta erdixan eongo diz hildakun omenez, beran eskutan dan laguntzi emoteko prest dala azaldu dau eta holako istripuk saihesteko segurtasun laborala daruen instituziñoiai zorrotzaua jokatzeko eskatu dotsa. Udalan ondoren Senegaldar komunidadeko kide batek berba einddau eta eskerrak emotza Ondarruko herrixak momento gogor honetan emondako babesaatxik, bañe hori esanaz batea istripu argitzeko eskatu dabe. XXI. mendin biharrea jun eta bixitxi galtzi ezin dalako onartu. Txalo artin amatxu de ekimena.






