Gurasuntzako hitzaldi bat antolatu dabe eta gai garrantzitzuatxik berba eingo dabe Urriak 27 xan arratsaldeko 5 etan Zubi-Zahar ikastolako jantokixan. Hitzaldixe CARMEN ANDERSONek (DISLEGI elkarteko kidi) emongo dau. Hurreatu entzutea!

Gurasuntzako hitzaldi bat antolatu dabe eta gai garrantzitzuatxik berba eingo dabe Urriak 27 xan arratsaldeko 5 etan Zubi-Zahar ikastolako jantokixan. Hitzaldixe CARMEN ANDERSONek (DISLEGI elkarteko kidi) emongo dau. Hurreatu entzutea!

Irakasli: Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikarixe eta NOKA talde feministako kidi
Ikastaruai buruz: Feminismu gorakada handiko unea bizitzen ari da, eta adin guztixetako emakumk hurbiltzen ari dira mugimendu horretara. Hala ere, askotan, eztabaidak oso eskuragarriak ez diren eta nahiko konplexuak diren kontzeptu eta ideiez beteta daude, eta horren ondorioz, ez dira beti ulertzen. Tailer honen helburua da feminismoaren oinarrizko kontzeptuak eta proposamenak ezagutzea modu erraz eta ulergarrian. Lan egingo dugu parte hartzeko metodologiaren bidez, une teorikoagoekin uztartua.
Egutegixe: Urriak 29 eta 30 Ordutegixe: 17:30-20:30 (baixaku) / 11:30-13:30 (zapatu) Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 5 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK eguerdiko 12 xak puntun. PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN! pankartin atzin batu diz gaur 161 lagun ta 20 minutuko geldialdixe ein ondoren ta daruen borrokin ingurun albistik zabaldute amatxu dabe gaurko ekimena, datorren astelehenin osteabe bertan batuko eidiz esanaz.

Datorren eguenin (U-21) herri batzarra eingou Kofradi zaharrin arratsaldeko 7 retan HERRIGAIA ponentzixin ingurun hausnartu eta eztabaidatzeko. Hizlari lez JOSEBA PERMACH eukikou ta Durango eta Oiartzungo udako Topaketetan ehunka militanten ekarpenakin ondutako ponentzixi atxik berba eingozku.On herriz-herri eztabaida fasin segi eitten dou ta Ondarruai be toka gako hausnartzeko egune.


42 urte pasa diz Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hil bela Guardia Zibilak Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrixan. Hasieran ETA erakundeko militanti eta gero Komando Autonomo Antikapitalistetako erakundeko partaidi. 1977ko sasi indultuaz kalea urten ban azkeneko presu ixan xan “Ondarru”. Bi urte geruaua hil ben Guardia zibillak.
Argazki honetan ikusi leike herrixak zelako berotasunaz hartu ban Fran 77ko amnistixiaz urten banin. Berauako argazkixan Franen hileti.




Ixez, Ondarruko Ezker Abertzalik memoixa kolektibun ingurun etxen dabilen lanketin barrun, oroimen plaka hau ipini ban Fran jaxo zan etxin aurrin.
Plaka horretan QR kode bat agertzen da, hori eskanea eta wikipediako Franen orrialdea bideratzen zatxu: https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Francisco_Aldarondo_Badiola

Batzuk inposatu nahi doskun errelato bakarran aurrin, memoixa kolektibu osatzi gelditzen gazku. Etorkizuneko belaunaldixai iraganan inguruko trasmisiñoi etxi geure esku da, bestelan etsaixak eingo dotsa.
Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologian lizentziatu, literatur kritika feministan formatute eta Skolastikako kidi. Egutegixe: urriak 15, azaroak 12, urtarrilak 14, otsailak 11, martxoak 11 eta apirilak 8 (baixakuk). Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikula: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Beste emakume bat eraila Euskal Herrixan.
Martitzenin emakume bat hill ben Gasteizen ta hori salatzeko konzentraziñoi bat eingo da ongoxe zapatun (U-16) Alamedan eguerdiko 12 xetan. Aurten, bost emakume hil dabe indarkeixa matxistin eragiñez Euskal Herrixan.
Nahiku de! Danok kalea!
Gora borroka feminista!

SAREk manifestaziñoi nazionala antolatu dau Urriak 23 rako (zapatu) Ibilian ibilian ETXERAko bidean lelopin. Ondarrutik autobuse atako da berta juteko eta ixenak emoteko ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan eukikozue aukeri. Autobuse Zaldupetik urtengo dau arratsaldeko 3 retan. Euskal presuk ondioik bixi dotxuen salbuespenezko neurrixak bertan behera lagateko garaxe da, bidi etxen hasitxe gaz, bañe ondioik bide luzi dakau alkarreaz etxeko. DANAK ETXEA EKARRI ARTE, JO TA KE!

Datorren astelehenin Urriko Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe eukikou Beikozinin arratsaldeko 6,30 tan. Hizlarixe, IÑAKI INTXAURBE ALBERDI antropologu ixango da eta Paleolitoko espeleologixin ingurun berba eingo dau. Bertan ezin badozue egon, youtubeko kanaletik be entzuteko aukeri eukikozue.

Ernaiko gaztik deixe ein ein dabe, Urriak 12an eguerdiko 13:00etan Alamedan eingo dan eskualdeko mobilizaziñoin parte hartzea.
Faxismo españolaz apurtu bir douelako ta jai egun honek ordezkatzen dabena lotsagarrixe dalako, gaztik argi diñue: INDEPENDENTZIXI!


Euskal Herriko herri ezberdinetan burutuko dizen mobilizaziñoin harire, ekimen ikusgarri hau ein dau Bizkaiko Ernaik Lemoan. Bando frankistin oroimeneko 10 metroko gurutzi bota dabe: