2023 IBILALDIA Ondarrun engo da ta hori dala ta lelun bille dabiz.Animaten zaz proposamenen bat etxea? Baiezku bada erantzune, bixaldu: ibilaldia23@zubizahar.eus korreo elektronikure urtarrillan 28 baño lehen.

2023 IBILALDIA Ondarrun engo da ta hori dala ta lelun bille dabiz.Animaten zaz proposamenen bat etxea? Baiezku bada erantzune, bixaldu: ibilaldia23@zubizahar.eus korreo elektronikure urtarrillan 28 baño lehen.

Otsaileako kontzerto polit bat antolatuzku Portuko Ranpako lokalin, PASADENA eta Habi taldikin. Berta juteko sarrerak, Zurrumurru liburu dendan eta Noya tabernan eukikozue saltzen 8 euron trukin.
PASADENA taldi ez dozuenok ezautzen, azpixan entzungo dozue eurak etxen daben abesti bat. Merezi dabe entzuti!

22. KORRIKAn ibilbidi ezagutzea emon dau gaur AEKk. Ondarrure Apirilan 7 xan allako da (eguena), gabeko 22:39 tan. Berritxu aldetik etorriko da eta Mutriku alderutz jungo da gure herritxik pasa ondoren. Gogoratu 22. KORRIKA Martxoan 31 tik Apirilak 10 ea bittartin eingo dala ta Amurrixon hasi ta Donostin amatxuko dala (2.180 kilometro ein ondoren). Hasi preparaten, badator eta!

GURE ESKUk zabaldutako Tripontzian sari nagusixe 21443 zenbakixan ‘Behe Nafarroa’ seriei tokatu gako; Galdakaon (Bizkaia) saldu de. Bigarren zenbaki saridune 14148 da, eta Arrasaten (Gipuzkoa)*saldu de.
Zoixonak irabazliai!
Tripontziaz, batzuk saridun eta danok irabazle!

Zapatuko manifin ostin gaur Alamedan batu diz osteabe herriko PENTSIONISTAK. Gaur 163 lagun ixan diz bertan egon dizenak pankarta atzin 20 minutuz , bittartin zapatun ein zin mobilizaziñoin inguruko baloraziñoi eindabe. Datorren astelehenin be han eongo dizela baieztatu dabe, JO ta KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe gaurko enkarteladi.

Ondarruko Udalan kirol sailak, herritarrengan aire libreko kirola bultzateko helburuaz, duela urte batzuk egin latxeik, mendixan erronki ipiniko dau martxan. Zer ein birdan bertan parte hartzeko? Oso erreza da, Jun edonungo mendire eta ata argazkixe. Gero bixaldu komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikure eta listo. Hillero zozketa bat eingo dabe argazkiak bixaltzen dabenan artin! Gozatu mendixaz eta bide batez erun oparixe!

Gaur eguerdixan kalea urten dou, pentsiodunen mugimenduk deitxute, pentsio sistema propio baten defentsan. Mobilizaziñoi jendetsuk eindiz Hego Euskal Herriko hiriburutan eta herri handi desberdiñetan. Mezu argixak bixaldu douz: PENTSIO ERREFORMIA EZ! PENTSIO PUBLIKUK ETA DUINAK! eta 1080 EURO GITXIENEZ!
Hamen Ondarrun ein douen mobilizaziñoin irudixak. Antolatzallin arabera 375 lagunek hartu dou parte Zaldupetik Alameda ein douen ibilbidin.






Gaurko mobilizaziñoiaz ezta ixe amaitzen, bide bat eindou eta aurrea jarraitzeko indarra erakutsi dou. Astelehenin osteabe Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan, gaurko helburu bardiñaz. JO TA KE LORTU ARTE!
Tokomotxo KPI, genero arrakala+pentsio minimukin AMATXU, Erretiru EZ atzeatu, plan pribatuk EZ sustatu. Pentsiodunak 4 urte darue borrokan helburu honek lortzeko. Arrazoik soberan daz: Gaur (U-15) DANOK KALEA! Egin dezagun posible EHxan.

Honek ixango diz ongo egunetan AURRERA K.E. ko talde desberdiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Katun ingurun herrixan dan egoeri konpondu eta irteera bat topateko antolatu de batzar hau. Babestu (katun ingurun sortu dan elkarti) eta Gureak ek antolatu dabe planan aurkezpena eta Ondarruko udala laguntzaille lez agertu de. Batzarra kofrai zaharrin (2. solairun) ixango da aratsaldeko 5 etan.
