Gaur eguerdixan kalea urten dou, pentsiodunen mugimenduk deitxute, pentsio sistema propio baten defentsan. Mobilizaziñoi jendetsuk eindiz Hego Euskal Herriko hiriburutan eta herri handi desberdiñetan. Mezu argixak bixaldu douz: PENTSIO ERREFORMIA EZ! PENTSIO PUBLIKUK ETA DUINAK! eta 1080 EURO GITXIENEZ!
Hamen Ondarrun ein douen mobilizaziñoin irudixak. Antolatzallin arabera 375 lagunek hartu dou parte Zaldupetik Alameda ein douen ibilbidin.






Gaurko mobilizaziñoiaz ezta ixe amaitzen, bide bat eindou eta aurrea jarraitzeko indarra erakutsi dou. Astelehenin osteabe Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan, gaurko helburu bardiñaz. JO TA KE LORTU ARTE!