JESUS MARI MARURI OLABARRIA “FIRPO” junde gure artetik!

Ez genkixen beran ixenik, gutzako FIRPO zan eta atzo ixil ixilik jun zan gure artetik 72 urte ta gero. Gazte askorek ez dabe beran fazetaik ezautuko, gutzako geure “artifizieru” ixan da urte askotan. Zemat bolandera bota daben ez genduke jakingo zenbatzen, herriko jaxetan, Korriketan, Herrera de la Manchako martxetan… Ogibidez baxurako arrantzali, Ondarru alaitzen eta erromexetako saltzeru doktorau, JO TA APURTUko kuadrilliaz antzarretako txapeldune, txarangiaz herrixe dantzan ipintxen txapeldune, Preso ta Iheslaxan aldeko mobida guztixetan lelengoko lerrun, Olentzeru eruten, herri harresixan hutsik ein baik…Bixar arratsaldin elizkizune ta gero agurre eingotze lagunak elixopin. Betirarte lagun!

Gaur IBON IPARRAGIRRE BURGOAn egune da, ZOIXONAK!

Atzo zalakun gaztetxe zaharrin kontzertuk ikusten geuazelakun… Pizzeixan traguk hartzen… urtik aurrea duz lagun. Gaur beste urte bat gexa beteten dozu (48 gure kontutan) eta herrixan zure hutsuni igarten dou, beti makinaten, zure ezinegona azaldu nahixan. Gogoratzen zaz Rosa de las Españasei monta zentzan zirku? On be zetan ete zabiz? Osasunako kamisetiaz? Baloi zer dan badakixu ala?. Bueno lagun Turruneruon partez, Zainddu. OSASUNE ta ASKATASUNE!

IPARRAi idatzi nahi ixan ezkeo, hau de beran “helbidi”:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA

BESARKADA ETXEA

Juntas generales kalea 61

01010

Vitoria-Gasteiz (Araba)

TEKNOLOGIA DIGITALEAN AHALDUNTZEA ikastaru Etxelilan!

Teknologixa digitalin ahalduntzeko ikastaru be eukikou urtarrillin, Alaiondo Kooperatibako Ohiana Calparsoroaz.

Teknologixa digitaletan ahalduntzi garrantzitsu de genero arrakala digitala desagerrarazteko bidin. Emakume askok teknologiekiko sentitzen daben barrera hein handi baten beldurrak eta familiarizazio ezak eragine da, eta horren aurrin tresnak eta baliabidik eskeintzi da bidi gure ustez. Ikastarutan zenbait ariketa praktikun bidez eguneroko bizitzan erabilgarrixak dizen ekintzak eta prozedurak Interneaz zelan ein ahal dizen ikusiko dou.

Elkarte desberdiñetako zozketan zenbaki irabazlik!

Gaur guk dakiauenez behintzatz, herriko hiru elkarte desbardiñen zozketak ein diz. Hamen erakusten dotzuau euran zenbaki irabazlik:

Hasteko ARNASA elkartik kalekutzeko eskillaretan otzara eder bat zozketatu dau.

ta hau ixan da zenbaki irabazli eta ordezku

Beste alde batetik TXIRRIMORRASKIn otzari be gaur zozketatu dabe
Ta amaitzeko Arraun elkarteko otzarin zozketako zenbaki irabazli

Abenduak 24 (baixaku) OLENTZERO be enkarteladan!

Urtero etxen douen ibilbidi engou ongun be gabon egun illuntzin, Zubi Barritxik Alameda arte OLENTZEROaz batea. Urteroko eskakizune engotzau aurten be, DANAK ETXEA! etorri birdizela eskatzen. Gogoratu 7:30 tan hasiko dala ekimena.

Ondioik be lagun asko daz etxetik kanpun, gexenak kartzeletan bañe beste jende mordo bat mundun tzir

Ta falta dizen guztikin gogoratzeko aurten be Kofrai Zaharra argiztatu dabe.