Irailak 26 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin: Incertidumbres y certezas sobre Microplasticos y sus riesgos

Kurtso barrixe hasten dabe Zientziaren giltzak elkartekuk. Irailan 26 xan emongotze hasieri euran hitzaldixai ta hasteko, Miroplastikukatxik eingo dabe berba. Hizlarixe JUAN JOSE IRUIN SAINZ kimiku ixango da. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Anima eta hurreatu entzutea, gai interesgarrixe dala pentsaten dou guk eta.

Liburuen amuak 2022-2023

Beste urte batez Udalak Liburuen amuak ekimena eskeintzen dosku irakurti gustoku douenontzat. Zer ezaugarri dauke? Bost liburu proposatu dotxuez jendartin komentateko, bost hillabetitako (urria, azaru, otsaille, martxoa eta maiatza) azkan zapatutan goxeko 10 etatik 12 xak bittartin, Udal liburutegixan batuko diz Joxemari Urteagak zuzendute. Hasteko, Eider Rodriguezen ERAIKUNTZARAKO MATERIALA liburu ixango da lelengoko, urrixak 29xan. Idazli bertan eongo dala baieztatu dabe. Lotsak etxin laga eta anima!

42 urte pasa diz Angel Etxaniz Olabarria faxistak erailbenetik.

42 urte beteten diz gaur (abuztuak 30) Angel Etxaniz TripleA ko paramilitar faxistak erail ebena.

Herrixan oso ezagune zan Angel, Frankismun kontrako militante abertzali zalako, Aurrera kirol elkartin oso inplikata eualako, kirolzali zalako…

Herri Batasunako militanti zan eta beran jardun politikuatxik hainbat mehatxu jaso ixan ban, atxiloketak eta torturak be jasan ban, bera erahil ben eta beran lantokixe zan 34klubai be behin baino gexauatan eraso eitzen. 1980ko abuztun 30 goxaldin enkaputxatako gixon bi sartu eta hamarnaka tiro bota dotsen Angelei eta bertako beste hiru biharginei. Angel momentun hil zan eta beste 3 lagun zauritxute erun eben ospitxalea, bat larri. Triple Ako txakur paramilitarrak euran gain hartu ben erailketa hau, <<por rojo y separatista>> hil ebela esan ben euran komunikaun.

Gaba guztin herriko kanpai eta turrune martxan egon zin eta hurrengo egunetan hainbat protesta burutu zin.

Justizixaik ez da egon sekule Angelentzat, beran hiltzailik estatu terrorismuk babestute inpunitate osuaz bixi ixangozin seguruena, horren adibide argiketa ofizialik ez zala ein sekule.

Angelen histoixi wikipediako lotura honetan da xehetasun gehixauaz azaldute.

https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Angel_Etxaniz_Olabarria