
Golpe gogorra jaso dou gaur arratsaldin jakin douenin gure ROSA jundela gure artetik. Bagenkixen osasun aldetik makal ebillela, bañe ez gendun pentsako holako arin ixango zanik agurre. Askok Patxin andra lez ezautuko zenduen, beste batzuok Xabin ama latxeik ezautuko zenduen edo… gutzako ROSA zan, beran nortasunaz. Farmazexako mostrador atzin biharrin ezautu gendun hasieran, gero Institutuko garbitxasunaz arduratzen zan emakume langilli, Euskal Herrixak bixi ixan daben gatazkin sasoi gogorretan GURASOAK taldin jo ta su ibilli zan, gero Xabin jun beharrak eta ondorengoko atxilotualdixan ez zan kikildu eta egoeriai aurrea etxi toka gakon (ez dakiau nundik ataten ban inddarrak).
Raru eingoazku bera ez ikusti Alai tabernako terrazan lagunakin herriko gorabeherak alkarrei kontaten, edo hillin azkanengoko domekan PRESO ta IHESLAXAN aldeko diro laguntzak jasoten mahai baten ondun. Beraz bixitxako momentuk guaz gelditzen diz eta beheko argazkixak diz horren señale. Etxekuai muso handi bat eta besarkada estu. Gorputzez jun zaz bañe gure memoixan gelditxu zaz betirako, Matxe zatxuau ROSA!






