Ondarruko EH Bildu Brankaz ABANTE!

Ongo aste bukaeran, Ondarruko EH Bilduko kidiok motorrak berotzen ipini douz. Zapatu arratsaldin Kofrai Zaharrin batu giñan kurtso politiko barriko azalpenak entzuteko eta geure artin eztabaidatu gendun hamendik aurreako pausuk zelakuk ixan birdizen.

Gaur beste alde batetik, ABANTE emotzau txalopiai datorren zapatun Bilbon eingo dan manifi sustatzeko. Autobusin ixena emoteko zerrendak zabaldute daz herriko hainbat lekutan. EUSKAL OLATU GELDI EZIÑE DA!

Eh Bildun deialdixak Ondarrun. Herri batzarra eta argazkixe

Eh Bilduk zitxa garrantzitsu bi daukez herrixan datozen egunetan. Batetik Azaroak 5in (Zapatu) herri batzarra egongo da 17:30 etan Kofrai Zaharrin. Batzar honetan 2023ko udal eta foru hauteskundik ixango diz ardatz nagusixe.

Bestetik, Azaroan 6an (Domeki) 12:00etan Itsasaurren da zitxi Azaroan 12ko manifestaziñoi nazionaleako deixe etxen argazkixe atateko.

Alamedako PENTSIONISTAK kalin egon diz gaurbe!

Urrixe amaitzen da eta herriko PENTSIONISTAK Alamedan batu diz beste behin. Jun diz beruk ta txaketak ataten hasi gaz bañe atxikirik baik Alamedan ikusi douz gaur be pankarta atzin gure helduk. Gaur 132 lagun batu eidi esasku antolatzalletako batek, helburuk argi dauke, IPC REALA, PENTSIÑOI PUBLIKUK ETA DUIÑAK, GENERO ARRAKALA EZABATU…Borroki eiñaz, gauza batzuk lortzen diz, Borrokaik baik ixer bez! Datorren astelehenin be han eongo eidiz diñue, JO TA KE LORTU ARTE!

Azaroak 5 (zapatu) liburu aurkezpena Zurrumurrun: ALEMANAREN MAMUA

Liburu barri baten aurkezpena eukikou datorren zapatun eguerdiko 12 xetan ZURRUMURRU liburu dendan. JON ARRIZABALAGA GONZALEZek idatzitxaku, ALEMANAREN MAMUA izenburu daukena. Liburu oso hurreku eingo gasku, bai kokalekuz eta baitte be gaixan ingurun. Markiñar zahar askok ezagutu ben Aleman baten histoixa hurbilleku….ta gexa jakin nahi ezkeo, jun entzun eta erosi liburu.