URA MOZTEaren MEHATXUA BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAREN ALDETIK

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren gutuna jaso dute egunotan Ondarroan desobedientzia fiskala egiten duten herritarrek. Hamar egunetan zor dutena ordaindu ezean ura moztuko zaiela esan zaie bertan.

2005etik datorren gaia
2005eko urtarrilaren 1ean abiatu zuten Ondarroako hainbat herritarrek Udalarekiko desobedientzia fiskal kanpaina, Eskubiderik ez, betebeharrik ez leloagaz.
Modu horretan «apartheid egoeraren salaketa praktikoa» egiteko deia zabaldu zuen ezker abertzaleak. Horren jatorrian 2003ko udal hauteskundeetan gertatutakoa zegoen: Espainiako Alderdiaren Legea indarrean ezarri eta hainbat udal hautes zerrenda legez kanpokotzat jo zituzten. Tartean zegoen Ondarroako Herriarentzat hautes zerrenda. Botoen arabera zegozkion zinegotziak aulki eta erabakimen barik geratu ziren Udalean. Hortik aurrera hasi zen ezker abertzalea «boto emaileen eta hautetsien eskubide urraketa» apartheid politiko legez definitzen.
Hainbat eratan salatu zuten egoera, udalen barruan zein kaleetan. Ondarroan, mobilizazioez gain, desobedientzia fiskalaren bidea hasi zuten, «udalean ordezkaritza demokratikorako eskubidea urratuta egonik, herritar modura dauden betebeharrei be uko egiteko» deia eginez. 200dik gora herritar hasi ziren udal zergak eta tasak ez ordaintzen.
Gesmunpal eta Partzuergoa
2008-2009 artean, Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak pilatutako zorra kobratzeko enpresa espezializatu bat kontratatzeko asmoa agertu zuen. Horretarako Gesmunpal kobraketa enpresagaz ipini ziren harremanetan. Azkenean, baina, kobraketa modu horrek ez zuen egin aurrera.
Izan be, ezker abertzaleko hautetsiek batzar batean azaldu zieten Gesmunpal enpresakoei «Ondarroakoa ez zela zorpetze arrunta, arazo politiko bategaz lotutako desobedientzia kanpaina bat baino». Orduan, Gesmunpal ez zen sartu Ondarroako kobraketa egitera.
2009an, azkenik, zor ziren tasa eta zergen auzia Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailaren esku utzi zuen Udal Kudeaketa Batzordeak.
2010eko urtarrilaren 1etik, uren kudeaketa osoa (edateko ura eta estolderia), eta zabor bilketa zerbitzuaren fakturazioa eta kobraketa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren esku geratu zen, Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeagaz egindako hitzarmen baten bidez.
Orain, Partzuergoa izan da desobedientzia fiskala egin dutenei gutuna bidali diena. Hamar eguneko epea eman die bertan zor dituzten tasak ordaintzeko, bestela ura moztuko zaiela esanez.

Horren aurrean zer egin erabakitzeko asanblada deitu dute datorren astelehenerako.

  • Asanblada, azaroak 15, astelehena, 19:30, Txokoan

HERRITXARRON ANDRAMAXAK 2010

Azkenean andramaixak normaltasun osoz ospatu dugu ondarrutarok (nahiz eta bakar batzuk ez zuten nahi halan ixati). Pare bat argazki horren adibide. Pilla bat ekitaldi egon dira,eta jendea pozik geratu den itxura emoten du. Badakiau gauzak hobetu leikela eta hutsunik aztertu eta datorren urtekuk hobetuko douen esperantziaz, leokadik diñon bezala, gora herritarren andramaixak 2011.

MENDEXA-ONDARRU MENDI MARTXA

Uztailak 24, Zapatu, Herri borondatearen aldeko Mendi Martxa, Mendexa-Ondarroa.
-Goxeko 10etan Mendexatik irteera.
-12etan Ondarroan, txorizo eta sagardoa.
-Ordu 1etan, Ekitaldia Alamedan.
Autobusa egongo da Ondarrutik Mendexara joateko.

KOLPISTAK ONDARRU ETA MENDEXATIK KANPOA!!!

Felipe Egiguren jeltzale historikoa eta Gestorak

2010eko uztailaren 9an Felipe Egigurenen autobiografia aurkeztu zuten Ondarroan. Aurkezpen horretan egon ziren Bizkaiko buruzagi jeltzaleak, eta baita Ondarroako gestorako kideak ere (Felix Aranbarri, Josune Ariztondo…).

Felipe Egiguren Ondarroako EAJko kide garrantzitsua izan zen II. Errepublikan. Uri Buru Batzarreko eta Batzokiko lehendakaria eta idazkaria izan zen, eta alkate eta alkateorde postuak bete zituen urte batzuetan. Horretaz gain, Euzkadi egunkariko kronikari zorrotza ere bazen Egiguren, eta Jokintxo bezala sinatzen zuen.

II. Errepublikako lehen udala hauteskunderik gabe hautatu zen Ondarroan, “29. artikuluaren” bidez. Hau da, alderdiek adostu zuten bakoitzak zer nolako ordezkaritza izan behar zuen Udalean. EAJk hartu zuen orduan udalaren gidaritza, herrian nagusigoa zuelako. Baina 1933ko urtarrilean Madrileko Gobernuak desegin egingo ditu “29. artikuluarekin” eratutako udalak, eta hauen ordez gestorak ipiniko ditu agintzen. Ondarroako Gestora 3 kidek osatuko dute, Tostarteko sindikalista batek eta Unión Republicana alderdiko beste bi kidek, nahiz eta alderdi horrek Ondarroan indarrik eduki ez. Azken hauetako batek lortuko du alkate postua.

Felipe Egigurenek gogor salatu zuen gestora berri horren izaera: “Ya tenemos a la Comisión Gestora en funciones de mando. Nosotros, como nacionalistas vascos, entendedores de una democracía pura y sana, protestamos contra esta clase de nombramientos, por implicar los mismos burla y menosprecio a los sentimientos y deseos del pueblo, que no les otorga representación ni confianza, y sí ve su asalto a los escaños municipales con disgusto y desaprobación” (Euzkadi, 1933-2-01)

Egigurenen berbak zorrotzak eta sendoak dira, sinatzeko modukoak. Eta argi esaten dute herriari bizkarra emanda osatutako gestora adar jotze bat dela, eta herritarrak gutxiesten dituela. Kuriosoa da: Felix Aranbarrik eta Josune Ariztondok eurek egin dutena kritikatzen zuen gizon bat omendu dute!

Felipe Egigurenek buru altzako baleu, zer esplikaziñoi emongo letsake Miren Josune Ariztondok?

Ondarruko urak

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa:

Ur iturritik diru iturria

Udal Gestorak hartutako erabaki baten ostean Ondarroa, Ur Partzuegoko kidea da, ondorioz:

-Uraren faktura %500 igoko da baina beste iñolako azalpenik ez digute eman.

-Non dago sinatu den Hitzarmena?

-Zer da Partzuergoa?

-Non geratzen da orain arte Udalak izan duen urarekiko eskumena?

-Zergatik horrelako gardentasun falta herriarentzat hain garrantzitsua den gai baten inguruan?

 

 

Herriko ura denona da

Udal gestora usurpatzaileak hartutako erabaki baten ondorioz, Ondarroa, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko kide da 2010eko urtarrilaren 1etik. Galtzuarango araztegiaren bideragarritasuna ei da, gure herria Partzuergoan sartzeko arrazoia. Hau da, araztegiaren obra Diputazioak ordainduko du, Udalak ur baliabideen titulartasuna edo lagapena, uraren gaineko eskuduntza guztiak Partzuergoaren esku uztearen truke.

Ura gero eta estrategikoagoa den natur baliabide bat da. Beraz, Herrittarron Udalean erabaki hau bere dimentsio osoan aztertu beharra dagoela deritzogu. Araztegia beharrezkoa da, baina premia hori bermatzeak ez du zertan uraren gaineko kudeaketa osoa herritik kanpo dauden erakundeen esku utzi beharra suposatu.

Eskubiderik ez, betebeharrik ere ez!

2004. urtean Ondarroako herritar talde batek, “apartheid” politiko egoera mantentzen den bitartean udal zergak ordaintzeari uko egiteko erabakia hartu zuen, “Eskubiderik ez, betebeharrik ere ez” desobedientzia kanpainari hasiera emanez . Neurri honekin “Herriarentzat” Plataformak lorturiko sei zinegotziek ordezkatzen zituzten 2410 herritarren eskubide politikoak urratu izana salatzen zuten.

Desobedientzia kanpaina hau ur eta estolderia zergak, eta autoaren zerga ez ordaintzera mugatu zen hasiera batean, baina badira desobedientzia kanpaina hau beste arlo batzuetara zabaltzen joan diren herritarrak: kiroldegia, obrak, herribusa… Are gehiago, M-27an Ondarroako EAEk gehiengo osoa lortu eta PNVk zein jokabide izan duen ikusita.