ONDARROA FREE

Lagun batek bialdu digun argazki kuriosoa erakusten dizuegu. Diñue, maiatzeko hauteskundeen ondoren,herri sarreretan kokatuko dituztela. Beti esan dute ONDARRUTARRAK injeniosoak izan direla, baina oraingoan………

URTE BERRIAN ERE, LOTU BORROKARI!!!

Bukatu da dagoeneko 2010. urtea, eta berarekin batera hamarkada oso bat joan zaigu. Ez gara hasiko hemen 10 urtetako balorazioa egiten, baina eskerrak emateko momentu ona dela iruditzen zaigu:  “Turrune” Ondarroako Ezker Abertzalearen blogak 6 hilabetetan ia 12.000 bisitari izatea lortu dugu. Bai herrian gaudenok eta herritik kanpo zabiltzatenok informatzeko martxan jarri dugun baliobide honek, bere fruituak ekarri ditu eta milesker eta besarkada handi bat bloga jarraitzen duzuen guztioi.

Ondarroan gogor hasi genuen urtea, kolpe itzela hartu genuen, baina egoera bortitzenari ere buelta ematea lortu dugu. Ezker Abertzaleak hasi duen momentu politiko berriak, datozen urteei aurre egiteko indarra eman digu. Irabazteko apustua egin dugu, eta lanaz eta borrokaz lortuko ditugu gure helburuak diren Indenpendentzia eta Sozialismoa gauzatzea. Gure herriaren etorkizuna gure eskuetan dagoela argi daukagu, eta horregatik, kementsu ekingo diogu 2011. urteari.

Beraz, urte berrian ere, LOTU BORROKARI, EUSKAL HERRIA BAITUGU IRABAZTEKO!!!

ONDARRUTARRON PARTEZ, MILA ESKER, ARKAITZ

Zorionak eta eskerrik asko, Arkaitz

Berehala eman zuten abisua BECen zeudenek, aginte makila gure herriari eskaini zeniola. Poza, zirrara eta malkoren batzuk, zuzenean zein irrati edo telebistaz agurra jarraitu zutenengan. Hunkituta eta harro gaude, Ondarroarekin inolako loturarik ez duen batek, txapeldun batek, holako momentuan gure herriari ere leku egin izanaz.

Hala da, Arkaitz, botoek aitortu ez dietenen eskuan da gure herriko aginte makila. Horregatik lotu gintzaizkion intsumisioari. Sei urte dira 200en bat familiak udalari zergak ordaintzen ez dizkiogula, eta hala jarraituko dugu udal hori ondarroarrok aukeratu duguna ez den artean. Aldiz, Ondarroako Udaletik zein Bizkaiko Ogasunetik hamaika izan dira gure jarrera honetan etsi dezagun egin dituzten saioak. Azkena, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergotik; prest omen dago 200 familiari ura mozteko. Horraino heldu da EAJ Alderdien Legearen ingurumarian.

Mehatxu hori ez dugu gutxietsiko, baina errieik ere ez dugu emango. Ez dira errie emateko garaiak. Ez gaitezen erratu; aukeratu dugun bideak antolakuntza eta borroka eskatzen segitzen du, eta bidea eginez joango gara bidean aurrera. Bidea Maltzagakoa da, ez Ondarroakoa, abestu zenuen, Bizkaiko Kultura diputatuaren aurrean. Ez dirudi ikasgairik atera dutenik. Maltzagarainoko bidea egiteko prest direnekin Gernikan baino gehiago, Madrilen Zapatero eta Rubalcabarekin akordio etengabe eta erabatekoan aurkitu dute posizioa.

Arkaitz, Ondarroan beste txapel bat irabazi duzu. Izango dugu aukera buru gainean jartzeko.

Unai Urruzuno. (herritarrak aukeratutako ONDARROAKO ALKATE)

ONDARROAKO HERRIA, garaile 2010eko Bizkaiko bertso txapelketan

Txapela Zuri, Maindi ta Euri
neure aita ta amari
ta inspirazino iturri ziren
Iurrebaso ta Kepari
ta estensinoz euskal presoen
kolektibo guztiari
urtarrilaren zortzian neu be
Bilbon egongo naz adi
baina txapela eta makila
nola diren bi opari
nola aginte makila den hau
ta ni ez naizen agintari
bada herri bat baketsu lotu
dana insumisioari
ta horregatik eskeintzen deutsat
Ondarruko herrixari.

Arkaitz Estiballes nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. 4.200 lagun lagunen aurrean, giro ezin hobean ospatu da Bizkaiko bertsolaritzaren festan. Txapelketako finala Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballesen artean jokatu da, eta azken hori nagusitu da buruz burukoan.

Aita Luis Baraiazarrak jantzi dio txapela Arkaitz Estiballesi. 947
punturekin izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazle
galdakoztarra, eta aginte makila Ondarroari eskaini dio, “intsumisioari
baketsu lotutako herria” izateagatik.
Bertaratu garen ONDARRUTARRAK zur eta lur geratu gara, ARKAITZ ESTIBALLESek abestu duen agurrean bere agintari makilla ONDARROAKO HERRIARI eskaini dionean.

Eskerrik asko eta zorionak Arkaitz!!! Gure borrokarekin erakutsi duzun elkartasunak oraindik ere harrotasun eta indar gehiagoz aurrera egitera eramango gaitu!!!


ONDARRUTARRAK Harruk eigaz diñue, motiboik ez gazku falta. GORA GU, TA GUTARRAK!!!!!

ONDARROAN, DESOBEDIENTZIA FISKALA AURRERA

EZ, EZ DUGU ERRIE EMONGO. Hainbat ondarrutarrek, asasnblean batute, erabaki dugu, desobedientzixiaz jarraitzi, orain dela ia 6 urte hasitako kanpainagaz. Momentuz, jaramonik ez diogu egingo, bilbao bizkaia ur partzuergotik jaso barri dugun gutunari. Gutun horretan, ohartarazi gaitu hamar eguneko epea daukagula, ordainketak egiteko, bestela ura moztuko digutelako. ” BIHAR BERTAN ORDAINDUKO DUGU, EUSKO ALDERDI JELTZAILEAK UDALAREN EGOERARI IRTENBIDE DEMOKRATIKOA EMANEZ GERO ” erantzuten diogu. Gure erantzuna ez doa partzuergoari zuzendua, baizik eta hau dena bideratzen duenari, hau da EAJ. Ondarrutarrek, hautestontzietan esan dutena errespetatuz ,etorriko da normaltasuna herrian. Azken urteetan EAJk hartutako jarrera kritikatzen ditugu “egoera konponbidean jarri ordez ,herritar andana zigortzen jarraitzen dute” HERRITARREI URA MOZTEAK ,LEKARZKEEN ONDORIO LARRIEN ARDURADUN EGITEN DUGU, UDAL GESTORA.

ESKUBIDERIK EZ      BETEBEHARRIK EZ