EUSTAKIO MENDIZABAL “TXIKIA” 38.urtea erahil zutela,( Algorta, Bizkaia, 1973ko apirilaren 19an)

                                                                            ONDARRUTAR askorek, beti gogoratuko duten gizona.

JUAN JOSE ETXABE, beste militante ezagunetarikoak esaten zuen bezala, frankismoaren momenturik gogorrenetan, ONDARROAko herrira heltzean IPARRALDEAN mugitzea bezalakoa izaten zela esaten zuen, hau da “como pez en el agua” mugitzen ziren gure herrian,eta hori dela ta hain lagun ugari zuen EUSTAKIOk.

Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko bururik ezagunena izan zen bere garaian. Euskal erresistentzia armatuan ekintzaile mitiko bihurtu zen abertzaleen artean.

Telesforo Monzónek Txikia izenburuarekin bere abestietariko bat eskaini zion Eustakio Mendizabali. Txikiaren heriotzaren ondorengo urteetan, kantatzea borrokatzeko eta errebindikatzeko beste modu bat zela sinesten zen garaian. Kanta hau, klandestinitatean ateratako disko batean zabaldu zen Euskal Herri osoan. Diskoak ez zekarren kantarien izenik, baina harekin ibilitako burkide batzuk baziren: Domingo Iturbe “Txomin”, Maite Ormaetxea (Txominen emaztea), Isidro Garalde “Mamarru” eta Manuel Garmendia “Korta”.

« Txikia zuen guda-izena
bera gizon osoa izan arren
Mendizabal Sasetaren urrena
biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
baina biok daukate herri osoa
atzo ta gaur euren atzetik
Euskadirentzat hil dire-ta
gorputzak arantzaz beterik.Arro hadi Kantauri itxasoa
ta heien betiko loa betiko kanta zak
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten
arantzetan biak hil baitziren.

ONDARROA FREE

Lagun batek bialdu digun argazki kuriosoa erakusten dizuegu. Diñue, maiatzeko hauteskundeen ondoren,herri sarreretan kokatuko dituztela. Beti esan dute ONDARRUTARRAK injeniosoak izan direla, baina oraingoan………

URTE BERRIAN ERE, LOTU BORROKARI!!!

Bukatu da dagoeneko 2010. urtea, eta berarekin batera hamarkada oso bat joan zaigu. Ez gara hasiko hemen 10 urtetako balorazioa egiten, baina eskerrak emateko momentu ona dela iruditzen zaigu:  “Turrune” Ondarroako Ezker Abertzalearen blogak 6 hilabetetan ia 12.000 bisitari izatea lortu dugu. Bai herrian gaudenok eta herritik kanpo zabiltzatenok informatzeko martxan jarri dugun baliobide honek, bere fruituak ekarri ditu eta milesker eta besarkada handi bat bloga jarraitzen duzuen guztioi.

Ondarroan gogor hasi genuen urtea, kolpe itzela hartu genuen, baina egoera bortitzenari ere buelta ematea lortu dugu. Ezker Abertzaleak hasi duen momentu politiko berriak, datozen urteei aurre egiteko indarra eman digu. Irabazteko apustua egin dugu, eta lanaz eta borrokaz lortuko ditugu gure helburuak diren Indenpendentzia eta Sozialismoa gauzatzea. Gure herriaren etorkizuna gure eskuetan dagoela argi daukagu, eta horregatik, kementsu ekingo diogu 2011. urteari.

Beraz, urte berrian ere, LOTU BORROKARI, EUSKAL HERRIA BAITUGU IRABAZTEKO!!!