
2021 ai agur esatzau eta hasi dou 2022 xe. TURRUNE etxen douenon partez Urte Berri on bat opa dotzuau gure irakurle guztioi, ia ixezku baño hobia datorren eta gure ametz guztik egi bihurtzen dizen. OSASUNE ta ASKATASUNE!


2021 ai agur esatzau eta hasi dou 2022 xe. TURRUNE etxen douenon partez Urte Berri on bat opa dotzuau gure irakurle guztioi, ia ixezku baño hobia datorren eta gure ametz guztik egi bihurtzen dizen. OSASUNE ta ASKATASUNE!

Idatzi hau zabaltzeko eskatuzku gaxotasun honen ingurun mobiuten dizen herritxarrak:

“URRIAk 24
POST-POLIO eta POLIOaren AURKAko NAZIOARTEko EGUNA
ONARPENAREN ZAIN DAUDEN HELBURUAK:
1. MEMORIA HISTORIKO eta DEMOKRATIKOAREN LEGEA ONARTZEA; OROITZEKO, AITORTZEKO eta ERREPARATZEKO (1975 – 2021)
2. I.S. CARLOS III.ak ATERATAKO ONDORIOAK ETA EGINDAKO GOMENDIOAK EZARTZEA (2002 – 2021)
3. 1851/2009 ERREGE DEKRETUA ALDATZEA (2009 -2021)
2002TIK POLIOAREN ONDORIO TXARRAK JASAN ETA ORAINDIK KONTUAN HARTU EZ DIREN PERTSONEN ERREKLAMAZIOAK:
ORAINDIK HEMEN GAUDE!!!
EPE-EUSKADIKO POLIO ELKARTEA
Ernaiko gaztik deixe ein ein dabe, Urriak 12an eguerdiko 13:00etan Alamedan eingo dan eskualdeko mobilizaziñoin parte hartzea.
Faxismo españolaz apurtu bir douelako ta jai egun honek ordezkatzen dabena lotsagarrixe dalako, gaztik argi diñue: INDEPENDENTZIXI!


Euskal Herriko herri ezberdinetan burutuko dizen mobilizaziñoin harire, ekimen ikusgarri hau ein dau Bizkaiko Ernaik Lemoan. Bando frankistin oroimeneko 10 metroko gurutzi bota dabe:
Zapato honetan (Uztailak 24), elkartasun bertso saiun ostin, atun erri kipulatan egongo diz saltzen Plaza musikan.

Bertso saiu hasi aurretik egongo diz txartelak saltzen bertan plazan.
Aurten plazagaineko atun erreik usaindduko ez douen arren, badakau aukeri atun erri gozatzeko.
Gure eskuk antolatute, hamaika gara dinamikin barrun, mobilizaziñoi jendetsu da deitxute Uztailan 3rako Bilbon. Erreferenduman alde, errekin bueltan batuko gaz arratsaldeko 17:30etan.
Mobilizaziñoi animau ixango da eta musikai ezagunak ez dabe hutsik eingo.
Ondarrutik autobuse antolatu dabe eta 18:00etatik 20:00eta egongo da aukeri ixena emoteko eta txartela erosteko Gure Eskuko lokalin.


Ekainan 28 xe Sexu Askapenan Nazioarteko Egune da. Horren harire ekintza honek antolatu diz Ondarrun.

EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO sortzez Itsasondoku bazan be Ondarruko herrixaz lotura handixe euki ban, andri eta bi semik Ondarrutarrak diz adibidez. Horretaz gain EUSTAKIOk denbora asko pasa ban herrixan frankismo garai gogorrin, berantzako eta militante askorentzako Ondarru babes toki seguru ixan zan, elkartasun sare zabal bat antolatute eualako. Gaztik ez dozue jakingo bañe San juan txurru auzun hasieran taberna bat euan sasoi hartan, Txartangu deitzen zana, ba beran atzetik ebizela inguruko Guardia zibillak, bera lasai lasai bertatik ibiltxen zan. Hain lotura handixe euki ban herrixaz, bera hil ben 25. urteurrena gogoratzeko ekimen zabala eizan herrixan 1998. urtin.






Guk oroimena berreskuratzen jarraitzen dou ta PEIXOTOK idatzi ban latxeik 1998ko herrixan eizan ekitaldi hartan: “Iraganean izandako ideia eta ikasitako edo bizi izandako zerak gorde eta gogoratzeko ahalmena ” dela dio hiztegiak OROIMENA eta “Egun honetara, egintza egiten ari garen egunera ekartzea” berriz GAURKOTU hitzaren esanahi bat.
Argazki honek ontzu berreskuratu douz, TXIKIAn hillobixan atatakuk diz, bertan ama eta atxe agertzen diz Itsasondoko kanposatun.


On aste bi ein gendun modun, errege kopako partidu hasieran, himno española dan bitxartin TXISTU joko dou balkoi edo bentanetatik!

Independentzixin aldeko deialdi honetan katalanak be parte hartuko dabe. Hamen eurak ata daben kartela:

TURRUNEko irakurle batek bixalduzku idatzi hau:
Arratsalde on: Goian aipaturiko gaiari buruzko informazioa jarri duzue gaur. Jakin ezazue aurten Bizkaiko herritarrok ezin dugula errenta aitorpenik egin finantza erakundeetan, horrela erabaki duelako Ogasunak. Horren ordez berak egin ditu gure errenta aitorpena. Etxean jasoko dugu informazio guztia eta gero tresna elektroniko bidez baietza, zuzenketa eta abar egin.
OSASUNA
Hemen honi buruzko informazioa:
https://web.bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia
*Gure partetik milla esker irakurle fin horrei, zuei esker aurrea jarraitzeko indarra emoten dozuelako.
Errenta aitorpena EUSKERAZ etxeko deixe ein dabe aurten be udalak eta UEMA elkartik. Bizkaixan, errenta aitorpena etxeko modu erabilienetaku finantza erakundin buleguta juti de. Udalak eta amankomunazguk be finantza erakundikin elkarlanin eingo dabe aurten be kanpañi, herritarrak errenta aitorpena euskeraz etxea gonbidatuz. Anima zeu be!
