Astelehenero modun batu diz herriko pentsionistak alamedan! 147 lagun alkate eta zinegotzixak barne. Jo ta ke lortu arte!

Astelehenero modun batu diz herriko pentsionistak alamedan! 147 lagun alkate eta zinegotzixak barne. Jo ta ke lortu arte!

Azkan egunetan kezka handiz gaz bizitxen Gazan Israel burutzen dabilen sarraskixak. Palestinar erresistentzixik burututako erasuai erantzune dala dinue sionistak, baine atzo jaxuk ez gaz! Urte luzez dabiz Sionistak herri palstinarra desagertzeko ahaleginetan. Horren adibideik garbixena sistematikoki burutzen dabezen giza eskubidin kontrako ekimenak: Blokeu, Apartheid egoeri, lurran konfiskaziñoik, etxin eraistik, kolonun asentamentuk, atxiloketak, erailketak… Argi eta garbi esan leike ISRAEL GENOZIDI dala!
On dala urte batzuk sortu zan Ahlan wa Sahlan (Ongi Etorri Errefuxiatuak) taldik palestinar herrixan askatasune exijiuteko kontzentraziñoi deitxu dau. Herriko beste talde batzuk be deialdi honeta batzeko deixe daz etxen sare sozialan bidez:
Urriak 12 (eguena) 19:00etan ALAMEDAN

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoi aia gakue 4 urteko kartzela zigorra beteteko aginddu. Hau dala ta Euskal Herriko txoko guztitxan daz bi gazte honen eta Euskal gazterixa osun kontrako ankerkexa hau salatzen. Eskuorri banaketak, pankartak, eserialdixak, kateatzik, mobilizaziñoik… gaz bixitxen azkanengoko hilitan.
Ondarrun Irailak 23 (Zapatu) 19:30etan deitxu dabe kontzentraziñoi batea Kalekutzeko eskilaretan:

https://x.com/ernaigazte/status/1705153777391546469?s=46&t=_lG3RY5goXPeaVzDBYH3zg
Herritxarrak botu emon dabe eta erabaki dabe: Urtza ixango da Ondarruko hurrengoko alkati.

2023ko udal hauteskundin datuk ZUZENIN!
| EH BILDU | PNV | PP | PSOE | |
| 1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 216 | 168 | 7 | |
| 1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 114 | 136 | 2 | 8 |
| 1.2.U – HAURTZAINDEGIA (Artabide, Itsas Aurre inguru, Kantxopi…) | 208 | 209 | 2 | 8 |
| 1.3.U – HAURTZAINDEGIA (Artabide, Antiguako Ama, Egidazu…) | 207 | 277 | 13 | 4 |
| 2.1.U – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Txori Erreka…) | 153 | 147 | 1 | 5 |
| 2.2.A – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) | 243 | 227 | 9 | 7 |
| 2.2.B – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) | 138 | 133 | 1 | 4 |
| 3.1.U – INSTITUTUA (Gorozika, MAgdalena, San Juan Txurru, Txori Erreka…) | 193 | 264 | 5 | 12 |
| 2.3.A – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) | 293 | 167 | 5 | 10 |
| 2.3.B – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) | 219 | 126 | 14 | |
| GUZTIRA | 1984 | 1854 | 38 | 79 |
| 2019ko datuk | 2383 | 1927 | 57 | 85 |
| 2015eko datuk | 2206 | 1616 | 103 | 66 |
Atzo (Martxoak 10) Nasa kaleko bilgune barrixin ein zan ekitaldixan aurkeztu ben maxatzeko udal hauteskunditan Eh Bildutik aurkeztuko dan ekipu.
Urtza Alkortak gidatuko daben ekipu gazti, eskarmentudune eta anitze dala esan geinke; Honek danak batute, herri hobe baten alde onarte einddako bidiai jarraipena emoteko baldintza guztik beteten diz!
Zorteik onena opa dotsau ekipo osuai! Ondarrutarrok ABANTE!


💥 𝐔𝐃𝐀𝐋 𝐇𝐀𝐔𝐓𝐄𝐒𝐊𝐔𝐍𝐃𝐈𝐓𝐀𝐊𝐎 𝐙𝐄𝐑𝐑𝐄𝐍𝐃𝐈 𝐀𝐔𝐑𝐊𝐄𝐙𝐓𝐔 𝐃𝐎𝐔
Zerrenda zabala, esperientzixarun herrittarrakin eta gaztikin, anitze, ilusiñoiz beteta eta herrigintzan dabilen jentiaz osatutaku.
Urki, Esti, Jon Iñaki, Irina, Amagoia, Urtza, Naiara, Ibon, Nerea, Antxon, Kemen, Nerea, Aritza, Iera, Iñigo eta Nerea.
✊𝘼𝘽𝘼𝙉𝙏𝙀 𝙊𝙉𝘿𝘼𝙍𝙍𝙐!




Gaur Ondarroan 145 pertsona, 💪💪💪, barne EHBilduko hiru zinegotzi. Datorren astelehenean berriro JO TA KE LORTU ARTE!!! (IPC reala, PENTSIO PUBLIKOAK ETA DUINAK, GENERO-ARRAKALA EZABATZEA, ….). Borroka eginez, gauza batzuk lortzen dira, borrokarik gabe ezer ez.!!!

Otsailak 22 (eguaztena) Beikozinin ein zan ekitaldixan aurkeztu ben Zubi Zahar Herri Ikastoli antolatzen dabilen 2023ko Ibilaldiko abestixe.
Herritxar ugariren parte hartziai esker eta Eñaut Elorrieta eta Aiora Renteria abeslarixan ahotsakin argitaratu dabe Ikastolan eta euskerin aldeko aurtengo ereserkixe bihurtuko dan abesti zoragarriXE!
Hauxe da Ikastolik saritan zabaldu daben mezu parte hartzaile guztiai esker ona emoten:
Zitxa garrantzitsu dakau zapato honetan (Urtarrilak 7) Bilbon. Etxin falta gaskuzenan eskubidin alde Autonomia kali beteteko deixe ein dau Sare herritxarrak.
🚌Ondarrutik urtero modun autobusin juteko aukeri egongo da. Ixena emoteko zerrendi Anaitasuna tabernan da.
Herriko gaztik be manifa juteko deixe ein ben hilan 31an alamedan ata ben argazki honeaz. Herriko presuai eskutitzak be bixaldutzen antolatu ben elkartasun txokutik.




Gaur, Euskal Herriko pertsonalidade ezberdinak be deixe ein dabe mobilizaziñoi honetan parte hartzeko. Bertan, presun etxeratzi eskatzeko erabiliko dan ikur barrixe be aurkeztu dabe.


Urte zaharrai agur esan eta hasi dou 2023e. TURRUNE osatzen douenon partez, 2023.urte zoriontsu opa dotsuau irakurle guztioi.

Ixan datxile urte barrixe ametsak, helburuk, nahixak… beteteko urti!
