Abenduak 31 (zapatu) SOIXONEKO KKtzan 2022!

Mountainbikeruk SOIXONEKO daz, abendun 31 an urteroko mendi buelti antolatu dabe 2022 xai agur esateko. Goxeko 9 xetan batuko eidiz Alamedan eta 32 kilometro ta gero alamedan alkartuko dizela osteabe zeozer pikateko (beti be osoik allaten dizenak). Antolatzallik ohar bat bota dabe, BIZIKLETI BEHARREZKU EIDE (halaku edo bestelaku) bertan parte hartzeko.

Turrunak 3.000.000 bixitxa jaso dau! ESKERRIK ASKO!

TURRUNEko bixitxan kontagailuk jakinarazi doskunez 3.000.000 bixitxa jaso dau turrunak. 2010in herri mallako proiekto komunikatibo ezkertiar eta abertzale modun sortu zanetik gaur egunearte (kontutan hartu birde gaur egun Ondarruk 8.000 biztanle daukezela).

Dato gexa be eskeini doskuz TURRUNE.COM blogak.

  • Turrune sortu zanetik 770.000 bisitari ezberdin baino gehixa sartu diz behin bada be web orrialdixin.
  • Guztire 7.121 argitalpen ein diz. (Argitalpen guztik gaur egun be ikusteko aukeri da).
  • Turrunin sartzeko ikuslin bideik ohikuena Google moduko nabigatzailik ibiltxi bada be, sare sozialak pixo handixe jokatzen dabe turruneko bixitaixan ordun (Gehixen Twitter eta Facebook).

Bixitxak jasoten douzen herrixai dagokixonez ondorengo hau dakau eskuragarri:

Esan geinke ixe munduko herrialde guztitxatik bixitxatu gaitxuela behin bada be.

Argitzeko: “Espainia” ipintxen dau zoritxarrez datutan geu be estatu españolan barrun kontsideraten gatxuelako. Geuk nahixen “Euskal Herria” Ipiniko baleu…☹️ 

Turrunan bitxikeixa gehixaua aztertute, esan geinke bere ibilbide guztin 2013e ixan zala bisita eta bisitari gehixen jaso ban urti. Hain zuzen be, 2013ko Maxatze.

Data horretan azkan hamarkadan gure herrixan bixi ixan douen gertaera mediatikuena jazo zan. Urtza babesteko Herri harresixe.

Turrune, Herri Harresixe jarraitzeko komunikabide referenti bihurtu zan hasieratik. Ixan be, turrune osatzen douzen bolondresak aske gunin egon giñan bertatik jarraipena etxen sortu zan komunikaziñoi lantaldiaz batea.

Beste askoren artin hamen lagaten douz garai horretako argialpen bisitxauenak.


Turrunan denporetan atzea nahi badozue ein kutxitxeatzeko, urteko hileka sailkatutako argitalpenan zerrendi eskuragarri.

Gure helburu gaur egunearte modun bixitxak gehitzen jarraitzi de. Horretako Turrune kudeatzen douenon lana ezinbesteku de. Baine badaz Turune elikatzeko, laguntzeko, aberasteko moduk. Gogoratu danok ahaldouzela ein ekarpenak turrunin, argazkixak bixaldute, iritzixak emonda, albistik elkarbanatute… ZEUK BE LAGUNDU ZEINKE TURRUNE ETXEN!

Eskerrik asko proiektu hau aurrea eruten laguntzen dozuen guztixoi eta herriko agenda, ekitaldi, albiste… jarraitzeko horri erreferentetzat gaitxuzuen guztioi! Zuek baik ez da TURRUNIK!

175, 72, 153, 124… Zer nahi dabe esan herrixan agertu dizen zenbakixak?

Azkanengoko egunetan herriko paretetan zenbaki ezberdinakin einddako kartelak agertu diz. Kalin eta sase sozialetan zer esana daz emoten zenbaki misteriotsu honek.

Momentuz misteixuk hor jarraitzen dau… Dakauen pista bakarra Ondarruko Ernaik sarita altza daben bideo hau de. Bertan kartel honen irudixak besteik ez di agertzen, beraz, ez dabe gauza handirik argitzen…

Literatur Amuak 2022

Beste urte batez kultur ekimen pillu eukikou urria amaieratik azaru erdiraño. Hamen dakazue Literatur Amuak ekimenan barrun antolatutako egitaraun ikusi eta entzun ahalko douen ikuskizunak. Euskal literaturan goi mailan dabizen autore ezagunak, Leire Bilbao, Eider Rodriguez, Jon Maia…

Ez gatxuzue gelditxuko! Ekainak 4an manifestaziñoi Bilbon!

Ixez, Maxatzan 7an “Larrialdi egoeran gaude” lemapin ehunke gazte batu zin hego Euskal Herriko hiriburutan. Gaztik bixi daben eta pandemixik areagotu ban egoera soziala, ekonomiku… salatzi zin mobilizaziñoi honen helburu.

Traje ta armakin manifak “zaintzea” jun zinan erantzune, 60 lagunetik gora heritxu eta 7 atxilotu ixan zan. Batxe 20.000€tik gorako multak eta kartzela zigor eskaerak be.

Hau danau salatzeko, mobilizaziñoi nazionala deitxu dabe Bilbon Ekainan 4an, 17:30etan plaza eliptikotik!

Berta juteko eskualdin kedadak ipini dotxuez.

Herriko Ernaiko gaztik deialdixe zabatzeko asmoz propaganda biharrak eitxuez Ondarrun be.

PINT OF SCIENCE hitzaldixak!

Herrixan be moda barrire batu gaz, ingles hizkuntzi dabiau ekimenak aurkezteko (txupiguay). Zientziaren giltzak elkartik PINT OF SCIENCIE hitzaldi sorti antolatu dau Maiatzan 9 txik 11 ea herriko taberna desberdiñetan (Beikozinan, Kirrixkin eta Idoian). Bertan gai desbardiñak jorratuko diz, kontserbak, telekomunikaziñoik, arrantza ikerkuntzi, elikaduri…. Dakixenai entzuti gustaten bagatzu, hurreatu hitzaldixeta.

Ukrainan inguruko hitzaldixe ikusteko aukeri

Astelehenin kofraxe bete zan Ukraniko gatazkin ingurun Txente Rekondok emon ban hitzaldixan. Telebistak kontaten ez dozkun klabik konpartiu ban bertaratu zinakin.

Hitzaldixe Facebooketik zuzenin emitiu gendun eta aukeri da sarin ikusteko:

https://fb.watch/bLoEHwvDxD/

Txentek hitzaldixan ixenta ban informaziñoi iturrixak eta bibliografixak deskargateko aukeri da hamen loturan.

https://tori.eus/link/TmpFek1qY3dOams9OjpoYXNoOjowLjE3OTUyNjAwIDE2NDczNDE4MDY-/