Turrunak 3.000.000 bixitxa jaso dau! ESKERRIK ASKO!

TURRUNEko bixitxan kontagailuk jakinarazi doskunez 3.000.000 bixitxa jaso dau turrunak. 2010in herri mallako proiekto komunikatibo ezkertiar eta abertzale modun sortu zanetik gaur egunearte (kontutan hartu birde gaur egun Ondarruk 8.000 biztanle daukezela).

Dato gexa be eskeini doskuz TURRUNE.COM blogak.

  • Turrune sortu zanetik 770.000 bisitari ezberdin baino gehixa sartu diz behin bada be web orrialdixin.
  • Guztire 7.121 argitalpen ein diz. (Argitalpen guztik gaur egun be ikusteko aukeri da).
  • Turrunin sartzeko ikuslin bideik ohikuena Google moduko nabigatzailik ibiltxi bada be, sare sozialak pixo handixe jokatzen dabe turruneko bixitaixan ordun (Gehixen Twitter eta Facebook).

Bixitxak jasoten douzen herrixai dagokixonez ondorengo hau dakau eskuragarri:

Esan geinke ixe munduko herrialde guztitxatik bixitxatu gaitxuela behin bada be.

Argitzeko: «Espainia» ipintxen dau zoritxarrez datutan geu be estatu españolan barrun kontsideraten gatxuelako. Geuk nahixen «Euskal Herria» Ipiniko baleu…☹️

Turrunan bitxikeixa gehixaua aztertute, esan geinke bere ibilbide guztin 2013e ixan zala bisita eta bisitari gehixen jaso ban urti. Hain zuzen be, 2013ko Maxatze.

Data horretan azkan hamarkadan gure herrixan bixi ixan douen gertaera mediatikuena jazo zan. Urtza babesteko Herri harresixe.

Turrune, Herri Harresixe jarraitzeko komunikabide referenti bihurtu zan hasieratik. Ixan be, turrune osatzen douzen bolondresak aske gunin egon giñan bertatik jarraipena etxen sortu zan komunikaziñoi lantaldiaz batea.

Beste askoren artin hamen lagaten douz garai horretako argialpen bisitxauenak.


Turrunan denporetan atzea nahi badozue ein kutxitxeatzeko, urteko hileka sailkatutako argitalpenan zerrendi eskuragarri.

Gure helburu gaur egunearte modun bixitxak gehitzen jarraitzi de. Horretako Turrune kudeatzen douenon lana ezinbesteku de. Baine badaz Turune elikatzeko, laguntzeko, aberasteko moduk. Gogoratu danok ahaldouzela ein ekarpenak turrunin, argazkixak bixaldute, iritzixak emonda, albistik elkarbanatute… ZEUK BE LAGUNDU ZEINKE TURRUNE ETXEN!

Eskerrik asko proiektu hau aurrea eruten laguntzen dozuen guztixoi eta herriko agenda, ekitaldi, albiste… jarraitzeko horri erreferentetzat gaitxuzuen guztioi! Zuek baik ez da TURRUNIK!